euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tupustean hil da Euskal Herrian, linfoma bat tarteko, Alberto Alday, diaspora baztandarraren ikertzailea

2011/04/29

Alberto Alday Garay abokatu eta historialaria ostiral honetan, 2011eko apirilaren 29an hil da Bilbon.

Lander Santamariak aurreratzen zuen albiste lazgarria arratsalde honetan Elizondotik, Baztango kronikari grafikoa den bere lagun Ondikol-ek esanik: Alberto Alday hil da. Bat baino gehiagok pentsatu du orduan, arraroa zela azken hilabete honetan bere iruzkinik ez irakurri izana Vascosmexico posta-zerrendan, 'guztia' azken hilabete honetan gertatu baita ia di-da. Linfoma batek, beste zenbait gauzarekin konplikaturik, eraman du, besterik gabe eta oharkabean. Baztan eta Mexiko maite zituen Albertok, eta Mexikoko diaspora baztandarra gutxik bezala ezagutzen zuen. Ohar hau presaz egin dugu, baina egin nahi genuen, hildako adiskidea gogoan.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturari buruzko sei liburu berri aurkeztu dira Buenos Airesko Liburu Azokaren 37. edizioan

2011/04/29

Carlos Irisarri, Jorge Beramendi, Elvira Kortajarena eta Mauricio Goyenechea Buenos Aireseko Liburu Azokaren 37. edizioan (argazkia EuskalKultura.com) Liburu munduari hiri irekia du leloa apirilaren 20tik maiatzaren 9ra luzatuko den Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokak, eta Hego Ameriketako kultur ekitaldi erraldoi honetan, idazle euskal argentinarrek leku berezia izan dute aurten. Juan de Garay Fundazioak argitaratutako lau testu aurkeztu dira herenegun Azokako Adolfo Bioy Casares Aretoan. Aurreko larunbatean, berriz, eta Dunken Argitaletxearen standean, 'Andrea Moch, artista baten bizipenak' aurkeztu zuen bere egile Angeles de Dios de Martinak. Sukaldaritza ere ez da letren jai honetatik at geratu: Marita Echavek bere 'Euskal baserrietako sukaldaritza'-ren aleak sinatu zituen Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk kudeatzen duten standean.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna ospatzeko era berriak Diasporan: bakarrizketa komikoak NY-en eta mendi ibilaldia Txilen

2011/04/29

Aberri Egunak ikurrinaren koloreekin bete zuen dena, New Yorkeko emakume honen azazkalak ere bai (argazkia Koitz) Aberri Egunaren ospakizunak, ohi bezala, oihartzun zabala izan du Diasporan. Aurten, gainera, zenbait euskal etxek proposamen berri eta originalekin ospatu dute jaia. New Yorkeko Eusko Etxean, adibidez, barre galantak egin zituzten Ruth Guimerá antzezlariak euskaraz eskaini zuen bakarrizketarekin: 'Euskal marketina' zuen izenburua lanak. Txilen, Santiagoko Gure Etorkia elkarteak San Nicolas muinora igoera antolatu zuen eta ezusteko ederra izan zuen, gainera: azken orduan txistulari espontaneo bat bildu zitzaien, ekitaldiaren berri EuskalKultura.com-en bitartez jakin ondoren, berak aitortu zienez.

Gehiago irakurri...


Muslari porrokatua al zara? Euskal enpresa batek Facebook-en musean jokatzeko aplikazio bat garatu du

2011/04/29

Mus partida birtual baten irudia Interneterako eta telefono mugikorretarako aplikazioak garatzen ditu Ideateca enpresa bizkaitarrak eta horien artean musean Facebook edo Android mugikorren bidez aritzeko joko bat egin du. Munduko edozein bazterretik konekta daitezke jokalariak eta, errealitatean bezalaxe, mahaian 'eseri' ostean hasten da partida. Jokatzen ari diren bitartean elkarrekin edo partida ikusten ari diren bisitariekin txateatu dezakete, gainera. Aplikazioa duela urtebete aurkeztu zen eta 40.000 jokalari inguru aritu dira jada enbido eta ordago birtualak botatzen.

Gehiago irakurri...


Hasiberrientzako mus ikastaroa antolatu du Mountain Home-ko Euskal Etxeak gaur, musutruke

2011/04/29

Mountain Home-ko Bengoechea Hotel-aren eraikin historikoa; 1910ean eraiki zuen Bedarona-Ea-ko Jose Bengoechea emigrante euskaldunak (argazkia EuskalKultura.com) Estatu Batuetako Idahon, Mountain Homeko Euskal Lagunak Euskal Etxeak mus ikastaro bat antolatu du gaur arratsalderako, bere bazkideei zuzendua. Ikastaroa Bengoechea Hotel historikoan gauzatuko da Euskal Etxearen egoitzaren ondoan, arratsaldeko 6:30etatik 8:30ak bitartean. Irakasleak Boiseko Oinkari dantza taldeko bazkide talde bat izango dira, tartean Steve Achabal, Xanti Alcelay, Jill Aldape eta Tyler Smith.

Gehiago irakurri...


Barquin-Neira bikotea Boiseko Euskal Etxearen ordezkari izango ekainean Fresnon, AEBetako Mus Txapelketan

2011/04/28

Izar Iribarren-Gorrindo, Esther Ciganda eta Tyler Smith Euzkaldunak --hala izena du Boiseko euskal etxeak-- elkarteak NABOko finalerako baliagarria den Mus Txapelketa egin zuen joan den larunbatean erakundearen egoitzan, Boiseko Basque Block delakoan, Grove kalean. Hamazazpi bikotek hartu zuten parte txapelketan. Ramon Barquin-ek eta Jose Neirak eurenganatu zuten txapela eta Euzkaldunak-eko ordezkariak izango dira, beraz, 2011eko NABOko finalean, datorren ekainaren 11ean, Fresnon, Kalifornian.

Gehiago irakurri...


Larunbatean abiatuko da Bartzelonako Literaldia 11: Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta gehiago!

2011/04/28

Literaldia 11 jaialdiaren kartela Bartzelonako Euskal Etxean prest dira Literaldiaren edizio berri bati ekiteko. Aurtengoa hamaikagarrena izango da eta, urtero legez, euskal literaturaren ikuspegi zabal eta modernoa bilduko du jaialdiak Bartzelonako zaleentzako. Larunbatean hasiko da Literaldia, bertso afari batekin, eta ondorengo lau astetan zehar besteak beste Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta Jabier Muguruza idazleak arituko dira Bartzelonan, euskal literatura ezagutzera ematen.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak 'Baztango Eguna' ospatuko dute igandean, Maiatzaren 1ean, DFko Euskal Etxean

2011/04/28

Mexikoko Baztango Eguna 2011eko afixa edo kartela (irudia EuskalKultura.com) Mexikoko baztandarrek urtero Maiatzaren lehenean ospatzen dute 'Baztango Eguna'. Askok urte osoan itxaroten duten elkarretaratzea da, garai batean gehienbat nafarren eskuetan zegoen ogitegi-arloko enpresa handietako baten jabegoan egiten zena eta duela urte batzuk, lekukoa hartuz, Euskal Etxea gertaleku hautatu zuena. Izan ere, baztandar andana polita biltzen du DFko Euskal Etxeak bere baitan, eta hala dira, urrunago joan gabe, etxeko egungo lehendakaria eta baita aurrekoa ere, eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide. Bilkurak "gure aitzinekoak hartuko ditu gogoan, gure jatorria eta kultura maitatzen erakutsi baitziguten, hemen Mexiko segida emanez", aitortu dio EuskalKultura.com-i MariCarmen Arrechek, Mexikon jaiotako baztandarra eta ekitaldiko antolatzaileetakoa denak.

Gehiago irakurri...


'Ondare Tresarroyostarra' sariak banatuko ditu bihar Tres Arroyos-ko Euskal Etxeak hiriaren 127. urtemugan

2011/04/28

'Ondare Tresarroyostarra' jasoko duen Manuel Dean (argazkia La Voz del Pueblo) Gure artean, milioika jende ari da lanean anonimotasunean eta zalaparta handirik gabe, hedabideetan agertu gabe eta ospearen atzetik ibili gabe, euren lana jator eta ondo egiten, aitzinamendua ekarriz bizi diren gizarteari. Komunitaterekiko engaiamendu isileko baina eraginkor hori duten pertsona eta erakundeei omenaldia egiteko asmoarekin sortu zuen duela zortzi urte Argentinako Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Ondare Tresarroyostarra' Saria. 2011 honetan, aurreko edizioetan bezala, hiriaren urtemugaren testu-inguruan banatuko dira sariak, bihar, euskal etxearen egoitzan. Manuel Dean eta Yolanda Gilligan irakasleak eta Alicia Arevalo liburuzaina dira aurtengo sarituak.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna gogotik ospatu zuten Habanan: bertsoak, musika, dantza, Erreniega... eta Athletic-Real derbia

2011/04/28

Jade talde kubatarrak ere parte hartu zuen Habanako Centro Vasco jatetxean eginiko Aberri Eguneko ospakizunetan (argazkiak MikelMarotta) Kubako euskaldunek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna, eta ederki ospatu ere!, bi eguneko ekitaldi sorta mardula lagun. Irlako euskaldunek antolatu zuten jaia, 'Asociación de Beneficencia Vasco-Navarra' elkartearen eta AthletiKuba taldearen laguntzarekin. Habanako Centro Vasco jatetxean egindako festa arrakastatsua izan zen, partehartzaile kopuruari zein giro ederrari dagokionez. Bi egunetan denetarik izan zen bertan: mus txapelketa, Athletic-Real derbiaren gorabeherak, musika, dantza, Erreniega abesbatz nafarraren bisita, bertsoak, 'repentistak'... Josemi Arrugaeta lagunak idatzi digu bertatik kronika.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia