2018/10/19

Buenos Aires probintziako Pehuajó-ko ‘Martin Fierro’ Liburu Azoka bere 22. ediziora iritsi da aurten eta urtero bezala Etxe Alai Euskal Etxeak ‘baietz’ esan zion udalak luzatutako parte hartzeko gonbiteari. Elkarteko kideak euskal standa muntatu zuten azokako gunean urriaren 4, 5 eta 6an. Bertan, euskal kulturarekin lotura duten objektu, ikur. irudi eta liburuak jarri zituzten ...
Gehiago irakurri...
2018/10/19

Zenbait ekimen bultzatzen ari da Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxea datorren urtean beteko den bere 60. urteurrena behar bezala ospatzeko. Ekimen horietako bat Euskal Etxearen 60. urteurreneko egutegia kaleratzea izango da, hamabi hilabeteetako bakoitza elkartearen historiari dagokion argazki esanguratsu batekin hornitzea delarik helburua. Argazkiok hautatzeko, lehiaketa antolatu zuen elkarteak eta ...
Gehiago irakurri...
2018/10/18

Lehenengo pausoak ari da ematen Santa Fe probintziako Venado Tuerto-ko euskal gizataldea hiriko Euskal Etxea osatzeko bidean. Helburu horrekin, Euskal Astea antolatu eta egin berria zuen, urriaren 3tik 10era, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak lagun. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da, eta bultzada polita elkartearen etorkizunari ...
Gehiago irakurri...
2018/10/18

Udaberria iristearekin batera euren ‘Euskal Jaiak’ ospatu ohi dituzte Euskal Echea Institutuko Buenos Aires hiriburuko eta Llavallol hiriko egoitzek. Deialdiek erantzun bikaina izaten dute eta ikasleek ez ezik, ikasleen senideek eta ikasle ohiek ere bat egiten dute irakasle eta agintariekin. Aurtengo hitzorduei dagokienez, irailaren 22an izan zen hiriburuko egoitzakoa eta urriaren 13an ...
Gehiago irakurri...
2018/10/17

Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 14an izan zen, Santa Fe hirian, Eibarren jaioak ziren eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Eguiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen 70 ondorengo partaide. Ahaideak etorri ziren besteak beste Santa Fe probintziako Santa Fe eta Rafaela-tik; Entre Rios probintziako Parana eta Victoria-tik; Chacoko Resistencia-tik; Buenos Aireseko Dolores-tik; Cordobako Rio ...
Gehiago irakurri...
2018/10/17

Argentinan eta Estatu Batuetan euskal diasporako kide bizi izan zen Aita Madinak ez du aurkezpenik behar musikaren eta euskal koru musikaren eremuan, eta oraindik ere pieza berriak topatzen eta berreskuratzen ari zaizkio musikagile oñatiarra hil zela 46 urte pasatu diren honetan. Errudun da lan horretan Andres Egiguren Orkestrako zuzendari den Pedro Palacin Iriondo musikari eibartarra. Izan ere, urriaren 26an ...
Gehiago irakurri...
2018/10/16

30. urteurrena ospatu berri duen Zarauzko Larraioz Elektronika enpresa sendoak lan deialdi interesgarria luzatzen die automatizazio, mekatronika eta robotika arloko lana esparru duten diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileei. Deialdiak bi momentu izango ditu: formakuntza aldi bat –gutxienez hiru hilabetekoa–, eta behin trebakuntza gaindituta, lan kontratua sinatzeko aukera.
Gehiago irakurri...
2018/10/16

Juan de Orobiogoitia y Aguirre (Bizkaia, 1718-Peru 1794) “Diccionario Histórico Biográfico de los Vascos en el Perú y de Peruanos de Ancestro Vasco” hiztegian agertzen den izen handiko pertsonaietako bat da. Mota askotako eginkizunetan aritu zen Orobiogoitia Perun, tartean Limako Kontsulatuko Auzitegian, merkataritza lanetan, eta Arantzazuko Amaren Euskal Anaidiko parte ere izan zen. ...
Gehiago irakurri...
2018/10/15

Eusko Etxeak meza antolatzen du hilabetero lehenengo igandean bere egoitzan bertan, eukal komunitatean hildako bazkide eta lagunen alde. Urriaren 7koan gogoan hartu zituzten Miguel Arriaga Aguirre, Garbiñe Pérez de Aznar, María Begoña Arrue de Iriarte, Begoña de Alberdi, Mª Ángeles Torrecilla de Basterrechea, Celia Aurtenetxe eta Joseba Andoni ...
Gehiago irakurri...
2018/10/15

Iggy's jatetxera iritsi zen Singapurrera eta urtebetean Michelin izar bat lortu zion. Orain bere leku propioa zabaldu du hirian, Basque Kitchen by Aitor (Aitorren Euskal Sukaldea). Madrilen eta Australian hazia, besteak beste Mugaritzen, Fat Duck-en eta Neruan trebatutako sukaldaria da Aitor Jeronimo Orive. Hauxe die jatetxe zabaldu berriko webguneak harrera gisa bertara iristen zaizkion bisitariei: ...
Gehiago irakurri...