euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkulluk Mar del del Platako Euskal Aste argentinarra itxi eta Txilen da dagoeneko: iluntzean bertako euskaldunekin bilduko da

2018/11/05

Urkullu txistua jotzen Euskal Asteko azken oturuntzan, alboan bertako EEko Iriberri lehendakaria, FEVAko lehendakari Ederra eta (mikroari eusten) Iñaki Aramayo aurkezlea dituela (irudiak EuskalKultura.com) Lehendakaria ohorezko gonbidatu legez, atzo itxi zen Mar del Platan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Urkulluk, gainera, sorpresa berezia eman zien bildutako ia mila euskal-argentinarrei, amaiera-otordua bukatzear zegoela txistua eta danbolina atera eta 'Ikusi mendizaleak' jo zuenean, eta ondoren, ekitaldia bururatzeko, Agur Jaunak. Publikoak zutik eta hunkituta erreakzionatu zuen, askok unea ...

Gehiago irakurri...


Bideoa Lehendakariaren aurreneko balorazioarekin Mar del Platan atzo amaitu zen 2019ko Euskal Aste Nazionalaz

2018/11/05

Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea 2018: EuskalKultura.com-ek bihartik aurrera ekingo dio Mar del Platako irudi-galeriak argitaratzeari

2018/11/05

Igandeko dantzarien alardea Mar del Platako 2018ko Euskal Aste Nazionalean (irudiak EuskalKulotura.com) Ohi bezala, eta Euskal Asteko oihartzunak oraindik gori-gorian daudela. EuskalKultura.com-ek biharamun honetan arnasa apur bat berreskuratu eta asteartetik aurrera ekingo dio Mar del Platako elkarretaratze handi honek ekarri dituen irudiak argitaratzeari. Bihartik aurrera, beraz, bereziki asteburu bete-bete honek egunez-egun eta momentuz-momentu eman dituenak bilduko ditugu zenbait irudi-galeriatan. Zorionak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea antolatu du Bruselako Euskal Etxeak abenduaren 7tik 15era, Euskal Herriaren erakusgarri hiriburu europarrean

2018/11/05

Bruselako Euskal Astea abenduaren 7tik 15era garatuko da Bruselako Euskal Etxea antolatzaile Denbora dabiltza Bruselako Euskal Etxekoak abenduan, Euskararen Egunaren ondoko datetan egingo duten kultura aste hau prestatzen eta hemen da dagoeneko, hilabete eta gutxi barru, hiriburu europarrean euskal kulturaren adierazgarri eta erakusle izan nahi duen ekimen hau. Programak, besteak beste, lehen mailako musika eta musikariak, hizlariak, artista plastikoak, hizlari/irakasleak eta gastronomia gerturatuko ditu ...

Gehiago irakurri...


Bruselako Euskal Etxeak bere argazki lehiaketako saridunen berri eman du: lan sarituak abenduko Euskal Astean erakutsiko ditu

2018/11/05

Bruselako Euskal Etxeak jakinarazi berria du Euskal Herriari buruzko irudiez antolatu zuen argazki lehiaketako epaimahaiak hartu duen erabakia. Jakina denez, lan sarituak, Euskal Etxeak abenduaren 7tik 15era hiriburu europarrean iragarri duen Euskal Astearen baitan erakutsiko dira, horretarako propio bertako Maison Pelgrims-en antolatuko den erakustaldiaren baitan.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeak Mar del Platara iristen, eskualde bilera... eta Euskal Astea aurrera, dantza, hitzaldi eta omenaldiekin (I)

2018/11/02

2018ko Euskal Astearen aurreko 'Gaualdi artistikoa' Ordu gutxi barru emango zaio hasiera --Mar del Platako Denak Bat euskal etxe antolatzailea 75 urte betetzen ari den honetan-- 2018ko Euskal Aste Nazionalari; eta txupinazoarekin batera, Argentinako Euskal Diasporaren jaialdirik handiena ez ezik, bere urteurrena ere handiro ospatuko dute mardelplatatarrek eta Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Europatik etorritako euskaldun eta gonbidatuek. Jaiari ...

Gehiago irakurri...


Bertako Gernikako Arbola omendu eta euskal-argentinarrei harrera eginez hasi du Urkulluk bere lehen bisita Argentinara

2018/11/02

Omenaldia 1919tik Buenos Airesko Etxe Larrosaren ondoan Juan de Garay Plazatxoan hazten den Gernikako Arbolari (irudiak EuskalKultura.com) Buenos Aires hiriaren bihotzean, herrialdeko presidentearen egoitza den Etxe Arrosatik metro batzutara 1919tik bertan hazten den Gernikako Arbolaren kimuari omenaldia eginez hasi du Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara egiten ari den lehenengo bisita ofiziala. Bidaian, agenda dauka Argentinako agintari eta agenteei lotua, eta bertako euskaldunei lotua, eta baita ere biei nahasian lotua. Haritza omendu ...

Gehiago irakurri...


Valentzia, Castelló eta Alacant-en ere euskara ikas daiteke; Alacanten Izaskun Kortazar da Hizkuntza Eskolako irakasle

2018/11/02

Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizaleko ikasleak euren irakasle Izaskun Kortazarrekin Hiru urte dira Valentzia hiriko Hizkuntza Eskola euskara ikasteko aukera ematen hasi zela. Garikoitz Knörr hautatu zuten irakasle eta sailburu, eta geroztik eskaintzak eta klaseak sendotu eta bide bat egin dute euskal ikasketok. Orain hiru maila daude eta guztira laurogei bat ikasle. Aurten gainera, Castelló eta Alacanten ere euskara klaseak hasi dira. Alacanten, Ameriketako Diasporarekin ...

Gehiago irakurri...


‘Konfluentziako Euskaldunak’ Euskal Etxeak Neuquengo Gizataldeen Azokan hartuko du parte azaroaren 9tik 11era

2018/11/01

‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxea Neuquengo Gizataldeen Azokaren aurkezpen ekitaldian Neuquen Probintziako Kultura Idazkaritzak gonbidaturik, Neuquen (izen bereko probintzian) eta Cipolletti (Rio Negro probintzian) hirietako lan taldeak biltzen dituen ‘Konfluentziako Euskaldunak’ Euskal Etxea Euskal Herriaren ordezkari izango da Neuquengo 2018ko Gizataldeen Jaian. Hitzordua azaroaren 9tik 11ra gauzatuko da, Duam gunean, euskaldunen kasuan bi stand muntaturik: batean euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea abian da Mar del Platan; inaugurazio ofiziala, baina, ostiralean, Lehendakaria partaide: hona programa

2018/10/31

2018ko Euskal Astearen logoa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrenaren baitan ospatzen ari da aurtengo Euskal Aste Nazionala. Jaia urriaren 10ean hasi zen mota askotako ekintzekin, tartean pilota txapelketak, literatura ekitaldiak, mus eta kanasta lehiaketak eta hitzaldiak. Gaurko proposamena, ostera, dantzarien eskutik dator: Euskal Herriko ‘Akelarre’ Taldeak eta Mar del Platako ‘Beti Alai’k ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia