euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EiTBk emisio jarraituko 'EiTB Basque' kanala sortu du Youtuben, nazioarteko ikusleak eta Diaspora gogoan

2021/06/09

Emisio jarraitua eskaintzen du Youtuben EiTB Basque nazioarteko kanalak
Emisio jarraitua eskaintzen du Youtuben EiTB Basque nazioarteko kanalak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, lehioa zeure webgunean ere erants dezakezu, albiste honetan beherago egin dugun bezala.

Youtubez eskaintzen dena ohiko bideen bidez ere ikus daitekeen nazioarteko kanala da eta beraz eitb.eus bidez, satelitez eta Ameriketako kable eskaintza operadore nagusien bidez ere ikus daiteke.

Euskaraz ikus daitezkeen programen artean, albistegiez gain, «Herri Txiki, Infernu Handi», «Ur Handitan», «Barre Librea», «ETB Kantxa» eta kirol emanaldiak edota «Oholtzan», «EITB Kultura», «Arte[faktua]» eta «Bidegurutzean». Gaztelaniazkoetan, «En Jake», «Qué Me Estás Contando», «El Conquistador del Caribe». «Atrápame si puedes», «Esto No es Normal», «Escapadas con Joseba Arguiñano» eta «Vascos por el Mundo», besteak beste.


Youtuben dagoenez, zeure webgunean ere txerta dezakezu EiTB Basque-ren emisio jarraitua

EiTB Basque kanaleko eta taldeko gainerako TV kanaletako programazioa hemen kontsulta dezakezu.

EiTB komunikazio taldeak 670.000 harpidedunetik gora dauzka gaur egun Youtuben.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia