euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utah eta AEBetako euskal komunitatea kolpatua Jean Gaztambide eta Madalena Zatika Sangronizen heriotzekin

2018/10/11

Jean Gaztambide eta Madalena (Zatika) Sangroniz Jean Gaztambide, 88, atzo hil zen Salt Lake Cityn, azken urteetan gainbeheran eta osasunez makal ibili ondoren, eta Madalena (Zatika) Sangroniz-ek, 93, joan den irailaren 27an utzi gintuen. Biak Salt Lake Cityko euskal komunitateko zutarrietakoak ziren, Jean bere emazte Mary Gaztambide NABOko lehendakari ohiarekin batera eta Madalena iaz zendu zen bere senar Jaime Sangronizekin. Gure doluminak bi familiei, eta ...

Gehiago irakurri...


Txile eta Argentinako euskal etxetan ospatu dute San Migel; Pergaminoko Lagun Onak-ek biharko luzatu du gonbitea

2018/10/11

Urtero bezala, Txileko Santiagoko Euskal Etxeak egun osoko programa batekin ospatu zuen 'Mikel Deuna' Ostiral honetan, urriaren 12an ospatuko du Pergamino hiri argentinarreko Lagun Onak Euskal Etxeak Aralarko Mikel Deunaren Jaia, bertan deitzen dutenez. Topaketan, euskal musika, dantzak, sukaldaritza eta historia partekatzeaz gain, helburu solidario bat ere beteko du euskal elkarteak: elikagai ez galkorrak bilduko ditu beharretan dauden umeak artatzen dituen ‘Ayudanos a crecer’ izeneko jantokiari ...

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxea: 20 urte zubigintzan EHren eta Alemaniaren artean eta larunbat honetan ospatuko du

2018/10/10

Berlingo Euskal Etxeak 20 urte hauetan egindako ekitaldietako bat: Korrikaren saio berlindarra, artxiboko argazki batean Hiriburu alemaniarrean egoitza duen "Gernika deutsch-baskischer Kultur Verein e. V." Berlingo Euskal Etxea urtebetetze ospakizunetan dabil, pozez esan baitezake hogei urte bete dituela zubigintza lanean Euskal Herriaren eta Alemaniaren artean. Bazkide eta euskaltzale gehienbat alemaniarren ekimena izan zen hau elkarte aktibo eta ekarpen-emaile segitzen du gaur egun. Sorreratik 12 urtera eskatu ...

Gehiago irakurri...


'Universo Poesía' liburua aurkeztuko dute San Miguelen, Askatasunaren Bidea EEko euskara ikasleen poemak barne

2018/10/10

"Universo Poesía" liburuaren aurkezpena urriaren 12an izango da Liburua ostiral honetan aurkeztuko da Buenos Aires probintziako herri honetako Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri Liburutegian. Proiektu handiago baten barruan dago kokatuta, Liburutegiak, Gral. Sarmiento Unibertsitateak eta “La Cuentera” GKEak elkarrekin daramaten ‘Irakurle Komunitatea' (Comunidad de Lectores) proiektua, eta honen xedeekin bat, Liburutegiko irakurleen eta ...

Gehiago irakurri...


"Departamentuaren Interesekoa" izendatu dute ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburua Rawson-eko Liburu Azokan

2018/10/09

Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburuaren aurkezpeneko euskal dantzak Rawson-eko Liburu eta Kultur Azoka probintziala, Andealdean, San Juan probintzia argentinarrean, irailaren 28tik urriaren 7ra arte luzatu da aurten. Ekitaldiaren 10. edizio honetan, partaidetza nabaria izan du San Juan hiriburuko Euskal Etxeak. Izan ere, babesa eman dio bere bazkide den Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ (Euskal iratxoen mitoaren atzeko ...

Gehiago irakurri...


San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak Gernika-ri buruzko hausnarketa bultzatuko du herriko Gizataldeen Jaian

2018/10/09

2018ko San Pedroko Gizataldeen Jaia Urriaren 13tik 15era luzatuko da 2018 honetan Buenos Aires probintzia argentinarreko San Pedro herrian bertako Gizataldeen Jaialdia. Udala antolatzaile, San Pedroko hainbat elkarte eta kolektibitatek hartuko dute parte, tartean, mallorcarrak paraguaitarrak, alemaniarrak, arabiarrak, venezuelarrak, txekiarrak, espainiarrak eta euskaldunak. Euskal Herriko kolektibitateko ordezkaria Ongi Etorri Euskal ...

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu egin du Madrilgo Euskal Etxeak ate-ireki eguna eta saria eman dio Athletic-en Peñak lehoi ingeles bati

2018/10/08

Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-eko Peña saria ematen Paul Giblin kazetari athleticzaleari joan den larunbateanEuskal Etxean Arrakastaz bururatu du Madrilgo Euskal Etxeak joan den larunbatean antolatu zuen ate-ireki eguna, etxea eta bere aktibitate eta instalazioak bertaratu ziren guztiei erakutsirik. Erakundeko Zuzendaritzak esker biziak eman nahi izan dizkie bisitari guztiei eta modu berezian eguna arrakastatsu atera zedin parte hartu zuten elkarteko bazkide eta lagunei. Antolatutako ekitaldien artean, Euskal Etxeko Athletic-en ...

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiak partaide kanpoan diren euskal talentuak Euskal Herrira ekartzen

2018/10/08

Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru joan den larunbateko elkarretaratzean Burutu berria da, eta espero zen balantze baikorrarekin, Be Basque Talent Network plataformaren antolatzaile izan duen Be Basque Talent Conference London izeneko elkarretaratzea, Ingalaterran eta britainiar irletan bizi diren euskal gazte profesionalei euskalerriratzeko aukerak ematea helburu. Ekimenak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien babesa izan zuen, Bizkaia Talent eta Gipuzkoa Talent ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Euskal eta Nafar Etxeak elkarrekin hartu dute parte, lehen aldiz, euskara klase batean

2018/10/08

Denak Bateko Euskal Etxeko euskara ikasleak Nafar Etxean izandako klase batean Urriaren 2an Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko lau euskara talde hiriko Nafar Etxean bildu ziren klase batean parte hartzeko. Eskola Denak Bat-eko irakaslea den Lautaro Pincheiraren esku egon zen, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak tarteko. Irakasleak azaldu digun legez, ongietorria eman ostean, hiru ekintza egin zituzten ikasleek klasean: ...

Gehiago irakurri...


Bizkaiak elkarretaratzea antolatu du gaur Londresen bertara emigratu zuten talentu gazteen itzulera sustatzeko

2018/10/06

Londresko elkarretaratzea gaur egun osoan zehar izango da Etc.Venues St. Paul's-en (200 Aldersgate, Londres) Londresko Be Basque Talent Conference gaur larunbata urriaren 6an egun osoan garatuko da, programa honekin. Ekitaldian parte hartuko duten profesionalek, gaur egun eta gerora begira Bizkaian eta Euskal Herrian bizi daitezkeen egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoa ezagutzeko aukera izango dute. Bertaratzen direnek talentuaren mugikortasunaren inguruko gaiak eztabaidatu, tailer ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia