euskal diaspora eta kultura

2011/05/31
Argitxu Camus historialari zuberotarra 1980ean jaio zen Mauletik bost kilometrotara dagoen Onize Pea herrixkan. Gaztea ia sei urtez izan da Amerikako Estatu Batuetan, immigrante euskaldunen egoera eta nortasuna ikertzen. Renoko Unibertsitatean doktoretza bukatu ondoren bertako Euskal Ikerketarako Zentroan aritu da lanean. Reyes Ilintxeta kazetariak Argia aldizkarian egin dion elkarrizketa honetan bizitakoaz eta inoiz immigrantearen sindromea sufritu izanaz ere mintzatzen da Argitxu.
2011/05/31
Mallorcako Artea Euskal Etxeak ekitaldi ugari egin ditu maiatzean Palmako egoitzan, San Prudentzio jaieko ospakizunarekin hasi eta urteroko Mus Txapelketaraino. Tartean, euskal elkarte honetan arrakasta handia duen klasiko baten txapelketa ere egin zuten: igelaren jokoa. Orain elkartea ekainean egingo den kurtso bukaerako jaia ari da prestatzen eta horrekin agur esango du ofizialki datorren iraila bitartean.
2011/05/31
Argentinako hainbat herritako euskal etxeak beren egoitzak eta ibilbideak oraindik eraikitzen ari diren bitartean, Hego Ameriketako herrialde honetako beste euskal etxe batzuk, joan den mendearen hasieran etorritako euskaldunek sortuak, mendeurrena betetzeko bidean daude honez gero. Hauxe da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen kasua. Santa Fe probintzian Euskal Herriko kultura eta nortasuna babestu eta hedatzeko asmoarekin jaio zen erakundeak 2012an egingo ditu ehun urte eta etxeko kide eta lagunek ospakizunaren antolakuntzari ekin diote apirilaren amaieran.
2011/05/30
Nola azaldu 'Olentzeroren Malutak' ipuina australiar neska-mutilek osaturiko entzulegoari? Bada, irudi bidez, Eider Eibar ilustratzailea egunotan egiten ari den bezala. Cervantes Institutuak gonbidatu du Eider Australiara, eta maiatzaren 20az geroztik hamar bat lantegi eta emanaldi egin ditu jada: Sydney-en, Melbourne-n, Adelaide-n eta Australia Hegoaldeko Roxby Downs-en. Atzo igandean Sydneyko Gure Txoko-ko haurrentzako emanaldi berezia egin zuen.
2011/05/30
Beasaindarra da Gorka Larrañaga, baina orain dela lau urte irakasle dabil Mexikon, Santa Feko Universidad Iberoamericanako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzaren buru. Urtetik urtera euskararen inguruan zaletu talde xume baina fidela sortzen ari dela dio, eta bere aburuz etorkizunean euskal kulturaren alde jardungo duenik izango da bertan. Berak, baina, ez du irakurle bezala jarraituko; margolari arloan sakonduko du, Casa Galería kultur egitasmoaren bidez.
2011/05/30
Jaioterriko ohitura eta kultura babestu eta hedatzea da diasporaren helburuetako bat. Hala ere, immigranteak jaso zituzten herrialdeak ezinbestekoak dira diasporaren kontzeptua ulertzeko. Diaspora ez da eraikitzen beren jaioterrian bizi ez direnekin soilik; nortasuna bi etorburutatik eraikitzearen ideia abesgarria da oso fenomeno honen nozioaren garrantzia argitzeko. Duela hilabete, Aberri Eguna ospatu zen hainbat euskal etxetan. Joan den astean, eta izpiritu berarekin, maiatzaren iraultzaren urtemuga ekarri zen gogora Argentinan euskaldunen erara. Hona hemen, ospakizun batzuetako laburpena.
2011/05/30
Euskal etxearen araudiak dioenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritua du epe berri baterako Pehuajoko 'Etxe Alai' Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Ondorioz Alejandro Maggio Curutcher sartu da lehendakari eta berarekin batera dauzka batzordekide Maria del C. Bevilacquia Escudero, idazkari, eta Maria Elena Azurabarrena, diruzain, besteak beste.
2011/05/27
Ez dago batere argi noraino hel daitekeen elkarri mokoka aritze hau, baina egia dena da, b este urrats batean Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde den Jose Vicente Katarainek gutun ireki bat bidali diola lehendakariari --EuskalKultura.com-i eta beste hedabide batzuei ere bidali digu--, aurretik salatutakoa berriro salatuz eta ikerketa bat eskatuz Euskadiren Kolonbiako ordezkari den Iñaki Martinezi buruz. Bere aldetik, Jaurlaritzak, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ahotik, berretsi egin du bere erabateko konfidantza Martinezengan, eta honek, aldi berean, Kolonbiako euskal gizataldeko berrogeita hamarretik gorako kideren sostengu idatzia jaso du, euren artean herrialde honetan oihartzun eta historia sendoa daukaten izen eta deiturak daudela.
2011/05/27
Musika bidaia proposatzen du "Checkpoint Rock: Songs from Palestine" dokumentalak, Palestinako errepideetan sarri agertzen diren kontrol postuek (checkpoint) oztopatu nahi duten bidaia. Fermin Muguruza eta Javier Corcuera zuzendarikide dituen filme honek, baina, kontrol horiek gainditzea lortzen du eta palestinar musikarien bitartez euren egoeraren lekukotasuna ematen du. Filmean kantari tradizionalak zein hip-hop taldeak agertzen dira, palestinar kulturaren mosaiko aberatsa islatuz. Filma Berlinen izango da ikusgai, ekainaren 6ean.
2011/05/27
Iñaki Urlezagak eta Ballet Concierto konpainiak asteazkenean aurkeztu dute Bilbon La Traviata operaren balleterako lehenengo bertsioa. Urlezagak berak egin du koreografia eta 40 dantzarik osaturiko taldearekin ari da aurkezten Europan. La Platan euskaldunen biloba jaiotako dantzariak La Traviatak jorratzen dituen sentimenduak oso ondo ulertzen dituela azaldu dio Euskalkultura.com-i, eta horregatik erabaki zuela koreografia egitea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus