2011/04/27

Buenos Aires probintzia argentinarrean, gauden apirilaren hasieran egin du Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia, bertan erabaki delarik agintealdi berri honetan Esteban Kain izango dela elkarteko lehendakari berria. Batzordekide izango ditu Juan Miguel Beguiristain, elkarteko lehendakariorde; Graciela Confalonieri, idazkari; Jorge Etchegoin Etchegoyen, idazkariorde; Jorge Gilabert Ballesteros, diruzain; Mercedes Martín, diruzainorde; eta Maria del Carmen Dindart, agirietako idazkari.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Iragana ezagutzea beharrezkoa da historiako gertaera ilunenak ez errepikatzeko. Eta hori da Argentinako euskal etxeen helburua urtez urte Gernikako Bonbardaketaren urtemuga ospatzen dutenean. Herri batzuetan, etxekoen arteko ekintzak burutzen dira biktimen omenez; beste batzuetan, berriz, komunitate osoari zuzendutako ekitaldiak gauzatzen dira, euskal diasporan murgilduta ez daudenek 1937. urtean Bizkaiko herrian gertatu zena jakin dezaten. Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Gral. Villegas hirian 'Guernica' izeneko plaza inauguratu da.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Maiatzaren 2tik 5era Santa Fe-ko Unibertsitate Iberoamerikarrak Euskal Astea egingo du eta lau egunez euskal artea, gastronomia, literatura eta enpresa munduaren berri emango du, besteak beste. Gorka Larrañagak, Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakasleak, eman du egitasmoaren berri eta bertaratzeko gonbitea egin dio Mexikoko euskal komunitateari.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Necocheako Euskal Etxea Hator Hona programaren edizio berria antolatzen hasi da eta uztailean Argentinara euskal kultura irakastera etortzeko gogoa duten gazteen bila dabil. Gazteek euskara, pilota, dantza, musika... irakatsiko dizkiete bertako neska-mutilei, uztailaren 15etik abuztuaren 7a bitartean. Kultur truke hau 18 eta 30 urte bitarteko euskal gazteei zuzendua da eta Argentina eta Diasporako euskaldunak ezagutzeko modu interesgarria izan daiteke. Izena emateko epea maiatzaren 13an itxiko da.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Jakina denez, idazle frangoren presentzia eta ematen duen aukera, publikoak zuzenean egileekin mintzatu eta iritziak, iradokizunak eta kritikak truka ditzan dira joan den astelehenean bere 28. edizioa bete duen Sarako Idazleen Biltzarreko ezaugarri nagusi. On Joxe Miel Barandiaranek Sarari buruz gaztelaniaz idatzi eta orain euskarara eta frantsesera ekarritako 'Bosquejo etnográfico de Sara' izan zen bertan aurkeztutako liburuetako bat. Erakusketa bat ere zabaldu zen, Fermin Arkotxaren eskutik, Agosti Xaho euskal aitzindari handiaren bigarren mendeurrena kari. EuskalKultura.com-ek, ohi bezala, bere standa izan zuen.
Gehiago irakurri...
2011/04/26

Euskal Herriko eta Diasporako herri askotan gogoratuko da gaur Bizkaiko herriak pairatutako erasoa. Argentinan, Trenque Lauquengo euskaldunek ere euren omenaldia egin nahi izan diete gertakariko biktimei; karia horretara Picassoren margolan ezagunaren bertsio bat inauguratuko dute gaur bertan euskal etxeko areto nagusian. Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiaren testu-inguruan, Gernikari buruzko hitzaldi bat emango du Gral. Villegaseko Sergio Recartek eta zeremonia bukatuta, mokadu eta edariak eskainiko dira.
Gehiago irakurri...
2011/04/26

Datozen egunotan munduko hainbat euskal etxetan Aberri Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien berri ematen joango gara. Pazko igandean ospatzen da Aberri Eguna Euskal Herrian. Hala ere, euskal diasporako herrialde batzuetan astebete beranduago edo lehenago egin ohi da ospakizuna, ahalik eta jende gehiago bildu ahal izateko. Hau izan da aurten Buenos Aires probintziako Beti Aurrera Euskal Etxearen kasua. Chivilcoyko lagunek afari erraldoi bat antolatu zuten apirilaren 16an, hamaika euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeridea gogoratuz hitzez eta dantzez, inguru herrietako lagunak partaide.
Gehiago irakurri...
2011/04/26

Hilabetero izango diren kontzertuek beti bilduko baitute euskal egileren baten piezaren bat. Bereziak dira baita ere aretoa zein instrumentua. Alde batetik, akustika ezin hobea du Euskal Echea Institutuko kaperak. Bestetik, Argentinan "Kilgen & Son" organo bakarra geratzen omen da eta hori Buenos Aires hiriburuko Sarandi kaleko Euskal Echea-ko kapera honetan dago. Bi baliabide hauek uztartuz, Organo Kontzertu Ziklo bat antolatu du Euskal Echea Institutuak. Emanaldiak hilero izango dira, lehenengo asteazkenean arratsaldeko 7etan eta publiko orokorrari zuzenduta.
Gehiago irakurri...
2011/04/26

Eder Montero bilbotarrak eta bere emazte Alexandra Raij-ek gobernatzen dute New Yorkeko Txikito euskal jatetxea. Bikoteak chef lagun batzuk gonbidatu ditu eta Txakolinaren Egunaren pareko zerbait antolatu du New Yorken, aire librean, txoznetan bezala-edo, zenbakit jaki eta Euskal Herriko hainbat txakolin marka eskainiz, baita sagardo marka bat ere. Gertaera datorren igandean izango da, maiatzaren 1ean, arratsaldeko ordu batetik bostak arte. Inguruan egongo bazara, eta interesa baduzu, garaiz zaude oraindik, baina ez denborarik galdu errserba egiteko, lekua mugatua baita.
Gehiago irakurri...
2011/04/26

Boiseko Euzkaldunak taldeko lagun talde batek hartu du parte elkarteak hilabetero antolatzen duen afarian, kasu honetan apirilekoa berezia izan delarik, elkartearen urtemuga ospatzen duena izan baita: 62 udaberri bete ditu aurten Boiseko Euzkaldunak-ek. Euzkaldunak izenpean Boiseko Euskal Etxea dago, Idahoko euskal elkarte garrantzitsuena eta Estatu Batuetako Mendebalde osoan aktibo eta emankorrenetakoa dena. Urtebetetzeko afari eta festa larunbatez, apirilaren 16an, egin zen Grove Kaleko egoitzan. Aiztan Artean taldeak antolatu zuen afaria eta Jesus Alcelay sukaldari oñatiarrak eta bere laguntzaileek prestatu zuten janaria.
Gehiago irakurri...