euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astea azken epea Euskal Herriari buruzko argazkiak aurkezteko Bruselako Euskal Etxeak deitutako Lehiaketan

2018/09/20

Bi aste eskas geratzen dira Euskal Herriari buruzko argazki lehiaketan izena emateko, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile eta Saint-Gillesko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Ordezkaritza lankide izan dituen ekimenean. Parte hartzeko asmoa baduzu, garaiz zaude, baina oroitu irailaren 30a dela lanak aurkezteko azken epea. Irabazleak bi pertsonarentzako gau bat jasoko du Hondarribiko Parador hotelean ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra ‘Culturafest’ jaialdian partaide, euskal kulturaren ordezkari eta hedatzaile

2018/09/20

2018ko Culturafest Uruguaiko Universidad de la Reoublican Ekitaldia Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatean izan zen, bertako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa antolatzaile. Bateko eta besteko hizkuntza eta kultura elkarri hurbiltzea helburu duen hotzordu honek kultura multzo bateko ordezkariak bildu zituen, tartean Montevideon euskara eta euskal kultura zabaltzen dituen elkarteetako bat den Aldaxka Kultur Biltzarra.

Gehiago irakurri...


Ikasturte hasiera: Mallorcako Artea Euskal Etxeak "Euskal Herria zeure eskura" jartzen du, eskola proposamen ugariaz

2018/09/19

Eskaintza eta proposamen polita egiten die Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertako herritar euskaldun eta ez-euskaldunei Ikasturte berriari hasiera ematekotan da Mallorcako Artea Euskal Etxea eta bertako herritarrak, euskaldun ala ez, hurbildu eta eskaintzen dituen aukera ugarietan parte hartzera gonbidatuz egin du. "Euskal Herria al teu abast" (Euskal Herria zeure eskueran) esaldipean, besteak beste eskaintzen ditu euskara eskolak (zenbait maila, aurrez-aurrekoak zein remotoan), txalaparta eskolak (hasiberri eta ...

Gehiago irakurri...


Tolosako babarrunek lehenengo saria irabazi zuten ‘Los Sabores de Berisso’ gizatalde sukaldaritza txapelketan

2018/09/19

Euzko Etxeako lagunak Berriso Immigrantearen jaian Sukaldaritza txapelketa Buenos Aires probintziako Berisso herriaren Immigrantearen Festaren 41. edizioaren baitan egin zen, Renacimiento elkarte ukraniarra antolatzaile eta hamabi kolektibitate partaide. Euskal Herriko ordezkarien kasuan, Andoni eta Cesar Etcheverry, La Platako Euzko Etxeko sukaldari direnak, lehiatu ziren eta prestatu zuten menua, "Tolosako babarrunak - Alubias de ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (V): Munduko euskal etxeek euren onena erakutsi zieten euskal herritarrei

2018/09/18

Mexiko Hiriburuko Euskal Etxean ere ospatu zuten Euskal Diasporaren Eguna Lan handia eta garrantzitsua egiten dute Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunek urtean zehar. Lan hori isilpean egiten da normalean eta kasu askotan itzalpean ere geratzen da edo inguru mugatu batean baino ez da ezagutzen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak proposatutako ‘Irailaren 8a’ oso egun aproposa bihurtu zen lan horri bisibilitatea emateko. Izan ere, luzea baino luzeagoa da ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak hiriko Gizataldeen Azokan lan eginez egin zuen bat EDErekin

2018/09/18

'Haize Dantzariak' Comodoroko Gizataldeen Azokan Irailaren 7tik 9ra luzatu da aurten Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Gizataldeen Azoka. Aurrekoak bezala, XXXI. edizio hau hiriko Azoka Gunean izan da eta bertan bildu ziren kolektibitateetako musikari, dantzari, sukaldari eta oro har gizatalde atzerritarrekin bateko do besteko harremana dutenak. Urtero bezala, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea jaiako protagonista nagusietako bat izan zen ez ...

Gehiago irakurri...


‘Euskaraz beti aurrera’ Ipuin eta Bideo 2. Lehiaketa jarri du abian Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak

2018/09/18

Lehiaketaren afixa

Euskararen erabilera bultzatzeko ekimena abian da jadanik, euskara ikasleei dago zuzenduta eta lanak bidaltzeko epea urriaren 31an bukatuko da. Ipuinak eta bideoak euskaraz egon behar dira eta irabazleen izenak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) jakinaraziko dira, Hona Lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Gehiago irakurri...


Dagoeneko har daitezke gelak Donostian zubilana egin eta Diasporarekin lotura zuzena izango duen Unanue hotel berrian

2018/09/17

Heredad de Unanue hoteleko gela Datorren astelehenean, Donostian Zinemaldia pil-pilean ibiliko denean zabalduko ditu ateak hiriburu donostiarrean euskal diasporarekin lotura zuzena izango duen Heredad de Unanue hotelak. Unanue hotela Donostiako Unanue-Zar baserri historikoan kokatzen da, Añorga auzoan, eta bere hotel funtzioaz gain, arreta berezia eskainiko dio Diasporari, bai bere hormetan eta dekorazioan Diasporari egingo ...

Gehiago irakurri...


Bozka dezakezu dagoeneko zein Euskal Etxeari eman nahi diozun EuskalKultura.com zozketatzen ari den proiektagailua

2018/09/17

Bozkatu gaur bertan eta ez utzi geroko, zure euskal etxeak eskertuko dizu Gaur hasi eta irailaren 28ra arte, ostirala, egongo da zabalik EuskalKultura.com zozketatzen ari den proiektagailua nori eman nahi diozun esan eta zeure botoa haren aldeko zenbaki bat bilakatzeko aukera. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria euskal etxeari. Euren hautagaitza baldintzak betez aurkeztu duten 22 etxeen artean hauta dezakezu (zoritxarrez, oraingoan ere ...

Gehiago irakurri...


Hamabi delegazio partaide hasiko da datorren asteburuan Macachinen Munduko Mus Txapelketa

2018/09/17

Macachingo Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa Ekitaldirako propio sortutako azpibatzordeak jakinarazi duenez, Txapelketa irailaren 21ean hasiko da ordezkaritzen iristearekin batera eta ekintza nagusiak programaren bigarren asteburuan izango dira. Izan ere, irailaren 28an, sukaldaritza, mus eta dantza tailerrak eskainiko zaizkie gonbidatuei, mus txapelketa paraleloa ere egingo da ostiralean eta Munduko Mus Txapelketaren sari-banaketa gauzatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia