2011/09/05

Eneko Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1975) Bilbon egoitza duen Ideateca enpresako fundatzaile eta arduradun nagusia da, eta prest dauzka dagoeneko puskak, familia hartu eta Kaliforniara, San Frantzisko ondoko Silicon Valley-ra aldatzeko. Enpresak Bilbon segituko du lanean, aurrera, baina bera teknologiaren bihotzean dagoen eremu kaliforniarrean merkatu-bideak urratzen arituko da. 'Slide Soccer' du izena besapean daraman produktu berriak.
Gehiago irakurri...
2011/08/22

EuskalKultura.com-ek ez du buletina plazaratuko datozen bi asteotan, irailaren 5era arte. Gu 'oporretan' gauden bitartean oparitxo bat utzi nahi dizuegu egun hauetan ikusmiratzeko: sarean topa daitezkeen euskal Diasporako elkarteen orrialdeen zerrendatxo bat. Gero eta gehiago dira webgunea duten euskal etxeak, eta baita ere Facebook bezalako sare sozialetan orrialdea irekitzen ari direnak. Guk horietako batzuk ekarri nahi izan ditugu hona, denon artean besteenak saltseatu eta apurka apurka zerrenda ahalik eta osatuena egiteko.
Gehiago irakurri...
2011/08/22

Etengabeko lanen emaitza, dagoeneko hemen da 'I Semana Basca', irailaren 2tik 4ra Brasilgo Sao Paulon euskaldunen eta euren lagunen bilgarri izango den ekimena, besteak beste Euskal Herritik Joseba Gotzon kantariaren partaidetza eta Uruguaiko Montevideotik Eusko Indarrako euskal dantzarien partaidetza bilduko dituen ekimena. Menuaren osagai, euskal musika, dantza, erritmo eta umorea, festa, euskal bazkaria, eta bereziki euskal gogo handiak guztia ongi atera eta lehenengo urratsa izan dadin urteroko hitzordu bilakatzeko, Itapeviko Casa Basco Brasileira/Eusko-Brasildar Etxea antolatzaile.
Gehiago irakurri...
2011/08/22

Arrakastatsu ari da, eta leku gehienetan aurretik erreferentziaz baino ez bazuten ezagutzen, lagun eta zale ilara uzten ari da Urko Menaia kantari donostiarra Ipar Ameriketan barrena, bost euskal etxeren eskutik, egiten ari den kontzertu-biran. NABO antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza laguntzaile, hiru kontzertu eman ditu jadanik, Kanadako Vancouverren abuztuaren 6an bira abiatu zuenetik. Atzo, Coloradoko Littleton-en kantatu zuen eta datorren aste honetan, azkeneko bi emanaldiak gelditzen zaizkio: ostegunean New Yorken eta larunbatean Portsmouth-en, Rhode Island estatuan.
Gehiago irakurri...
2011/08/22

Musika, dantzak, liburuak, jaiak. Adin eta interes guztietako jendearentzako proposamenak luzatzen dizkiote La Platako euskaldunek beren komunitateari. Batzuk etxe barruan, beste batzuk etxetik kanpo baina beti euskal kultura zabaldu eta lagunen artean egoteko asmoarekin. Ekintzez betetako epe hau datorren ostiralean hasiko da, 21. La Platako Koru Topaketan euskal etxeko abesbatzaren aurkezpenarekin; jarraituko du, gero, San Inazio afariarekin, “Buenos Aires-ek ospatzen du” erakusketarekin, ume eta liburuzain egunarekin eta dantzarien omenezko festarekin. Hona hemen aktibitate programa osoa.
Gehiago irakurri...
2011/08/19

Michel-Antoine Goitia-Nicolas buru duen elkarteak deia luzatu die New Orleans eta inguruko euskaldunei eta lagunei datorren asteazkenean, abuztuaren 24an, biltzeko "San Bartolome eta San Luis-en I.go Urteroko Elkarretaratzean", "hauek frantses euskaldun egutegiko egun garrantzitsuenetakoak baitira". Hitzaldia eta ondoren afari bat izango dira eguneko egitaraua, beti ere Luisianako euskal iragana azaleratu, aldarrikatu eta haren inguruan biltzera deitzeko estatuan jatorri hori daukaten biztanleei.
Gehiago irakurri...
2011/08/19

Txileko Bosgarren Erregioan urtero egiten den Iñaki Deuna edo San Inazio eguneko ospakizunak giro eta testuinguru bereziki atsegin eta baikorrean egin dira aurten. Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak data horren karietara egin ohi dituen hitzaz balantzekoak izaten dira eta aurtengoan elkartearen egoitza berria izan dute ardatz. Aspaldiko helburu zuten egoitzarena gauzatu bidean da, Jaurlaritzaren laguntza bat medio. "Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako geure Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?, galdetu zien irribarretsu Luis Archibaldo Uriartek bertaratutakoei.
Gehiago irakurri...
2011/08/18

Abuztuaren 15ean hasitako biraren baitan, Buenos Aires probintziako Lapridako Lagunen Etxea euskal etxea bisitatu zuen joan den astelehenean Elvira Kortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak. Hirian barrena ibilbide turistikoa egin ondoren, herriko alkatearekin elkartu zen Kortajarena. Iluntzean, berriz, prentsaurrekoa eta hitzaldi bat eskaini zituen euskal etxeko egoitzan. Egun osoko ekitaldia bukatzeko, Lapridako udalak 'Herritar Txit Argi' izandatu du Euskadiren ordezkaria.
Gehiago irakurri...
2011/08/18

'Elkarrekin bide bera egiten' (Juntos por el mismo camino) izenburupean egin berri da joan den ostiralean, abuztuaren 12an, Pergaminoko UNNOBAn (Buenos Aires Probintzia Ipar-Mendebaldeko Unibertsitate Nazionala) 'Euskal Herria eta Katalunia, Estaturik gabeko bi Nazio' hitzaldia, hizlari Cesar Arrondo La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea eta Gustavo Capdevila legegizona, "Euskal Herriak eta Kataluniak Estatu espainiarraren eta Europaren baitan bizi duten egoera" aurkezteko.
Gehiago irakurri...
2011/08/17

Caraboboko Euskal Venezuelar Etxeko lagunak prest daude datorren larunbatean, abuztuaren 20ean, Begoñako Amaren ospakizunei ekiteko, izan ere Ama Birjinaren euskal adbokazio hau baita, euskal etxeko zaindaria ezezik, Naguanagua hiri osokoa ere, bertan eliza eta aldarea baitauzka eskainita euskal etxerik ez zegoeneko urteetatik. Euren aldetik, Caracasko Eusko Etxekoek deia egin diete beren bazkide eta lagunei Valencia-Naguanaguara aipatu jai-egitarauan parte hartzera joan nahi badute, lehen bait lehen adieraz dezaten elkarteko Idazkaritzan, bertarako bidaia gauzatu ahal izateko autobusaren tamaina lehen bait lehen jakin dezaten.
Gehiago irakurri...