euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barquin-Neira bikotea Boiseko Euskal Etxearen ordezkari izango ekainean Fresnon, AEBetako Mus Txapelketan

2011/04/28

Izar Iribarren-Gorrindo, Esther Ciganda eta Tyler Smith Euzkaldunak --hala izena du Boiseko euskal etxeak-- elkarteak NABOko finalerako baliagarria den Mus Txapelketa egin zuen joan den larunbatean erakundearen egoitzan, Boiseko Basque Block delakoan, Grove kalean. Hamazazpi bikotek hartu zuten parte txapelketan. Ramon Barquin-ek eta Jose Neirak eurenganatu zuten txapela eta Euzkaldunak-eko ordezkariak izango dira, beraz, 2011eko NABOko finalean, datorren ekainaren 11ean, Fresnon, Kalifornian.

Gehiago irakurri...


Larunbatean abiatuko da Bartzelonako Literaldia 11: Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta gehiago!

2011/04/28

Literaldia 11 jaialdiaren kartela Bartzelonako Euskal Etxean prest dira Literaldiaren edizio berri bati ekiteko. Aurtengoa hamaikagarrena izango da eta, urtero legez, euskal literaturaren ikuspegi zabal eta modernoa bilduko du jaialdiak Bartzelonako zaleentzako. Larunbatean hasiko da Literaldia, bertso afari batekin, eta ondorengo lau astetan zehar besteak beste Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta Jabier Muguruza idazleak arituko dira Bartzelonan, euskal literatura ezagutzera ematen.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak 'Baztango Eguna' ospatuko dute igandean, Maiatzaren 1ean, DFko Euskal Etxean

2011/04/28

Mexikoko Baztango Eguna 2011eko afixa edo kartela (irudia EuskalKultura.com) Mexikoko baztandarrek urtero Maiatzaren lehenean ospatzen dute 'Baztango Eguna'. Askok urte osoan itxaroten duten elkarretaratzea da, garai batean gehienbat nafarren eskuetan zegoen ogitegi-arloko enpresa handietako baten jabegoan egiten zena eta duela urte batzuk, lekukoa hartuz, Euskal Etxea gertaleku hautatu zuena. Izan ere, baztandar andana polita biltzen du DFko Euskal Etxeak bere baitan, eta hala dira, urrunago joan gabe, etxeko egungo lehendakaria eta baita aurrekoa ere, eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide. Bilkurak "gure aitzinekoak hartuko ditu gogoan, gure jatorria eta kultura maitatzen erakutsi baitziguten, hemen Mexiko segida emanez", aitortu dio EuskalKultura.com-i MariCarmen Arrechek, Mexikon jaiotako baztandarra eta ekitaldiko antolatzaileetakoa denak.

Gehiago irakurri...


'Ondare Tresarroyostarra' sariak banatuko ditu bihar Tres Arroyos-ko Euskal Etxeak hiriaren 127. urtemugan

2011/04/28

'Ondare Tresarroyostarra' jasoko duen Manuel Dean (argazkia La Voz del Pueblo) Gure artean, milioika jende ari da lanean anonimotasunean eta zalaparta handirik gabe, hedabideetan agertu gabe eta ospearen atzetik ibili gabe, euren lana jator eta ondo egiten, aitzinamendua ekarriz bizi diren gizarteari. Komunitaterekiko engaiamendu isileko baina eraginkor hori duten pertsona eta erakundeei omenaldia egiteko asmoarekin sortu zuen duela zortzi urte Argentinako Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Ondare Tresarroyostarra' Saria. 2011 honetan, aurreko edizioetan bezala, hiriaren urtemugaren testu-inguruan banatuko dira sariak, bihar, euskal etxearen egoitzan. Manuel Dean eta Yolanda Gilligan irakasleak eta Alicia Arevalo liburuzaina dira aurtengo sarituak.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna gogotik ospatu zuten Habanan: bertsoak, musika, dantza, Erreniega... eta Athletic-Real derbia

2011/04/28

Jade talde kubatarrak ere parte hartu zuen Habanako Centro Vasco jatetxean eginiko Aberri Eguneko ospakizunetan (argazkiak MikelMarotta) Kubako euskaldunek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna, eta ederki ospatu ere!, bi eguneko ekitaldi sorta mardula lagun. Irlako euskaldunek antolatu zuten jaia, 'Asociación de Beneficencia Vasco-Navarra' elkartearen eta AthletiKuba taldearen laguntzarekin. Habanako Centro Vasco jatetxean egindako festa arrakastatsua izan zen, partehartzaile kopuruari zein giro ederrari dagokionez. Bi egunetan denetarik izan zen bertan: mus txapelketa, Athletic-Real derbiaren gorabeherak, musika, dantza, Erreniega abesbatz nafarraren bisita, bertsoak, 'repentistak'... Josemi Arrugaeta lagunak idatzi digu bertatik kronika.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Tandil-eko 'Gure Etxea' Euskal Etxeak; Esteban Kain da lehendakari berria

2011/04/27

Tandilgo Gure Etxearen egoitza, artxiboko argazki batean Buenos Aires probintzia argentinarrean, gauden apirilaren hasieran egin du Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia, bertan erabaki delarik agintealdi berri honetan Esteban Kain izango dela elkarteko lehendakari berria. Batzordekide izango ditu Juan Miguel Beguiristain, elkarteko lehendakariorde; Graciela Confalonieri, idazkari; Jorge Etchegoin Etchegoyen, idazkariorde; Jorge Gilabert Ballesteros, diruzain; Mercedes Martín, diruzainorde; eta Maria del Carmen Dindart, agirietako idazkari.

Gehiago irakurri...


Ekintza ugari Argentinako euskal etxeetan Gernika Bonbardaketaren 74. urtemuga oroitzeko

2011/04/27

Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxean dagoen "Guernica" koadroaren kopia Iragana ezagutzea beharrezkoa da historiako gertaera ilunenak ez errepikatzeko. Eta hori da Argentinako euskal etxeen helburua urtez urte Gernikako Bonbardaketaren urtemuga ospatzen dutenean. Herri batzuetan, etxekoen arteko ekintzak burutzen dira biktimen omenez; beste batzuetan, berriz, komunitate osoari zuzendutako ekitaldiak gauzatzen dira, euskal diasporan murgilduta ez daudenek 1937. urtean Bizkaiko herrian gertatu zena jakin dezaten. Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Gral. Villegas hirian 'Guernica' izeneko plaza inauguratu da.

Gehiago irakurri...


Mexikoko Santa Fe Unibertsitate Iberoamerikarrak lehendabiziko Euskal Kultur Astea egingo du

2011/04/27

Mikel Alonso sukaldari irundarrak euskal sukaldaritza erakustaldia egingo du Santa Fe-ko Euskal Kultur Astean (argazkia Noticias de Gipuzkoa) Maiatzaren 2tik 5era Santa Fe-ko Unibertsitate Iberoamerikarrak Euskal Astea egingo du eta lau egunez euskal artea, gastronomia, literatura eta enpresa munduaren berri emango du, besteak beste. Gorka Larrañagak, Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakasleak, eman du egitasmoaren berri eta bertaratzeko gonbitea egin dio Mexikoko euskal komunitateari.

Gehiago irakurri...


Argentinan euskal kultura irakatsi nahi al duzu? Parte har ezazu Hator Hona 2011 programan

2011/04/27

2008an Necocheako Euskal Etxeko 23 dantzari gaztek Euskal Herrira bidaia egin eta Hator Honako lagunekin bildu ziren (argazkia NecocheaEE) Necocheako Euskal Etxea Hator Hona programaren edizio berria antolatzen hasi da eta uztailean Argentinara euskal kultura irakastera etortzeko gogoa duten gazteen bila dabil. Gazteek euskara, pilota, dantza, musika... irakatsiko dizkiete bertako neska-mutilei, uztailaren 15etik abuztuaren 7a bitartean. Kultur truke hau 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzendua da eta Argentina eta Diasporako euskaldunak ezagutzeko modu interesgarria izan daiteke. Izena emateko epea maiatzaren 13an itxiko da.

Gehiago irakurri...


28 edizio bete ditu aurten Sarako Idazleen Biltzarrak, Iparraldeko irakurle eta idazleen bilgune

2011/04/27

Sarako Idazleen Biltzarrean, EuskalKultura.com-eko standean, Joseba Etxarri gure zuzendaria Mirentxu irakurle gaztearekin eleka. Konexio familiarrak dauzka Mirentxuk AEBetako Idaho eta Kalifornian (argazkia Inazio Mujika Iraola) Jakina denez, idazle frangoren presentzia eta ematen duen aukera, publikoak zuzenean egileekin mintzatu eta iritziak, iradokizunak eta kritikak truka ditzan dira joan den astelehenean bere 28. edizioa bete duen Sarako Idazleen Biltzarreko ezaugarri nagusi. On Joxe Miel Barandiaranek Sarari buruz gaztelaniaz idatzi eta orain euskarara eta frantsesera ekarritako 'Bosquejo etnográfico de Sara' izan zen bertan aurkeztutako liburuetako bat. Erakusketa bat ere zabaldu zen, Fermin Arkotxaren eskutik, Agosti Xaho euskal aitzindari handiaren bigarren mendeurrena kari. EuskalKultura.com-ek, ohi bezala, bere standa izan zuen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia