euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Feko Gure Etxea euskal elkartea asteburuko Kolektibitateen Jaierako giroa ari da prestatzen

2010/11/03

Kalejirekin iragarri zuten gazteek jaia herriko kaleetan zehar (argazkia SantaFeEE)
Kalejirekin iragarri zuten gazteek jaia herriko kaleetan zehar (argazkia SantaFeEE)

PUBLIZITATEA

Santa Fe hiriko euskal etxea, Argentinako izen bereko probintzian, jo eta su ari da giroa prestatzen herritarrak heldu den asteburu honetan egingo den Kolektibitateen Jaira biltzeko asmoz. Azken asteetan euskal elkarteak hiriko beste gizataldeekin bat egin du jaiaren promozio eta iragartze ekimenetan. Horietako bat izan da, adibidez, hainbat elkartetako dantzariek hiriko kaleetan barrena egin zuten 'fiestadela' edo kalejira modukoa.

Santa Fe, Argentina. Gure Etxea Euskal Etxeak bat egingo du asteburuan hiriko emigranteen ondorengoen gainerako gizataldeekin 2010eko Kolektibitateen Jaian parte hartuz. Hirian ikusmin handia sortu du aurtengo edizioak, antolatzaileek promozio kanpaina bizia egin baitute azken asteotan.

Jaiaren inguruko ekimen horien artean dirua biltzeko bazkari-bingo bat egin zen eta, jakina, hortxe izan ziren Gure Etxea elkarteko kideak. Hala ere herrian oihartzun handiena izan zuen jarduera gizataldeetako dantzariek herriko kaleetan zehar, ezustean, egin zuten dantza kalejira edo 'fiestadela' izan zen.

Santa fe kolektibitateak gazteak

[Mariano eta Ramiro Papini Jaureguiberry Sagardoy Gure Etxea-ko presidente Gabriel Papini eta Mari Carmen Lasarte presidenteordearekin bingo bazkarian (argazkia SantaFeEE)]

Azkenik, herenegun jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santa Fe-ko Udaletxean. Mario Barletta intendenteak eta gizataldeen elkartearen izenean Raúl Fridman-ek aurkeztu zuten egitaraua. Bertan izan ziren partaide diren gizataldeetako ordezkariak, banderariak eta hedabideak. Aurkezpenaren ostean topaégitea eta hamaiketakoa egin zen gizataldeen herrialdeetako jaki tipikoekin.

Santa fe kolektibitateak 2010 aurkezpena

[Mario Barletta intendentea Mari Carmen Lasarterekin hizketan jaialdiaren aurkezpen ekitaldian (argazkia SantaFeEE)]

-Santa Fe-ko Kolektibitateen Jaiaren webgune ofiziala, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia