euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako euskal erregina koroatu dute Martina Larraza gaztea, bertako Euskal Etxearen 20. urteurrenean

2009/08/19

Martina Larraza gaztea, Lapridako euskaldunen erregin berria
Martina Larraza gaztea, Lapridako euskaldunen erregin berria

PUBLIZITATEA

Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeak erregin berria hautatu du joan den asteburuan. Koroatua Martina Larraza izan da, euskal etxe lapridatarra bere 20. urteurrena ospatzen ari den urte honetan. Izendapena egiterakoan, EEko Zuzendaritza Batzordekoek dantzari gaztearen tasunak utzi dituzte agerian eta azpimarratu dute euskal dantzei eskaintzen dien denbora eta maitasuna. Joan den larunbatean hautatua izan bada ere, aurkezpen ofiziala Lapridako gizartearen aurrean irailaren 16an izango da, Lapridako partido/barrutiak bere 120. urteurreneko kabalkada egingo duenean. Lerro hauetatik zorionak erregin berriari eta baita berriz ere EEkoei, bi hamarkada hauetako ibilbideagatik.

Laprida, Argentina. Maria Larrazaren koroatzea joan den larunbateko gaueko hamarretan egin zen, Lagunen Etxeko egoitzan. Erregin hautatu berriaren tasunak goraipatu ostean, eta euskal dantzei eskaintzen dien ahalegin eta lana laudaturik, Euskal Etxeak bere koroatu berria erregin gisa identifikatzen duten ezaugarri eta jazki-tramankuluak eman zizkion Maria Larrazari.

2009 laprida erregina 02

Erregin gisa identifikatzen duen xingola Eduardo Torry batzordekide ordezkoak ipini zion; kapa, berriz, Tomas Barrena EEko lehendakariordeak; makila, Omar Moura batzordekide titular lehenak; lore sorta, Gustavo Provitina zinema adituak eman zion, izan ere larunbat arratsalde horretan bertan zine-forum saioa egina zuen Euskal Etxeak; eta, azkenik, erregin koroa bere aita Edgardo Larrazak, EEko kontu ikuskatzaile titularra denak ezarri zion.

Lagunen Etxe-ko Kultura koordinatzaile den Maria Ester Arrondok EuskalKultura.com-i argitu dionez, Euskal Etxea bere 20. urteurrena ospatzen ari den urteko erregina irailaren 16ean aurkeztuko dute Lapridako gizartearen aurrean, egun horretan, Laprida partido edo barruti gisa sortu zeneko 120. urteurrena ospatzeko ekitaldiak eta kabalkada egingo baitira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia