2011/05/05

Mexikoko baztandarrak eta baztandarren lagunak Euskal Etxean bildu ziren aurten ere, Baztango Eguna ospatzeko, iragan maiatzaren 1ean. Nafarroako bailara honetan jatorria duen euskaldun asko dago DFn eta, urtero lortzen duten giro ederraz gozatu ostean, odolez ez baina bihotzez Baztani lotuak sentitzen diren euskal mexikar gero eta gehiago dago. Aurtengo edizioak, baina, alde samina ere izan zuen, Diaspora baztandarraren ikertzailea izan den Alberto Aldayren tupusteko heriotza dela eta.
Gehiago irakurri...
2011/05/04

Uztailean Euskal Herrira bi astebetez bidaiatzeko planak ditu Boiseko Oinkari euskal dantza taldeak. "Noizean behin Euskal Herrira joatea oso garrantzitsua da taldearen 'benekotasuna' mantentzeko eta Euskal Herriko gainerako dantza taldeekiko harremanei eusteko", azaltzen dute Oinkaritik. Hartu-eman guztiek norantza bikoitza dutelarik, taldeak talde euskal-amerikar gisa dituen ezaugarri komun zein bereziak erakusteko ere baliatu nahi du bidaia. Asteburu honetan, 24 orduko dantza-maratoia egingo dute Boiseko Euskal Etxean, bidaiarako dirua biltzeko hain zuzen.
Gehiago irakurri...
2011/05/04

Apirila ekimenez jantziriko hilabetea izan da Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroarentzat. Kolonbiako Medellin hirian euskal gaiei buruzko ikerketak sustatzeko helburuarekin sortu zen zentroa, baina azkenaldian gero eta kultur ekintza gehiago egiten ditu, apalean baina indar handiz. Apirilean, adibidez, Korrika 17 ekarri dute Medellinera, eta Global Village gizataldeen azokan parte hartu dute, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/05/04

Segitzen dugu Argentinan ospatutako Aberri Eguneko deialdiak laburbiltzen. "Aberri Eguna euskaldunen herriaren eguna da. Hori dela eta, nazioartean hainbat lekutan ospatu da, euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta euskaldunen lagunak munduan zehar baitaude sakabanatuta. Ez da beharrezkoa Goierriko herrixka batean edo Bilbo alde zaharrean bizitzea Euskal Herriaren aldeko jarrera izateko", azaldu digute Buenos Airesen antolatutako deialdietako batetik. Horixe argi utzi nahi izan digute Buenos Aires probintzia eta hiriburuko euskal etxe eta elkarte ugarik euren Aberri Eguneko ospakizunetan.
Gehiago irakurri...
2011/05/04

Lake Tahoe eski guneko komunikabideek Pascal 'Pete' Heuga baxenabartarraren heriotzaren berri ematen dute egunotan. Heuga Squaw Valley estazioko aitzindarietako bat izan zen eta pertsona oso ezaguna bertan. 1909an jaio zen Lekunberri-Mendiben eta, bizitzaren aurrean beti izan zuen jarrera baikor eta borrokalariak, hamaika erronkari aurre egiten lagundu zion: amak umea zela emigratu zuen, semea amonarekin utziz; AEBtara bidaia bakarrik egin behar izan zuen; adin txikikoa izanik taberna klandestinoetan lan egin zuen... Bere seme Jimmyk eskian brontzezko domina irabazi zuen Innsbruckeko Joko Olimpikoetan. 96 urterekin, itsu jada, Euskal Herrira bueltatzeko ametsa bete zuen, aitonaren hilobia bisitatzeko Donibane Garazin. Jarraian, SkiingHeritage blogean argitaratu duten profila euskaratu eta laburtu dugu.
Gehiago irakurri...
2011/05/03

Sortu zenetik urtero bete duen hitzorduari huts egin gabe, Caracaseko Eusko Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen joan den Berpizkunde Igandean. Ohi bezala, jaiak Venezuelako euskal komunitateko kide eta lagun asko bildu zituen eta herri bazkaria egin zuten elkartearen egoitzaren jatetxean. Eguneko ekitaldi aipagarri batzuk euskal meza, abesbatzaren emanaldia, zesta punta txapelketa eta Maria Teresa Ballatorik eta Clever Ramirezek prestatu zuten pintxo dastaketa izan ziren. Pedro Javier Arriaga lagunak idazten du argazki kronika hau.
Gehiago irakurri...
2011/05/03

Joan den apirilaren 24an ospatu da Aberri Eguna Euskal Herrian zehar eta Hego Ameriketako hainbat euskal etxe eta elkartek bat egin zuten euskal herritarrekin efemeride berezi hau aldarrikatzeko. Argentina eta Uruguaiko herrietako plazetan edota euskal etxeetan Pazko igandetik hona egindako ekimen anitzen berri heldu zaigu. Hona hemen, Bahia Blanca, Las Flores, Laprida, Cordoba eta Montevideon gauzatu diren ekintzen laburpena. Bihar bigarren partea.
Gehiago irakurri...
2011/05/03

Rio Cuartoko 'Gure Ametza' euskal etxe argentinarrak euskal kultura zabaltzen darrai, Cordoba probintziako bazter honetan. Joan den ostegunean elkarteak Euskal Laburmetraien 4. Emanaldia eskaini zuen eta Kimuak programaren zenbait labur erakutsi zituen Teatrino de La Trapalanda aretoan, bertan dagoeneko finkatua eta jarraitzaileduna den ekimenbatean. Aurtengoan ere, emanaldiek zinemazale talde polita bildu zuten. Halaber, Rio Cuartoko Unibertsitateko Komunikazio ikasleek zine lantegi bat egin zuten laburmetraien karietara.
Gehiago irakurri...
2011/05/03

Nafarroako Gobernuak, atzoko bileran, Nafarroako Karlos III.a Prestuaren lau gurutze ematea erabaki zuen. Kondekorazioa, 1997an Foru Gobernuak eratua, "Nafarroaren aurrerapena indartzen eta Foru Erkidegoa kasuan kasuko jardueren bidez atzerrira zabaltzen lagundu duten pertsona eta erakundeen meritua azpimarratu eta jendearen aurrean aitortzeko", Crisanto Ayanz Argentinako eta Txileko Zentro Nafarren federazioko presidenteari eman zaio; eta berarekin batera hiru erakundek --Elikagai Bankuak, Esku Elkartuak kanpainak eta Gizakia Helburu fundazioak-- erkidego nafarrean dituzten ordezkaritzei.
Gehiago irakurri...
2011/05/03

Erretiroa hartzekotan da Valladolid-en (Espainia) Jose Luis Aramayo, ibilbide luzeko kirolaria, Bizkaiko Ondarroan jaioa, 4 urte zituela familiarekin Argentinako La Platara aldatua eta bertan hazia. Buenos Aires probintziako hiriburuan ekin zion kirol karrerari, La Plata Deportiboan, Atenas Klubean eta La Platako selekzioan, ondoren Europara itzuli eta zenbait taldetan aritzeko, lehenik atezain eta masajista ondoren. "La Platara iritsi nintzenean erdararik ez nekien, euskaraz bakarrik. Han 'argentinera' ikasi nuen", dio, La Platan bi anaia, lau iloba, hiru iloba txiki eta lagun asko dituela azaltzen duen bitartean.
Gehiago irakurri...