2011/03/24

Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak proiektu polit bat jarri du abian aste honetan. Jatorri euskalduna duten lagun guztiei euren arbasoen bizipenak kontatu eta argazkiak bidaltzera gonbidatzen die elkarte gazteak. Jasotako testigantzak instituzioaren blog-era igoko dira, informazio artxibo bat osatzeko asmoarekin.
Gehiago irakurri...
2011/03/24

'Basque Audiovisual' taldearen izenpean, Euskal Herriko ikusentzuneko produkziorik berrienak aurkeztuko dituzte Cannes-ko Nazioarteko Merkatuan apirilaren 4tik 7ra. Merkatu hau Europako telebista arloko nagusiena da, produktuak saltzeko eta ezagutarazteko leku aproposa. Bertan izango dira aurten EITB eta 3Koma, Bainet, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka ekoiztetxeak. Eurekin batera bidaia egingo dute Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendariak eta Itziar Mena, Eiken Ikusentzunezko Cluster-aren zuzendariak, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/03/23

Buenos Airesko Liburutegi Galegoa-Biblioteca Galega de Bos Aires, La Platako 'Euzko Etxea' Euskal Etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia eta Buenos Airesko Japoniako eta Ingurune kulturaleko Liburutegia antolazaile, ekainaren 11an burutuko da aurten Kolektibitateen Liburutegien VI. Topaketa. Hitzordua Casares etorbideko 2966. zenbakian kokatuta dagoen Lorategi Japoniarrean izango da, goizeko 10etik arratsaldeko 6etara. Arratsaldeko ekitaldi eta standetan parte hartzeko proiektuak bildaltzeko epea apirilearen 4an bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2011/03/23

Nantesko Euskal Lehioa edo 'La Fenêtre Basque' saila nazioarteko jaialdien zirkuitoan diren euskal zinemari buruzko ziklo aitzindarietako bat da eta aurten, hamaikagarrenez, Euskal Herrian egiten den zinearen film-sorta bat ekarriko du Nantesko Zinemaldira. Jaialdia bihar bertan hasi eta apirilaren 3a arte luzatuko da eta bertan ikusgai izango dira sei euskal luzemetraia --lau sail desberdinetan lehiatuko dira, gainera-- eta Kimuak programako bederatzi laburmetraia.
Gehiago irakurri...
2011/03/23

Urtero gailentzen ditu 'Society of Basque Studies in America' elkarteak Ameriketan euskaldunak lagundu edota Euskal Herriaren irudia hedatzen laguntzen duten pertsona eta erakundeak. 2010ean FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna federazioari egokitu zitzaion ohorea eta datorren apirilaren 9an Estatu Batuetako ordezkariek eskuratuko diote saria erakunde argentinarrari. Emate-ekitaldia Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean burutuko da, FEVAren urteroko batzarraren ondoren, eta euskal etxe guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu Federazioak zeremonian parte hartzeko.
Gehiago irakurri...
2011/03/23

Berriz jantzita dator Jaurlaritzaren atzoko Gobernu Kontseilua, izan ere Diasporako euskaldunentzako interes handikoak izan daitezkeen zenbait erabaki hartu zituzten atzo Gasteizen. Alde batetik, Gobernuak 2011ko Gaztemundu trebakuntza programaren deialdi berria egitea erabaki du. Bestetik, Lehendakaritzaren berrantolaketa egin da eta egitura berriaren barruan Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza sortzea erabaki da. Orain arte Europarako zuzendaria zen Irune Aguirrezabal izango da ordezkari berria. Azkenik, Valentzian Quart de Pobleteko Euskaltzaleok Elkartea Euskal Etxea aintzatestea erabaki da.
Gehiago irakurri...
2011/03/22

Elsa Hilda Macolino eta Osvaldo Mario Achinelli, egun General Rodriguez-en bizi diren adineko beste bi herritar izan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetako Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatutako 'Hitz Nagusiak'eko saio berri baten partaide. Ekimenak ohi duenez, bi herritar hauek euskal etxearen egoitzara gonbidatu zituen bertako euskal elkarteak, euren bizimodu eta eskarmentuaren berri eman zezaten, euren solasa grabatu eta orain arte bildutako gainerako lekukotasunekin euskal etxea osatzen ari den ahozko ondasun artxiboko parte bilaka zitezen.
Gehiago irakurri...
2011/03/22

Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zutenez geroztik munduko hainbat bazterretan izan da '80 egunean' luzemetraia: Hamburgo, Montreal, Dublin.... Iragan astean, adibidez, Miamin, San Diegon eta Manchesterren izan zen. Zer du bada filme honek? Ustez, dena aurka: bi emakumeen arteko maitaun istorio bat kontatzen du, protagonistak adinekoak dira eta euskara hutsean egina da. Baina, usteak erdiak ustel, eta filmeak ibilbide polita egiten darrai nazioartean. Datozen asteetan Lituanian, Guadalajaran, Nantesen eta Washingtonen izango da, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/03/22

Oier Araolaza dantzariak, www.dantzan.com webgune ezagunaren zuzendariak, AEBetara bidaia egingo du martxoaren 30ean, NABOk Gardnervillen antolatu duen 'Basque Dance Leaders' Summit' topaketan parte hartzeko. Ipar Amerikako euskal dantza taldeetako zuzendarientzako pentsatutako jardunaldiak dira, esperientziak trukatu eta euren lanean sakontzen lagunduko dieten erizpideak emateko helburuarekin. "Diasporako dantzariak funtsezkoak dira eta euren nortasun propioa garatu behar dute", diosku Araolazak.
Gehiago irakurri...
2011/03/22

Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Etxepare Institutuak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda plazaratu du. Honakoak dira lanpostuak: idazkari teknikoa; komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria; zuzendaritza-idazkaria; eta kudeaketa-idazkaria.
Gehiago irakurri...