2011/07/20

Urtero bezala Diasporako euskal etxeek bat egin dute hil honetan Euskal Herriko jai entzutetsuenetakoak diren San Ferminekin. Festa honek zale sutsuak ditu eta munduan zehar, asko dira santu nafarraren eguna ospatzen dutenak. Zeresanik ez noski, munduko nafar etxeetan. Mexikotik Sydneyra, Mar del Platatik igarota, hona bildu ditugu azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk. Eta baita ere Londresko Euskal Etxeak egin zuen "entzierro" bitxiaren lekukotasun.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Etxepare Euskal Institutuak 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa egin zuen iragan ostegun eta ostiralean EHUren Udako Ikastaroetan. Mintegiak 120 bat lagun bildu zituen Donostiako Miramar Jauregira, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuaren Euskararen Hedapenerako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: saioak hasi eta jendeak matrikulatzen jarraitzen omen zuen. Bi egunen buruan, bertara bildutakoek argi zuten, euskaraz gain, irakurleek euskal kultura eguneratua irakatsi behar dutela: "Gaur egun puri-purian dauden gaiak jorratu behar dituzte ikastaroetan", dio Olaziregik. Datorren urtean edizio berria egingo da.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Euskal immigrazioa izan da Mirta Gorga soziologoak Jose C. Pazeko euskal etxe argentinarrean eskainitako hitzaldiaren gaia. Adituaren aurkezpenak Toki Eder-eko kide eta lagunen jakin-mina piztu zuen eta hitzaldia bukatuta publikoa bere eskarmentu eta istorioak kontatzera animatu zen. Ekintza, Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen aurtengo kultur egitarauaren baitan gauzatu da eta programa berean Mikel Ezkerro eta Mariana Fernandez Castelliren eskutik, euskal kulturari buruzko beste bi mintzaldi egingo dira uztailaren 30ean eta abuztuaren 20an. Toki Eder-eko batzordeak komunitate osoari luzatzen dio hitzordu hauetan parte hartzeko gonbitea.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Las Flores herriko Euskal Etxeak, Loretako Euskaldunak elkarteak, zuzendaritza batzordea berritu du eta Graciana Goicoechandia bazkidea aukeratu du berriz ere presidente karguan. Bere taldea Luisa Andraca presidenteordeak eta Liliana Arredondo idazkariak osatzen dute, besteak beste. Egin dituen azken ekimenen berri ere eman du euskal elkarteak: batetik, Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16ean, postua jarri zuen herriko plazan egin zen merkatuan, eta bestetik, elkarteak egin duen 'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroaren itxieran diplomak eman zizkien ikasleei.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Odolean darama. Rosarioko Itziar Aguirre sukaldaria Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen buru da, Ainhoa ahizparekin eta Arantza amarekin batera; Mikel eta Xabier nebak Buenos Aireseko Laurak Bateko jatetxean aritu ziren. Ama familiako antzindaria izan zen bai gastronomia eta baita telebista kontuetan ere. Itziarrek biziki maite du euskal sukaldaritza eta Argentinako euskal etxeetan tailerrak emandakoa da. Telebistan ere aritzen da sarri eta bere errezeta asko sarean aurki daitezke: bere webgunean, eta telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' eta 'Justo a tiempo' saioen bideo hauetan.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Eurovision alternatiboa esaten diote Liet International jaialdiari; izan ere, hizkuntza gutxitu edo minorizatuetan abesten duten europar taldeek parte hartzen dute bertan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango du, eta momentuz aukeratu dituzten finalisten artean Siroka talde bizkaitarra dago. Datorren azaroaren 19an egingo da jaialdia, Italiako Udine hirian, eta finalistek euskaraz, udmurteraz, vepsiaeraz, eskoziar gaeleraz eta irlandar gaeleraz ariko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Herriak antolatutako hainbat jardueratan hartu du parte Gure Etxea-k azken hilabeteetan. EuskalKultura.com-ek garaiz argitaratu bezala, Maiatzaren 25ean, hiriko kaleetan zehar ibili zen kabalkadan ikurriña eraman zuten Santa Feko euskaldunek. Argentinarrentzat hain preziatua den beste jai batean ere egon ziren Gure Etxea-ko ordezkariak. Uztailaren 9an, Independentziaren egunean, udalak prestatutako zeremonian berriro ere euskal bandera Argentinakoaren ondoan erakutsi zen. Ekainean, berriz, 90 mila bisitari bildu zituen hiriko Gizataldeen Jaiaren protagonista izan zen euskal kolektibitatea.
Gehiago irakurri...
2011/07/15

'Infernuko hauspoa' du izena Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak gaurtik aurrera Europan zehar egingo duten biran aurkeztuko duten ikuskizuna. Ez dago dantzatzen ez den musikarik; eta ideia hori buruan, Korrontzikoek euren kantuei pausuak jartzeko gonbitea egin zieten dantzari gipuzkoarrei. Emaitza DVD moduan plazaratu dute eta gaurtik aurrera Italian, Kroazian eta Frantzian aurkezten ari dira.
Gehiago irakurri...
2011/07/15

Zuberoako Maule hiriburua, Larrain mendia, eta inguruetako herriak izango dira datozen hiru asteetan 'Xora' filmaren grabaketaren lekuko, hortxe gauzatuko baita zubereraz egingo den lehenengo filma. Peio Cachenaut gaztea da zuzendaria eta Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt aktoreak protagonista. Ekimena auzolanaren indarrez ari da gauzatzen Zuberoako Hebentik kultur elkartea, eta Iparraldean zein Hegoaldean laguntza ordainezina eman diote Aldudarrak bideo elkarteak eta Baleuko ekoiztetxeak.
Gehiago irakurri...
2011/07/14

Maiatzaren erdialdera Tandilgo Gure Etxea-n burututako ikastaroari jarraipena emate aldera, 2011ko bigarren dantza tailerra egin zen Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxea-n. FEVAk antolaturik, bi eguneko ikastaroa eman zieten Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko koordinatzaileek Arrecifes, Cordoba, Macachin, Mendoza, Rio Cuarto, Rosario eta Villa Mercedes-etik propio bidaiatutako gazteei. Testuinguru horretan, Cesar Arrondok Euskal Herriko kulturari buruzko hitzaldi bat eskaini zien euskal etxeetako ordezkari gazteei. Aurtengo hirugarren eta azken tailerra, Chascomus-en izango da, urriaren 1 eta 2an.
Gehiago irakurri...