euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lagunarteko bazkaria egin dute Coronel Moldes-eko Gure Zainak EEkoek San Inazio eguna ospatzeko

2011/08/05

San Inazio egunean bertan, uztailaren 31an, ospatu zuten Gure Zainak euskal etxeko kideek San Inazio (argazkia EE) Tamainaz txikia eta erakunde gisa gaztea da eta antolatze bidean dabil Coronel Moldes-eko euskal etxea, baina handia eta sendoa da, ostera, bere kideek Euskal Herriko kultura ezagutu eta zabaltzeko duten asmo eta xedea. Helburu horrekin osatu zen elkartea, eta helburu horrekin lan egiten dute bertako euskaldunek egunez egun. Eta ez daude bakarrik proiektuan. Herriko beste kolektibitateak eta inguruko hirietako euskal etxeetako kideak euren lagun dira burutzen dituzten ekimenetan. Halaxe gertatu da berriz ere joan den igandean, uztailaren 31an, Gure Zainak-ek gauzatu duen San Inazio eguneko bazkarian.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko kulturari buruzko hitzaldi eta meza batekin gogoratu da Gral. Las Heras-en San Inazio eguna

2011/08/04

Gral. Las Heraseko dantzariak San Inazio ospakizunean Pasa den mendean, saioaldi batzuk egin ziren Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras herrian euskal etxe bat sortzeko. Urte askotako eginahalek euren fruituak eman dituzte eta gauden 2011 honetan Zazpirak Bat euskal etxeak bere lehenengo zuzendaritza batzordea hautatu du. Batzordea osatu bezain laster, Luis Echegaray lehendakari duen taldeak lanari ekin eta ekintza batzuk antolatu zituen euskal kultura Las Heras eskualdean aurkezteko. Gipuzkoa eta Bizkaiko patroiaren eguna ere ospatu dute Gral. Las Heras-eko euskaldunek, hitzaldi bat, elizkizunak eta dantza erakusketa bat eskainiz.

Gehiago irakurri...


Iratxe Madariaga, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berrian bisitari

2011/08/04

Iratxe Madariaga Ibarra, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakaria Bilbon Txileko ohorezko kontsula den Iratxe de Madariaga Ibarrak Bisita luzatu dio Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berriari, elkarteko lehendakari Archibaldo Uriarte eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide lagun zituela. Alde instituzionalaz gain, bisitak bazuen besterik, Iratxe de Madariagaren aitona, Tomas Ibarra Barandika, Txileko Bostgarren Erregio honetako Eusko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta bertako zuzendari 1947an.

Gehiago irakurri...


Dantzaldia eta emakume euskaldunen omenezko saria Chascomuseko Euskal Etxearen 20. urtemugan

2011/08/03

Chascomuseko Eusko Hazia taldeko dantzariak herriko Brazzola Antzokian (argazkia Zingirako Euskaldunak EE) Erakundearen 20. urtebetetzea ospatzeko antolatu diren ekintzak ez dira gutxi izan Buenos Aires probintziako Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxean. Eta ez dira gutxiago izango 2011 honi geratzen zaizkion hilabetetan. Instituzioko arlo guztietako kideak dira jai erraldoi honen protagonistak eta joan den larunbatean, uztailaren 30ean, dantzariei egokitu zaie ekitaldiko arduradunak izatea. 'Eusko Hazia' taldeko neska-mutilak gailendu egin dira herriko Brazzola Antzokian eta beren dantza eta alaitasunarekin argi utzi zuten euskal etxeak ospakizuerako dituen arrazoiak. Testuinguru honetan, Chascomuseko emakume euskaldunen omenezko sariaren berri ere eman du Zingirako Euskaldunak-ek.

Gehiago irakurri...


Ikus itzazu Buffaloko NABO 2011 kabalkada euskal-amerikarreko argazki eta bideoak (II)

2011/08/03

Euskal-amerikar kabalkada Buffaloko karriketan zehar (argazkia EuskalKultura.com) Diasporaz beti esaten duguna errepikatuko dugu: gauza batzuk irakurri edota telebistaren distantziatik ikustea baino behar direla bertan bizi eta arnastu. Batzuetan hori posible ez denez, ahaleginak egin ditugu geure irakurleak ahalik eta gehien barneratu eta sar daitezen Buffaloko NABO 2011 euskal elkarretaratzeko giro eta festan. NABO 2011ko bigarren kronika honetara larunbatean egin zen kabalkada edo desfileko argazkiak eta, gehienbat, bideoak ekarri ditugu. Ea lortzen duzuen nolabait bertaratu eta hor bizi izan genuenaren partaide bilakatzea. Buffaloko NABO 2011ko bigarren kronika artikulua da hau.

Gehiago irakurri...


Urteroko Ohiko Batzarra egin du Azul-go Gure Txokoa Euskal Etxeak; Jose Maria Iceta, lehendakari

2011/08/02

Azulgo Gure Txokoa, artxiboko argazki batean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den asteburu honetan egin du urteroko bere Ohiko Batzarra Buenos Aires probintzia argentinarreko Azul herrian, bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak. Gai zerrendaren barruan Zuzendaritza Batzordea berritzea tokatzen zen, 2011-2012 eperako eta hauteskundeak eginik Jose Maria Iceta hautatu dute lehendakari berri. Batzordekide izango ditu berarekin, besteak beste, Eduardo Recalde, lehendariorde; Sonia Latasa, idazkari; Silvia Iceta, diruzain; eta Alfonso Dussio, idazkariorde.

Gehiago irakurri...


Astebeteko ikastaroa bukatuta, Euskal Sustraiak-ek agur bazkaria eskaini zien Hegoamerikako euskara irakasleei

2011/08/02

2011ko Neguko Barnetegiko ikasle eta irakasleek Euskal Sustraiak euskal etxea bisitatu zuten euren Trenque Lauquengo egonaldian (argazkia EuskalKultura.com) Bukatu berria da Trenque Lauquen hirian Argentinan Euskaraz programako 2011ko Neguko Barnetegia. Aste osoan zehar, hogeita hamar bat ikasle/irakaslek euren euskara hobetu eta erabiltzeko aukera paregabea izan dute HABE Institutuak, FEVA Federazioak eta Euskal Sustraiak euskal etxeak antolatutako ikastaro trinko honetan. “Erronka handia izan da guretzat kurtso honen antolakuntza gure gain hartzea, baina orain poz-pozik gaude oso esperientzia polita izan baita guztiontzat” adierazi du Hector Alberto Echaide euskal etxeko lehendakariak barnetegian parte hartu zutenei eskainitako agur bazkarian.

Gehiago irakurri...


Argentinako dantza zuzendariak Necochean bilduko larunbatean, azaroko Euskal Astea prestatzeko

2011/08/01

Necocheako Euzko Etxearen egoitza (argazkia EuskalKultura.com) Pixkana eta konturatu gabe Argentinako 2011ko Euskal Astearen datak gainera etorri zaizkigu eta hiru hilabete baino zertxobait gehiago baizik ez da gelditzen euskal-argentinarren urteko elkarretaratze nagusia abiatzeko. Azaroaren 7tik 13ra bitartean gauzatuko da aurten Euskal Argentinar Aste Nazionala, Necochean, eta antolatzaileak deia zabaldu diete herrialde osoko euskal dantza taldeetako zuzendariei, datorren larunbatean, abuztuaren 6an, bilera batera ager daitezen Necocheara, Euskal Astean zehar egingo diren dantza emanaldien xehetasunak koordinatzeko.

Gehiago irakurri...


Hollywood-en aitzindari izan ziren euskal herritarrak: D'Abbadie, Landa, Conchita Montenegro, Martine Carol...

2011/08/01

Martine Carol lapurtarra joan den mendeko 50. hamarkadako 'femme fatal" izan zen (argazkia GettyImages-Deia) "XX. mendearen lehenengo erdian milaka euskaldun abiatu zen Atlantikoaren bestaldera etorkizun hobe bila. Gerra Zibilaren aurretik askok egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz emigratu zuten, eta gerraostean franquisten jazarkundetik ihes egin nahian. Euretako askoren gorabeherak ezagunak dira, gehienbat artzain edo negozio kontuetan ibili zirenena, baina izan baita ere zeluloidearen munduan murgildu zenik, hala nola Hollywood-en, zinearen industria handian. Batzuk, Henri D'Abbadie lapurtarrak bezala, mito handiekin lan egitea lortu zuten, Carles Chaplin-ekin-eta; beste batzuk ospea lortu zuten pantaila handitik pasa eta gero, eta hor aipa daitezke Juan de Landa mutrikuarra, Conchita Montenegro donostiarra edo Martine Carol ederra, Miarritzekoa bera". Deiak atzo argitara emandako artikulua, Iñaki Mendizabal sinatzaile.

Gehiago irakurri...


Boise bere urteroko San Inazio festak ari da bizitzen asteburu honetan, uztailaren 29, 30 eta 31ean (bideoak)

2011/07/31

KTVB, Zazpigarren kanalak Boiseko 'Basque Block'era bidalitako kazetaria, bertan egiten ari ziren pilota partiden berri ematen. Idahoko estatuko Boise hiriburua, Estatu Batuetan, bere euskal jaiak ari da ospatzen asteburu honetan, urtero San Inaziori eskainiak, aurten San Balendin Berriotxoari lekua egin bazaio ere. Urteroko jaiak dira, uztailaren 31aren inguruan dira egiten, nahiz eta bost urtean behin jaiok bapatean hazi eta Jaialdi festa erraldoia bilakatzen diren. Euskaldunen festak, ordea, festa irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Izan ere, boisetar ez-euskaldun askok hala egiten dute. Euskal jaiak, bestaldem bere isla dauka bertako prentsa idatzian, irratietan eta telebistetan. Artikulu honetara, Boiseko telebista kate pare batean izaten ari diren isla ekarri nahi izan dugu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia