euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak: Martin Adrian, lehendakari

2010/11/03

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen logo eta ezaugarriak, Buenos Aires probintzia argentinarrean (irudia EuskalKultura.com)
Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen logo eta ezaugarriak, Buenos Aires probintzia argentinarrean (irudia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, Urteroko Biltzar Nagusia egin du joan den ostiralean, urriaren 29an, eta besteak beste elkartea agintealdi berrian kudeatuko duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeari ekin zion, aurrerantzean Lapridako Euskal Etxea gobernatuko duen agintaritza Martin Adrian-ek gidatuko duelarik, lehendakari gisa, lagun dituela, besteak beste Tomas Fernandez de Barrera, lehendakariorde; Maria Claudia Aguerre, idazkari; Alicia Mendioroz, idazkariorde; Federico Vara, diruzain; eta Eduardo Martin, diruzainorde.

Laprida, Argentina. Buenos Aires probintzia argentinar barnealdeko Lapridan, bertako Lagunen Etxea Euskal Etxeak Urteroko Ohiko Biltzarra egin zuen  joan den ostiralean, urriaren 29an, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez. Ondorioz, hona Lapridako euskal elkartea agintealdi berrian gobernatuko duen izen eta kargu zerrenda:

-Lehendakari: Martín Adrián
-Lehendakariorde: Tomás Fernández de Barrena
-Idazkari: María Claudia Aguerre
-Idazkariorde: Alicia Mendioroz
-Diruzain Federico Vara
-Diruzainorde: Eduardo Martín

-Batzordekide titularra 1: Monica Azpiazu
-Batzordekide titularra 2: Lisandro Corriente
-Batzordekide ordezkoa 1: Adrian Arostegui
-Batzordekide ordezkoa 2: Fabian Kessler Ibarrola

-Kontu ikuskatzaile titularra: Edgardo Larraza
-Kontu ikuskatzaile titularra: Omar Moura
-Kontu ikuskatzaile titularra: Aldo Larralde

-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Susana Igartua
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Rita Manfurt



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia