2011/09/09

Iraileko lehenengo igandean Immigrantearen Eguna ospatzen da urtero Argentinan. Karia horretara, jaioterria utzi eta bizitza berria beste lur batean hasi behar izan zutenen omenezko ekitaldi anitz burutu dira aurten ere etorkinek eraikitako herrialde honetan. Laprida-n, Lagunen Etxea euskal etxeko Eusko Txoko liburutegiak bultzatuta, zeremonia berezi bat egin zen Gizataldeen Plazan. Horrez gain, immigranteen eta hildako bazkideen alde eta, oro har, euskal kolektibitatearen aldeko meza bat egin zen Santos Joaquin y Ana elizan. Ospakizun hauen baitan, euskal etxeko erregina aukeratu zuten Lagunen Etxea-koek: Florencia Saenz Buruaga.
Gehiago irakurri...
2011/09/09

Ana Luiza Etchaluz abokatu euskal-brasildarrak 'Alma basca' izeneko liburua aurkeztu zuen Sao Paulon joan den ostilarean, Itapeviko Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astearen barruan. Idazlanean bere jatorriaren aurkikuntza prozesua kontatzen du Etchaluz-ek, testuinguratuz eta Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko jakingarriekin osaturik. Bertaratutakoek adi-adi jarraitu zituzten bere azalpenak. Erroekiko bizi duen engaiamendu prozesuaren baitan, Etchaluz bizileku duen Porto Alegren euskal etxe bat sortzeko ahaleginetan dabil.
Gehiago irakurri...
2011/09/08

Euskal Herritik hurbilen dagoen euskal etxea da Paueko 'Lagunt eta Maita', Zuberoa ondoan baitago, Pirineo Atlantikoetako departamentuan bertan. Mila bazkide baino gehiago ditu eta munduko handienetakoa da; eta ez da harritzekoa, Paue inguruan euskal kulturak presentzia handia duelako eta euskal jatorridun lagun asko dagoelako hemen. Elkarteak aurtengo kurtsoa berrikuntza handi batekin hasiko du, izan ere egoitza berri handiago batera aldatuko da. Heldu den astelehenean inauguratuko dute eta bertan euskara klaseak emateko irakasle bila ari dira.
Gehiago irakurri...
2011/09/08

Abuztuaren 27an hil da Rio Cuarto herrian, Argentinako Cordoba probintzian, Imanol Bilbao Olasagasti, Euskal Herrian jaiotako euskalduna eta Rio Cuartoko 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxearen fundatzaileetakoa. Bere senide eta familiakoekin batera euskaltzale eta euskal ekintzen sustatzaile nekaezina, nobleziaz eta gizabidez betetako pertsona jator gisa aurkezten dute bere ingurukoek. "Zinezko gizona zen, euskalduntasun nabarikoa, langilea, zintzoa, hitzezkoa, elkartasuna praktikatzen zuena eta bere izaera eta ibilbidearekin partaide zuen euskal komunitatea ohorez ordezkatzen zuena", definitu dute hunkiturik Euskal Etxean, EuskalKultura.com-ek galdetutakoan.
Gehiago irakurri...
2011/09/08

Euskal Herritik kanpo bizi zara baina zure seme-alabei aukera eman nahi diezu euskara ikasi, praktikatu eta -garrantzitsuena ziurrenik- euskaraz gozatzeko? Bada, horretan laguntza aparta izan daiteke jarraian aurkezten dizugun Marrazkiak.99k.org webgunea. Bertan haurrentzako euskarazko filmeak eta marrazki bizidunak jaitsi daitezke, doan. Aukera zabala da oso: ia 4.500 artxibo daude eskuragarri. Tartean 'Doraemon', 'Kodea: Lyoko', 'Pokemon' (...haurrak dituztenek badakite zertaz ari garen) eta 'Dragoi Bola', 'Arturo Erregea' eta 'Scooby Doo' bezalako klasikoak.
Gehiago irakurri...
2011/09/08

Hala adierazi zuen Elvira Kortajarena Mercosur-erako Euskadiko Ordezkariak bere agintaldia hasi zuenean: Argentinan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara bisitatu eta ezagutu behar zituela. Eta nahiz eta kilometro ugari ibili behar izan, pausoz pauso betetzen ari da Kortajarena emandako hitza betetzen. Abuztuan egindako bidaietan, Jujuy, Resistencia, Laprida, Coronel Pringles, Tres Arroyos, Coronel Dorrego eta Río Colorado-ko euskal etxeak bisitatu zituen. Herri guztietan, bertako euskaldunak ezagutu eta egiten duten lanaren lekuko izateko aukera izan zuen. Hona bisiten laburpena.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

Bartzelonako Euskal Etxeak 500 bazkideren marka hautsi nahi du eta asmo horrekin 'Posa't la txapela tu també' (jantzi zeuk ere txapela) izeneko kanpaina hasi du. Helburu bikoitza du ekimenak: batetik, ekonomikoa, bazkideak baitira elkartearen sostengu garrantzitsuenetako bat; eta bestetik, jendeari elkartera gerturatzeko eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatzea. Gaur bertan irekiko ditu ateak Euskal Etxeak, kurtso berriari hasiera emanez, eta igandean egingo den Diadari begira politika eta ekonomia jorratzen dituzten ekitaldiak ari dira egiten astean zehar.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

Joan den asteburuan Itapeviko Euskal Etxeak antolatutako 'Semana Basca'n aritu ostean, Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak aurrera darrai Hego Ameriketan gaindi hasitako birarekin eta aste honetan bertan Txilen arituko da kantari: ostegunean, irailaren 9an, Viña del Mar-en arituko da, bertako Eusko Etxearen eskutik, eta larunbatean, berriz, Santiagon, hiriburuko Estadio Español-en, bertan egoitza duen 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxearen eskutik. Datorren astean Argentinara pasatuko da, hiru emanaldi eskaintzeko izan ere aurkezgai dakarren 'Lau hormen artean' diskoa grabatu zuen herrialdean berean.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

1929ko urtarrilaren 11ean sortua, azken urteetan bihotzeko min batekin borrokatu ondoren hila da Kaliforniako Bakersfield-en Pierrot Arotzarena bidarraitarra, 18 urtetan Ameriketara etorria eta geroztik hemen bizi izan dena. Artzain eta ardinagusi ibilia --eta baratzegile San Frantziskon bizi zelarik-- anitz lagun utzia du bere inguru guzian. Horren lekuko hilotza eraman zuten bere lagun onak, Fernando Iturriria, Alejandro Bernal, Jose Mari Mendiburu, Martin Etchamendy, Joe Echenique, Dominic Arrabit, Andre Sanzberro, eta Manez (Jean) Etchegoincelhay. Ohorez ere hala egin zuten Melchor Gragirena, Joaquin Azparren, Miguel Iturriria, Marcel Membrede, Jose Maritorena eta Daniel Jaureguy-k. Hona Martin Etchamendy ezterenzubiarrak bere oroiz idatzi lerroak, Herria astekariak argitara emanak.
Gehiago irakurri...
2011/09/07

Duela bizpahiru aste euskal etxeek eta beste zenbait taldeek Facebooken sortu orri eta profilen zerrenda bat eman genuen argitara, jakinda ere asko eta asko falta zirela. Askok idatzi duzue hau eta bestea gehitzeko eskatuz eta, agindutakoa betez, zuen ekarpenekin osatutako zerrenda berria argitaratzen dugu gaur. Sekula bukatu ezingo den zerrenda izango da hau, izan ere, etengabe ari baitira euskaldunak orri berriak sortzen. Horrelako lanak maite ditugu, aurrerabidearen seinale baitira, eta beti prest gaude zerrenda eguneratuagoak argitaratzeko.
Gehiago irakurri...