euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi euskal ordezkari, Noelia Diaz Etxepare, V. Mercedesen, eta Gimena Ibarra, Concordian, 'Miss Atsegin' hautatuak

2007/09/11

Concordiako Gimena de Ibarra (ezk) eta Villa Mercedeseko Noelia Diaz Etxepare (esk), bi euskal ordezkari 'Miss Atsegin'
Concordiako Gimena de Ibarra (ezk) eta Villa Mercedeseko Noelia Diaz Etxepare (esk), bi euskal ordezkari 'Miss Atsegin'

PUBLIZITATEA

Biak Argentinan bertan, baina mila kilometroko tartearekin, amankomunean daukate euren bizilagun eta herritarrek 'Miss Atsegin' hautatu dituztela San Luis probintziako Villa Mercedeseko Immigrantearen Eguneko lehiaketan, eta Entre Ríos probintziako Concordiako bere parekoan, hurrenez hurren. Noelia Diaz Etxepare eta Gimena de Ibarra dira euren izenak, eta biak ohore handitzat hartu dute honelako agertoki batean euren euskal etxeko eta euskal gizataldeko ordezkari izatea, soin gaineko xingolan 'Euskal Herria' eramanez.
Bi euskal etxeotatik helarazi eta partekatu nahi izan dute beren bozkarioa euren ordezkariak Miss Atsegin edo Miss Simpatía hautatuak izan baitira azken asteburu honetan Immigrantearen Egunaren karietara Villa Mercedes eta Concordia hirietan egin dituzten Gizataldeen Erregina edo Reina de Colectividades erabakitzeko saioetan. Aukera baliatzen dugu lerro hauetatik zorionak emateko bi neskoi eta euren familia eta sostengatzaileei.

Izan ere, 'proiekzio aukera polita izan ohi da, eta euren eta eurak ordezkari diren elkarte eta komunitateen berri-hedatzaile polita izaten da hauteskunde hori dela eta prentsa eta komunikabideekin egiten dituzten elkarrizketa eta hitzorduak', Villa Mercedeseko Euskal Etxetik aitortzen dutenez.

[Gimena de Ibarra, 'Colectividad Vasca de Concordia izeneko euskal etxeko ordezkaria, Entre Ríos probintzian, soinean Miss Atsegin-aren xingola daramala, 'Euskal Herria' dioen bere berezko xingolaren aldamenean]

[Noelia Díaz Etxepare, Villa Mercedes-eko Euskal Etxearen ordezkari, San Luis probintzian, Miss Atsegin-aren xingola lortu ondoren, joan den asteburuan eginiko lehiaketan]


Lotura interesgarriak

Villa Mercedeseko Euskal Etxearen webgunea
www.vascosvillamercedes.com.ar

'Colectividad Vasca de Concordia' euskal etxeari buruzko webgunea
www.concordia.com.ar/Vascos

María Pía Mario Hirigoyen, Immigrantearen Erregina 2006
2006ko irailaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Nadia Bolinaga, Immigrantearen Erregina 2005
2005eko irailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia