euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Getxoko 'Simulacro' antzerki taldea Argentinako Las Flores eta San Pedro herrietan aurkeztuko gaurtik aurrera

2010/11/03

"Mareantes" antzezlanare afixa
"Mareantes" antzezlanare afixa

PUBLIZITATEA

Las Flores herrian urtero egiten den 'Teatro del Borde' topaketak nazioarteko artistak biltzen ditu. Kari horretara, 2010. urte honetan eta topaketaren 8. edizioa ospatzeko, antolatzaile argentinarrek Bizkaiko 'Simulacro' antzerki taldea gonbidatu zuten. Las Floresko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeak zegokien zubilana egin ondoren eta Eusko Jaurlaritzak bira kulturalak egiteko ematen duen dirulaguntza tarteko, sei antzezlari getxoztarrak 'Mareantes' lana aurkeztuko dute gaur eta bihar Las Floresen. Bira bereko parte, San Pedroko 'Ongi Etorri' Euskal Etxearen eskutik, beste herri honetan ere arituko dira, etzi, artista euskaldunak.

Las Flores, Argentina. Herriko komunitate osoari eta baita euskal gizatalde osoari ere luzatzen die 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxeak Getxoko 'Simulacro' antzerki taldea ikusteko gonbitea. Talde euskaldunak birritan aurkeztuko du 'Mareantes' antzezlana Las Floresen: Gaur, arratsaldeko 6etan, eta bihar, arratsaldeko 6:30etan, 'Teatro del Borde' izeneko antzerki topaketaren zortzigarren edizioa testu-inguru. Bi emanaldiak herriko Mitre Plazan gauzatuko dira.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako bira kulturalen programa testuinguru, Bizkaiko taldeak San Pedro herria ere bisitatuko du, biharamunean. Kasu honetan, bertako Udala eta 'Ongi Etorri' Euskal Etxea antolatzaile, 'Simulacro' antzerki taldeak bertako Pasealeku Publikoan muntatuko du bere obra ostiralean, iluntzeko 6:30etan.

'Mareantes' antzezlana joan den mendeetako Euskal Herriko emakumeen istorioak kontatzen ditu. Kale antzerkiaren bidez, aktoreek itsasoarekin lotura handia zeukaten pertsonen bizitzak nolakoak ziren agertzen dute.

Lotura interesgarriak

Getxoko Antzerki Eskola
www.escueladeteatrodegetxo.com

Del Borde, Las Floresko Antzerki Taldea
www.delbordeteatro.blogspot.com

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia