euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza partaide migrazio garaikidearen erronkez Poloniako Gdynia-n egiten ari den AEMIren Bilkuran

2018/10/05

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta hizlari gaur goizean AEMIren Bilkuran (argazkia BO) Nazioarteko Migrazio Erakundeen Elkartea den AEMI aste honetako asteazkenetik larunbatera Poloniako Gdynia hirian egiten ari den Bilkuran bi euskal solasaldi biltzen ditu gaurko egitarauak. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitateen Zuzendaritzatik, 'An unusual regulation to open borders to Basque refugees' (Euskal errefuxiatuei mugak irekitzeko ezohiko araudi bat) izenburupean aritu dira ...

Gehiago irakurri...


San Migel eta Dantzari Eguna ospatu ostean Joseba Gotzonen kontzertura gonbidatzen du gaur Rosarioko Zazpirak Bat-ek

2018/10/05

Rosarioko San Migel Jaia eta Dantzari Eguna Gaur, urriaren 5ean, kantaldia eskainiko du Latinoamerikan hamaika kontzertuko bira batean den Joseba Gotzon abeslari euskaldunak Rosarioko Euskal Etxean. Argentinara bederatzigarrena duen bisitan, "Desiraren Kaia" titulupeko bere azken lan diskografikoa aurkeztuko du Portugaleteko kantariak eta bere betiko abestiak ere kantatuko ditu. Bizkaitarraren lagun, Rosario bertako musikariak ere arituko ...

Gehiago irakurri...


Euskara, hitzaldiak, dantza eta pilota Venado Tuerto-ko I Euskal Astean, sortze bidean den euskal etxea antolatzaile

2018/10/04

Venado Tuertoko I. Euskal Astea gaur hasiko da Ekitaldiak gaur hasiko dira hiriburu argentinarretik 365 kilometro ipar-mendebaldera Santa Fe probintzian dagoen hiri honetan. Bertako euskaldunak hasi berriak dira antolatzen eta euskal etxea sortzen, Jorgelina Otegui buru. Gaurtik eta urriaren 10era dantza tailerrak, euskara klaseak, hitzaldiak, pilota eta bestelako saioak dauzkan egitaraua prestatu dute, euskal afari bat barne. Ekintzetako asko ...

Gehiago irakurri...


Senidetasun bazkaria igande honetan Cordobako Gure Txokoan eta irailean Loiola omenduz eginiko saioen berri

2018/10/04

Cordobako Unibertsitate Katolikoko Abesbatza 'Cordoba Loiolari Kantari' ekitaldian Duela 28 urte Anamari Unsainek sortutako ‘Córdoba canta a Loyola’ (Cordoba Loiolari kantari) izenpean antolatzen hasi zen kultur hitzordua Cordoba hiriburuko Jesusen Lagundiaren elizan egin da aurten irailaren 28an. Bertan kantatu dute Matias Saccone maisua zuzendari duen duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak, Maria Emilia Pueblak gidaturiko ‘ISEAM Domingo ...

Gehiago irakurri...


Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskal Gaietako irakasle lanpostu bat eskaintzen du, 2019ko abuztuan hasteko

2018/10/03

Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskara eta Euskal Gaietako irakasle lanpostu bat eskaintzen du, 2019ko abuztuaren 1ean hasteko. Hautagaitzak proposatzeko epea azaroaren 4ra arte dago zabalik. Lanpostuak "Assistant Professor of Basque" du izena eta bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen du, denboraren erdia irakastea dela (15 kreditu urtero), %30a ikerkuntza, eta gainerako %20a ...

Gehiago irakurri...


2018ko Argentinako Euskal Astea: giza sareak eta marketing digitala aztertuko ditu besteak beste Liburuzainen Topaketak

2018/10/03

Liburutegien Topaketa 2017ko Euskal Aste Nazionalean Euskal Liburutegien XIX. Topaketa Nazionala Mar del Platako Euskal Aste Nazionalaren baitan egingo da, azaroaren 3an, Denak Bat Euskal Etxeko ‘José de Ariztimuño’ liburutegian. Bileran parte hartzeko gonbitea euskal etxe bakoitzeko liburuzainei, liburutegiko arduradun edota erreferenteei dago zuzenduta eta liburutegi anfitrioiko Milagros Pandolfo liburuzainak eta ...

Gehiago irakurri...


Rodolfo Arruabarrena, “Athletic segitzen dut, bere tradizio eta estiloagatik eta Argentinako futbolarekin daukan kontaktuagatik”

2018/10/02

Vasco Arruabarrena, Boca Juniros Klubeko garaian

Ez da zaila asmatzea zergatik jendeak esaten dion ‘Vasco’ izen handiko Rodolfo Arruabarrena futbolariari. Argentinan jaioa, ezizenak, baina, abizenaren jatorria baino gehiago adierazten du. Izan ere, bere euskal jatorriarekiko lotura estua mantendu duen familia batean hazia da Rodolfo; eta aitaren aldetik Arruabarrena den bezala, amaren aldetik ere euskal abizenekoa da, Haristeguy. Gaur egun Qatarren entrenatzaile diharduen futbolari ospetsuarekin kontaktatatzeko aukera izan du EuskalKultura.com-ek eta egun daraman bizitzaz ez ezik, etorkizunean Euskal Herriko klub batekin lan egiteaz mintzatu zaigu 'Vasco'.

Gehiago irakurri...


220 pertsonarentzako bazkariak ireki zuen Buenos Aires probintzian Marcos Paz herriko 2018ko Euskal Astea

2018/10/02

2018ko Euskal Asteko bazkaria Marcos Pazen Irailaren 16tik 23ra garatu da aurten Marcos Paz herriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astea. Jaialdia bertako Nekazaritza eskolan egindako bazkari handi batekin hasi zen eta 220 pertsona bildu zituen. Baina bazkaria lehenengo ekintza baino ez zen izan; astean zehar euskal kulturaren zenbait adierazpen erakutsi baizitzaien hurreratu nahi izan zutenei, tartean erakusketa bat Kultura ...

Gehiago irakurri...


Egoitza berria estreinatu du Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak aurrekoa txikia geratu zaiolako

2018/10/01

Ospakizunetan dabil Valentzian bertako Laurak Bat Euskal Etxea, 1950ean sortutako elkarteak egoitza berria inauguratu baitzuen joan den ostiralean. Aldaketa, gainera, onerako eta motibu pozgarriak direla-eta egiten dute: "aurreko lokala txikia geratu zitzaigulako". Egoitza berria hiriaren bihotzean dagoela aitortzen dute, eroso eta eskuragarri, eta bertara gonbidatzen dituzte hirian bizi diren ...

Gehiago irakurri...


Proiektagailuaren zozketa 2018: irabazleak Viviana de Arrizabalaga eta Valparaisoko Eusko Etxea izan dira

2018/10/01

EuskalKultura.com-ek zozketatu duen Epson markako proiektagailua EuskalKultura.com-ek zozketatzen zuen proiektagailauk badu jabea: Valparaisoko Eusko Etxea, Txilen, eta eskualde horretako Villa Alemana herritik idatzi duen Viviana de Arrizabalaga. Zorionak handi bat eurentzat. Eta gure errekonozimendua munduko hainbat bazterretatik zeuon euskal etxeen alde idatzi eta parte hartu duzuen guztiei. Egin duzuen ahalegin handiaren lekuko izan gara. Eskerrik asko zuei ere. 711 pertsonak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia