euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Arturo Campion' Ikasketa Zentro argentinarrak 2008ko egitaraua erabakitzeko urteroko bilera egin zuen

2008/04/09

'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak, iragan martxoaren 29an egindako bileran
'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak, iragan martxoaren 29an egindako bileran

PUBLIZITATEA

Argentinako 'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak iragan martxoaren 29an urteroko bileran bildu ziren elkarteko gaiak jorratzeko. Bileran honako gaiei buruz hitz egin zuten, besteak beste: 'Guregandik' aldizkariaren laugarren zenbakia, aurten antolatu behar diren ikastaro eta hitzaldiak, Bosgarren Urteurreneko Lehiaketa, Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA) eta La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) antolatu behar diren seminarioak, eta webgunea.
'Arturo Campion' Ikasketa Zentroko kideak 2008ko gaiei buruz erabakitzeko elkartu ziren iragan martxoaren 29an. Elkartearen 'Guregandik' urtekariari dagokionez, argitalpenaren laugarren zenbakiak 13 lan bildu ditu orain arte, horietako batzuk nazioarteko arlotik iritsitakoak. Zentrotik gogoratzen dutenez, datorren larunbatean amaituko da lanak entregatzeko epea. Elkartearen aurtengo hitzaldi proposamena eta erabaki zen, bestetik. 2008ko hitzaldietan parte hartu nahi duten hizlariek euren gaien izenburuak hilaren 15a baino lehen zehaztu beharko dituzte.

Bosgarren Urteurrenaren Lehiaketari dagokionez, deialdia maiatzean eta euskal etxeetako gazteei zuzenduko zaie bereziki bertan parte hartzeko deia. Gazteek euren euskal etxeko dantza taldearen jatorria ikertu eta azaldu beharko dute. Bestalde, elkarteak kideen errolda aldatuko du eta kide berrien sarrerarako eredu berriak finkatuko dira.

[Irudian, Arturo Campion elkartea babesten duen Laprida herriko 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen egoitza]

Mintegi eta hitzaldiei dagokienez, bildutakoek gogora ekarri zuten Nafarroako Unibertsitateko ikerlari Aitor Pescador Medranok euskal nazionalismoari buruzko seminarioa eskainiko zuela apirilaren 7an (joan den astelehenean) Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako fakultatean 'Euskal Herria: fantasia baten edo gizarte-historikoko errealitate baten eraikuntza?' izenburuarekin. Bestalde, Zentroak euskal ikasleen taldearen lanarekin jarraituko du UNLPn eta unibertsitate argentinar honen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) arteko ikasle trukean lagunduko du. Azkenik, elkartearen webgunea indartzeko, elkarteko kideek kontakizun laburrak eta informazio kulturala eta akademikoa bidaltzeko konpromisoa hartu zuten.


Lotura interesgarriak

'Arturo Campion' Zentroaren webgunea
www.arturocampion.com.ar

'Guregandik' urtekariaren aurkezpena Resistencian
2007ko abuztuaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Lapridako Eusko Txokoa Liburutegiaren lehiaketa emaitzak
2007ko abenduaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Lapridako 'Lagunen Etxea'-k kultur lehiaketa deialdia
2007ko azaroaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia