euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2011ko Euskal Argentinar Astearen egitaraua eman da aditzera, Azaroaren 7tik 13ra Necochean

2011/09/13

2011eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logoa: azaroaren 7tik 13ra Necochean Necocheako Euzko Etxeak adierazi berria du aurten Buenos Aires probintzia kostaldeko hiri horretan azaroaren 7tik 13ra garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren behin-behineko egitaraua. Bi hilabete baizik ez dira geratzen Argentinako euskal jai eta elkarretaratze handiena den honetarako eta nahi duenak prest dauzka baita ere voucher-ak, esan nahi baita hotelak eta aste horretarako ekitaldi, saio, bazkari eta erromeria guztietarako sarrera eta erreserbak Euzko Etxearen bidez modu bateratuan egiteko aukera.

Gehiago irakurri...


Emozioz beteriko eguna bizi izan zuten Eugi-Zubiriko topaketara bildu ziren 700 artzain 'amerikanoek'

2011/09/13

Zubiriko Polikiroldegian egin zen bazkariaren une bat (argazkia F.Goñi) Iragan larunbatean Eugi eta Zubiri herrietan 700 bat lagun bildu ziren, Ameriketan lanean ibili ziren artzainei omenaldi egunean. Ekitaldia zinez hunkigarria izan zen, aspaldi ikusi gabeko lagunekin elkartzeko aukera izan baitzen askorentzat, eta batek baino gehiagok malkotan bukatu zuen. Topaketaren antolatzaileek 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkartea sortu dute, egun honetan egiten den lanari jarraipena eman ahal izateko. Laura Igantzik, EAAeko presidenteak, elkartearen zenbait proiektu iragarri zituen: artzainen esperientziari buruzko ikerketa bat sustatzea eta AEBetara bidaia bat antolatzea.

Gehiago irakurri...


Euskal dantza izan zen protagonista Sao Pauloko Euskal Astearen bigarren egunean (II)

2011/09/13

Sao Pauloko Euskal Astearen dantza tailerrean parte hartu zuten lagunak (argazkia ItapeviEE) Itapeviko Euskal Etxeak lagun euskaldunak eta brasildar dantzari gazteak bildu zituen Sao Pauloko Euskal Astearen bigarren egunean. Euskal elkarteak feijoada bat (Brasilgo bazkari tipikoa) eta dantza tailer bat eskaini zien Bethania Fundazioko haurrei. Laguntza aparta izan zuten brasildarrek horretarako, bertan izan baitziren Montevideoko Eusko Indarra dantza taldea, Joseba Gotzon kantaria eta Mariano Manzanelli irakasle argentinarra. Arratsaldez, Maite Bengoak, Montevideoko Haize Hegoako presidenteak, beste tailer bat eman zuen, oraingoan brasildar dantza irakasleei zuzendua.

Gehiago irakurri...


Elena Itcea eta Lagun Onak abesbatzaren eskutik, euskal irudi eta abesti adierazgarrienak Saladillon

2011/09/13

Lagun Onak abesbatza Saladilloko Marconi Antzokian (argazkia EE) Itxaropen euskal etxeak antolaturik, garrantzi handiko bi ekitaldi burutu ziren Buenos Aires probintziako Saladillo herrian azken bolada honetan. Alde batetik, Pablo Picassoren koadrorik famatuaren analisia eskaini zien Elena Itceak Saladilloko Mitre Liburutegian bildutako entzuleei. Beste alde batetik, Lagun Onak abesbatzaren kontzertu batez gozatu ahal izan ziren herritarrak Marconi antzokian. Urte osorako egitaraua jarraituz, urriaren 22an Che que Parché taldearen bisita jasoko dute euskal etxeko kideek.

Gehiago irakurri...


Joanes baleazale euskalduna New Yorkeko 'Comic Con' komiki aretoan izango da urriaren 13tik 16ra

2011/09/12

Joanes baleazalearen bigarren ataleko irudi bat Munduko komikigile eta zaleen bilkura garrantzitsuenetakoa da urriaren 13tik 16ra New York hirian egingo den Comic Convention delakoa. Bertan izango diren pertsonaien artean XVI. mendeko baleazale euskaldun bat izango da, Joanes, bere abenturen bigarren zatia aurkeztuz. Liskarzalea, ahoberoa eta mozkortia, Joanes ez da heroi klasikoa, baina Ternuan bizitakoek aldatu egingo dute (ez erabat, baina!). Komikiaren egilea Guillermo Zubiaga da, Sagar Handian bizi den euskalduna, eta Renoko Center for Basque Studies-ekin batera ari da AEBtan sorturiko euskal-amerikar sail hau garatzen.

Gehiago irakurri...


FEVAk bultzaturik, XIV. Ume Topaketa irailaren 24an izango da Euskal Echea institutuko zelaietan

2011/09/12

XIII. Ume Topaketaren partaide batzuk Urtero gauzatzen den hitzordu berezi bat da hau. Berezia, koloretsua eta alaia. Herri askotako euskal etxeetako umeak bilduko dira aurten ere Llavallolgo Euskal Echea institutuko egoitzan beren Euskal Herriko ezagutza beste umeekin konpartitzeko. Eta ez dira bakarriko egongo festa honetan. FEVAk osatutako antolatzaile, irakasle eta laguntzaile taldeak lagunduko ditu txikiak egun osoko jaialdian. Elkarretaratzea goizean hasiko da, gosariarekin, eta arratsaldean bukatuko da jolas, musika eta dantza artean.

Gehiago irakurri...


Berrogeita hamar bat umek hartu zuten parte Mar del Platako Denak Bat euskal etxeko Txiki Eguneko jaian

2011/09/12

Mar del Platako Denak Bat-ek Txiki Eguna ospatu zuen abuztuaren 26an (argazkia EE) Oso gustukoa dute umeek data hau. Izan ere beren eguna da eta opariak jasotzeaz gain haiei begirako hamaika ekintza burutzen dira Argentina osoko herri eta erakunde askotan. Eta euskaldunak ez dira mugimendu honetatik kanpo geratu. Azken urte hauetan, eta EuskalKultura.com-en islatu ohi dugun bezala, euskal etxeek ere antolatzen dituzte txikientzako ekitaldiak egun berezi hau keinu euskaldun batekin ospatze aldera. Jolasak, herri kirolak, euskal dantzak, abestiak eta askari gozoak. Proposamen hauek eta beste batzuek bete zuten Denak Bat-ek joan den abuztuaren 26an antolatutako Ume Eguneko jaiaren egitaraua.

Gehiago irakurri...


Euskal ordezkaria, Maria Milagros Castañeda, Immigrantearen Erregina Probintziala hautatua Concordian

2011/09/12

Maria de los Milagros Castañeda Arletaz, euskal gizataldearen ordezkaria eta Immigrantearen Erregina Probintziala, larunbatean Concordian hautatua (argazkia Mariano Silva-Torrea/EuskalKultura.com) Euskal gizataldearen ordezkaria, Ibaiko Izarra Euskal Etxeko kide den Maria de los Milagros Castañeda Arletaz hautatu dute atzo igandez Entre Rios probintzia argentinarreko Concordian Immigrantearen Erregina Probintziala. 'Mili', lagunek esaten diotenez, ikaslea da Unibertsitate Teknologiko Nazionalean eta 22 urte dauzka. Hasieratik adierazi zuen euskaldunen ondorengoen ordezkari duin eta aktiboa izateko bere engaiamendua, euskal enbaxadari gisa jarduteko, eta euskaldunen eta euren kulturaren berri emateko asmoa bere erregin-agintaldian. Bestalde, bertako euskaldunek euskal stand-a ipini eta Concordiako Gazte Lurra taldeko dantzariak ere aritu ziren Immigrantearen jaiaren baitan.

Gehiago irakurri...


FEVAren babesarekin, Arrecifes eta B. Airesen eman zuen Mariluz Artetxek euskal identitateari buruzko hitzaldia

2011/09/12

"Euskal nortasuna", FEVAren bidez Mariluz Artetxek eskaintzen duen hitzaldia (argazkiaEE) FEVAk bultzatzen duen kultur eskaintzaren baitan euskal kulturarekin lotura duen mintzaldi-sorta bat ematen dute FEVAko hizlariek, hala eskatzen duten euskal etxeetan. Proposamen horren barnean, uztailaren 22an Arrecifes-ko Euskaldunak Denak Bat-en eta abuztuaren 12an hiriburu federaleko Euskaltzaleak-en aurkeztu zuen 'Euskal Nortasuna' delako hitzaldia Mariluz Artetxek. Ekitaldiak arrakastatsuak suertatu ziren bi euskal etxeetan eta Arrecifesen zein Buenos Airesen, azalpena bukatuta afaria partekatu zuten etxekoek eta gonbidatuek.

Gehiago irakurri...


Urtero egiten da AEBetan 'Euskal Kantari Eguna'; bertako kronika Mattin Etxamendiren eskutik

2011/09/09

2011ko NABOren Udalekuko haurrak kantari aurtengo Kantari Egunean, Gardnervillen Valerie Arrechea Etcharren zuzendari (argazkia Mattin Etxamendi-Herria) Urtero ospatzen da Estatu Batuetan 'Euskal Kantari Eguna'. Hastapenean, beti Nevadako Gardnerville herrian, eta azkeneko urteotan 'every other year', alegia, urte batean Gardnervillen, hurrengoan beste nonbait eta ondoko urtean berriro ere Gardnervillen. Aurten, dena den, Nevadako hiriburu den Carson City-tik hurbil den herri txiki honetan egin da. Ekitaldiko aurkezlea, edo hemen 'MC' edo Master of Ceremonies deitzen dutena, Mattin Etxamendi izan da, eta berak idatzi dizkigu honako lerroak Baionako Herria astekarian, gertatutakoaren kronika eginez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia