euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Lagunen Etxea elkarte argentinarrak erakundeko amen omenezko afaria egin zuen

2010/10/21

Giro ederrean egin zuten amen omenezko afaria Lapridako lagunek (argazkia LapridaEE)
Giro ederrean egin zuten amen omenezko afaria Lapridako lagunek (argazkia LapridaEE)

PUBLIZITATEA

Argentinako Buenos Aires probintzian dagoen Lapridako Euskal Etxeko amek omenaldi beroa jaso zuten joan den larunbatean, urriaren 16ean, elkarteko egoitzan. Euskal etxeko Pilota Azpi-Batzordeak antolatu zuen afaria eta bazkide askok bat egin zuten deialdiarekin, amei merezitako aintzat-hartzea egin eta giroaz gozatzeko.

Laprida, Argentina. Lapridako Euskal Etxeko amek zinez gozatu zuten joan den urriaren 16ean elkartean eskaini zieten afarian. Nola ez gozatu, euren omenez deituriko hitzordua izanik! Elkarteko Pilota Azpi-Batzordeak antolatu zuen festa, euskal etxeko amek urtean zehar egiten duten lana eskertzeko asmoz. 

Alejandro Eyherabide eta Eduardo Martin izan ziren sukaldariak eta honakoak prestatu zituzten: michel anana, entsalada txibiekin, oilasko saltsa berde eta roquefort gaztarekin eta izozkia. Aipatu beharra dago Alejandro eta Eduardo pilotariek, sukaldean fin-fin aritzeaz gain, Mendebaldeko Clausura pilota txapelketako finalerako sailkatzea lortu dutela. Afarian Julio Arnaude eta Diego Silvestro pilotariak ere izan ziren.

Euskal etxeko liburutegiaren arduradun Esther Arrondok Euskalkultura.com-i azaldu dionez "giroa oso alaia izan zen afarian".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia