euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Historias desde la Diáspora" literatura ekimenerako deia egin die Viedmako Aberri Etxeak munduko euskal etxeei

2021/06/09

"Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik”) ekitaldiko afixa
"Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik”) ekitaldiko afixa

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Immigrantearen Eguna eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatuko ditu Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak irailean, eta asko horrekin "Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik) literatura ekimena antolatzea erabaki du. “Ekitaldian mundu osoko euskal etxeek parte hartu ahal izango dute, "gaztelaniaz, baina istoriaren garapenean euskarazko hitz edota esamoldeek leku bat izan beharko dute", adierazi digute euskal etxe ipar-patagoniarreko iturriek.

Parte hartzaileak idazle ibilbidedunak edo gabeak (zaletuak) izan daitezke eta testu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dute, baina edonola ere Euskal Etxe baten babesarekin”, argitu dute Aberri Etxeko Kultur Arlotik.

Idazlanak ipuinak, mikro-ipuinak edo autorreferentzia-kontakizunak izan ahalko dira, egiazkoak edo fikziozkoak, eta “euskal etorkinen memoriaz hitz egin beharko dute, diasporan izandako bizipenez, eta oinarri historikoa izan”.

Argitaragabeak ere izango dira. Bidaltzeko epea abuztuaren 24an bukatuko da eta centrovascoviedmapatagones@gmail.com helbidean jasoko dira. Oinarri guztiak, hemen.

Diasporaren Eguneko ospakizuna

Euskal Diasporaren Eguneko euren ospakizuna irailaren 8an bertan egingo dute Viedma eta Patagonesen. Ospakizun birtualean testuen idazleek hartuko dute parte eta euren narrazioei buruz hitz egiteaz gain, zerk bultzatu dituen idaztera eta eurentzat euskal diasporakoa izateak zer esan nahi duen komentatuko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia