euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beti Aurrera Euskal Etxeak 170 lagun bildu zituen Argentinako Chivilcoy-n Aberri Eguna ospatzeko afarian

2011/04/26

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen 2011ko Aberri Eguneko ospakizuna (argazkia EE) Datozen egunotan munduko hainbat euskal etxetan Aberri Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien berri ematen joango gara. Pazko igandean ospatzen da Aberri Eguna Euskal Herrian. Hala ere, euskal diasporako herrialde batzuetan astebete beranduago edo lehenago egin ohi da ospakizuna, ahalik eta jende gehiago bildu ahal izateko. Hau izan da aurten Buenos Aires probintziako Beti Aurrera Euskal Etxearen kasua. Chivilcoyko lagunek afari erraldoi bat antolatu zuten apirilaren 16an, hamaika euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeridea gogoratuz hitzez eta dantzez, inguru herrietako lagunak partaide.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea Institutuak urte osoko organo emanaldi ziklo bat hasi du Buenos Airesen, euskal ikutua eta guzti

2011/04/26

Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Institutuko kapera eta bertako organoa (argazkia EuskalKultura.com) Hilabetero izango diren kontzertuek beti bilduko baitute euskal egileren baten piezaren bat. Bereziak dira baita ere aretoa zein instrumentua. Alde batetik, akustika ezin hobea du Euskal Echea Institutuko kaperak. Bestetik, Argentinan "Kilgen & Son" organo bakarra geratzen omen da eta hori Buenos Aires hiriburuko Sarandi kaleko Euskal Echea-ko kapera honetan dago. Bi baliabide hauek uztartuz, Organo Kontzertu Ziklo bat antolatu du Euskal Echea Institutuak. Emanaldiak hilero izango dira, lehenengo asteazkenean arratsaldeko 7etan eta publiko orokorrari zuzenduta.

Gehiago irakurri...


Txakolin Eguna antolatu du datorren iganderako New Yorken bertako 'Txikito' euskal jatetxeak

2011/04/26

Txakolina Estatu Batuetako merkatuetan gero eta harrera hobea jasotzen ari den euskal produktua da. Eder Montero bilbotarrak eta bere emazte Alexandra Raij-ek gobernatzen dute New Yorkeko Txikito euskal jatetxea. Bikoteak chef lagun batzuk gonbidatu ditu eta Txakolinaren Egunaren pareko zerbait antolatu du New Yorken, aire librean, txoznetan bezala-edo, zenbakit jaki eta Euskal Herriko hainbat txakolin marka eskainiz, baita sagardo marka bat ere. Gertaera datorren igandean izango da, maiatzaren 1ean, arratsaldeko ordu batetik bostak arte. Inguruan egongo bazara, eta interesa baduzu, garaiz zaude oraindik, baina ez denborarik galdu errserba egiteko, lekua mugatua baita.

Gehiago irakurri...


Boiseko Euzkaldunak-eko eko kideak elkartearen 62. urteurrena ospatu dute apirilean bertako Euskal Etxean

2011/04/26

Boiseko Euskal Etxeko afarirako prest dagoen mahaia, euskal-amerikar apaingarriak tarteko. Boiseko Euzkaldunak taldeko lagun talde batek hartu du parte elkarteak hilabetero antolatzen duen afarian, kasu honetan apirilekoa berezia izan delarik, elkartearen urtemuga ospatzen duena izan baita: 62 udaberri bete ditu aurten Boiseko Euzkaldunak-ek. Euzkaldunak izenpean Boiseko Euskal Etxea dago, Idahoko euskal elkarte garrantzitsuena eta Estatu Batuetako Mendebalde osoan aktibo eta emankorrenetakoa dena. Urtebetetzeko afari eta festa larunbatez, apirilaren 16an, egin zen Grove Kaleko egoitzan. Aiztan Artean taldeak antolatu zuen afaria eta Jesus Alcelay sukaldari oñatiarrak eta bere laguntzaileek prestatu zuten janaria.

Gehiago irakurri...


Bazko astelehena denez, Sarako Idazleen Biltzar eguna da gaur, EuskalKultura.com bertan dela

2011/04/25

Sarako Idazleen Biltzarreko iazko edizioko ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com) Bazko astelehena da gaur, jai eguna, eta urtero bezala Sarako (Lapurdi) herria euskal idazleen, irakurleen eta, oro har, kulturzaleen elkarretaratze gune bilakatuko da egun osoan, goizeko hamarretatik aurrera, Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioa gauzaturik. Bereziki Ipar Euskal Herrian hondarreko urtean atera diren liburu eta disko emaitzak bildurik ezagutu nahi dituenak, Saran dauka aukera ona. Azken urteotako ohiturari segituz, EuskalKultura.com ere bertan izango da, bere stand-arekin, euskal diasporaren lekukotasuna emanez azokara hurbilduko duren guztiei. Agurtzen gaituzten irakurleei saritxo bat emango diegu.

Gehiago irakurri...


FEVAk Aberri Eguneko ohar bat zuzendu die euskal etxeei, euren inguruetan zabal dezaten eskatuz

2011/04/22

Datorren igandean Aberri Eguna dela-eta, FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak (Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak, bere izen tradizionalean) ohar bat zuzendu die bere euskal etxe kideei, datak mundu osoko abertzaleentzat daukan esangura azpimarratuz, bakoitzak bere euskal izaera eta nortasunaren lekukotasuna emateko aukera dela esanez. Horrekin batera, federazioak testu bat bidaltzen du, Aberri Egunari buruzkoa, euskal etxeei eta euskaldunei euren inguruan, prentsa eta komunikabideetan zabal dezatela eskatuz.

Gehiago irakurri...


Munduko euskal etxe askok ekitaldi bereziak egingo dituzte igandean Aberri Eguna ospatzeko

2011/04/22

Aberri Eguneko ospakizunak Argentinako Jose C. Paz herriko euskal etxean Igande honetan da Aberri Eguna eta asko dira ospakizunak antolatzen ari diren euskal etxeak. Diasporako euskaldunen artean jai oso garrantzitsua da hau, historikoki oihartzun handia izan duena, eta euskal elkarte askotan ekitaldi bereziak antolatzen dira, izan meza xume bat, izan ehundaka lagun biltzen dituen bazkaria. Hitzordu hauetako asko asteburu honetan bertan izango dira, Berpizkunde Igandearekin batera, baina badira ospakizuna astebetez atzeratzen dituzten hainbat euskal etxe ere. Jarraian datorren iganderako iritsi zaizkigun azkeneko deiak bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Asuncion hiriburuko Euskal Etxeak Paraguaiko lehenengo Euskal Astea antolatu du ekain hasierarako

2011/04/22

Jasone Euskal Etxeko zuzendariak, erdian, ikurrinaren eta Paraguaiko banderaren artean, Galo Eguez elkarteko presidentea dagoela Paraguaik ofizialki antolatzen duen lehenengo Euskal Astea egingo da datorren ekainean, Asunciongo Jasone Euskal Etxea antolatzaile. Euskal elkarteak ekainaren 1etik 4era luzatuko den progama prestatu du, Mercosur-eko herrialdeentzako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin. Elvira Cortajarena ordezkaria bertan izango da, eta baita Euskal Herritik etorritako bi gonbidatu ere: Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, eta Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria.

Gehiago irakurri...


John Bieter 'Euskal migrazioa Ameriketako Mendebaldean' gaiaz aritu zen Boiseko Euskal Museoan

2011/04/22

John Bieter Boiseko Euskal Museoan emandako hitzaldian Hitzaldia eskaini zuen joan den astelehenean Boiseko Euskal Museoan John Bieter historialari eta 'Boise State University'ko Historia Saileko kideak 'Euskal migrazioa Ameriketako Mendebaldean' gaitzat harturik. Hirurogei bat pertsonak hartu zuen parte saioan, gehienak euskal komunitateko kideak, giro hurbilean eta hamaika irudiz hornitutako emanaldian. Joan den otsailean Buenos Airesko euskal ikastaro batean irakasle ibilitako Bieter-ek euskaldunen emigrazioaren ezaugarri orokorrak eman zituen, euskaldunek munduan euren pausoak nora bideratu zituzten aipatuz.

Gehiago irakurri...


Harrera ezinhobea egin dio Mountain Home-k, Idahon, Korrika-ri, estatura iristen zen lehenengo aldian

2011/04/21

Joan den asteburuan Korrika 17an parte hartu zuten norbanako eta familien argazkia, bertako 'Basque Park'eko Ikurrinaren muralaren ondoan, lasterketa abiatu baino minutu batzuk lehenago Tipi-tapa eta erritmoari tamaina harturik, lehenengo aldiz iritsi da azkeneko igande honetan Korrika AEBetako Idaho estatura. Estatuko hiriburura ere, beranduago iritsiko da, hilaren 30ean. Harro errezibitu dute, beraz, Mountain Home-ko euskaldunek, ohore hau. Bost bat kilometro egin zituzten euskararen alde, bertako 'Euskal Lagunak' antolatutako ekitaldian. Partaideen arteam adin guztietako pertsonak, umeak, helduak zein gazteak. Lasterketaren ondoan, famili giroko piknika egin zen. "Korrika hemen egin dugun lehenengo urtea izan da, eta pozik gaude, erantzun polita jaso dugu", azaldu diote Euskalkultura.com-i antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia