euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak Euskal Ikasketa irakasle bat behar du

2018/09/26

Nevada Renoko Unibertsitateak (UNR) lan deialdi bat egin du William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroan Irakasle Laguntzaile (Assistant Professor) lanpostu bat eskainiz, 12 hilabeteko kontratu luzagarriaz, beranduen 2019ko uztailaren 1ean hasteko. Hautagaiek eskabideak bidaltzeko azken epea 2018ko azaroaren 2a da. Denboraren banaketa normal batean ikerlanari %60 eskainiko lioke, ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta NUPeko ordezkaritza bat Txinako Gansu-n da aste honetan bisitari

2018/09/26

Nafarroako Aierdi eta Gansuko Xiaohu lehendakariordeak joan den ekainean bi eskualdeen arteko konpromisoa berritzen Iruñean

Hezkuntza, kultura eta enpresa arloko lankidetzak itxi eta urrian, Iruñean, Txinako eta Nafarroako enpresak bilduko dituen Nazioartekotze Eguna prestatuko du. Exekutiboaren aldetik, Garapen Ekonomikoko, Hezkuntzako eta Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuetako arduradunak joan dira, 2018. urterako Nafarroaren eta Gansuren artean sinatutako lankidetza-plan berrian jasotako proiektuak zehaztearren; plana maiatzean sinatu zuten Txinan, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Gansuko He Wei gobernadoreordeak. Iruñeko Udalak Elkarte Lagunkoiaren Memoranduma sinatuko du Jiayuguango hiriarekin. Eta NUPek  bi herrialdeetako ikasleen mugikortasuna bultzatzeko urratsak emango ditu.

Gehiago irakurri...


Larraoiz Elektronika enpresa zarauztarrak 30 urte bete ditu eta bihar ospatuko du, eskaintza bat eginez Diasporako gazteei

2018/09/26

Larraioz Elektronika enpresaren egoitza den FACT (Francisco Aristeguieta Centro Tecnológico)

Buenos Airesen jaio zen Bittor Larraioz Aristeguieta, Gerra Zibilagatik jaioterria utzi behar izan zuen familia batean. 80. hamarkadan bidaiatu zuen lehen aldiz Euskal Herrira eta bertan geratzea erabaki zuen; eta elektronika arloan zuen eskarmentuak bultzaturik Larraioz Elektronikaren oinarria jarri zuen. Automatizazio, mekatronika eta robotika arloko enpresa sendoa denak 30 urte ospatuko ditu bihar. Ospatu ere, eskaintza interesgarria eginez ekimena ezaugarri izan dezaketen euskal diasporako gazteei.

Gehiago irakurri...


Concepción del Uruguayko Euskal Etxeak euskara eskolei eusten die: Maria Noel Balla irakasleak 267 kilometro egiten ditu horretarako

2018/09/25

Euskara klaseak Ibai Txori Euskal Etxean Euskal etxe gisa dituen helburuekin bat, Concepcion del Uruguay herri argentinarreko Ibai Txori Euskal Etxeak, Entre Rios probintzian, ahalegin handia egiten du urtero bere kultur eskaintzan euskara klaseak sartu ahal izateko. Izan ere, herrian ez dago euskara irakaslerik eta inguruko hiri edo probintzietakoak baliatu behar izaten dituzte, berrehundik kilometrotik gora ere eginez horretarako. Iaz Alejo ...

Gehiago irakurri...


Telmo Esnal, 'Dantza' filmeko zuzendaria: «Dantza era berri batean aurkeztu nahi dut filmean»

2018/09/25

Telmo Esnal zuzendari zarauztarra (arg. Juan Carlos Ruiz / Foku - Berria) Hitzik apenas duen film bat aurkeztu du Telmo Esnalek Donostiako Zinemaldian: 'Dantza'. Apustu estetiko handia egin du, eta proposamen berriak landu. Datozen lerroetara ekarri dugun elkarrizketa Maider Galardi F. Agirrek izan dute zuzendari zarauztarrarekin eta Berria egunkariak eman du argitara bere gaurko edizioan.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com Euskalonski-ko Pello Reparaz-ekin solastu da; ETB1eko saioa New Yorketik aireratuko da gaur

2018/09/24

Pello Reparaz eta Kirmen Uribe idazle bizkaitarra Manhattan-en (argazkia EiTB) Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen eskutik munduko hainbat hiri ezagutzeko helburua du joan den irailaren 3an ETB1ek estreinatu zuen ‘Euskalonski’ saioak. Vendetta taldeko abeslaria den Pello Reparaz aurkezle, tokian tokiko euskaldunek –euskara ama hizkuntza dutenek eta baita heldutan ikasi duten bertakoek ere– euren hirietako leku adierazgarrienak erakutsiko dituzte eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (eta VI): euskal etxe batzuk joan den asteburura arte luzatu dituzte ekitaldiak

2018/09/24

Euskal Diasporaren Eguna Chascomusen Azken ospakizunetako bat joan den larunbatean egin zuten Buenos Aires probintziako Chascomus hirian. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak dantza erakustaldi bat antolatu zuen Brazzola Udal Antzokian eta dantzaldiaren ostean afaria Club de Bochas elkartean. Gogoratu berez Euskal Diasporaren Egunak (EDE) Irailaren 8a duela data ofiziala eta egun horretan eta hurrengoetan ospatutako jaien ...

Gehiago irakurri...


Ostirala azken epea EuskalKultura.com-en proiektagailuaren zozketan zure euskal etxearen alde bozkatzeko

2018/09/24

Zozketagai den proiektagailua. Oraindik bozkatu ez baduzu, bidali email bat eta lortu tresna baliagarri hau gustukoen duzun euskal etxearentzat Datorren ostirala, irailaren 28a, da azken eguna EuskalKultura.com-ek antolatutako zozketan parte hartu eta gustukoen duzun euskal etxeari proiektagailu bat zure izenean oparitzeko. Gogoratu parte hartzeko email bat behar duzula bidali info@euskalkultura.com helbidera, zozketako fase honetara pasatu diren euskal etxeen artean gustukoen duzunaren izena emanez. Zortea baduzu, hain baligarria izan daitekeen ...

Gehiago irakurri...


Lanus-ko Euskal Herria Institutuak datorren astean abiatuko ditu bere euskal ekintzak euskal dantza tailer bat emanez

2018/09/21

Escuola Euskal Herria Institutuko ikasgela berrien inaugurazioa Hilabete batzuk daramatza lanean, gazteei lanerako formakuntza ikastaroak ematen, baina euskal kulturari dagokionez, datorren astean, irailaren 29an abiatuko ditu euskal kulturarekin lotura duten aktibitateak Buenos Aires Handiko Lanuseko ‘Instituto Escuola Euskal Herria’ izeneko euskal etxe edo erakundeak. Euskal dantza tailer batekin estreinatuko eta lehenengo elkarretaratze hau Valeria Vallejoren ...

Gehiago irakurri...


"Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” Bruselan ikusgai irailaren 27ra arte

2018/09/20

Navarrorum erakusketa Iruñean estreinatu zenean "Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” izeneko erakusketa Bruselako Eskualdeetako Komitera ekarri du Nafarroako Gobernuak, Hizkuntzen Europako Eguna testuinguru. Erakusketa dokumental honek euskal hizkuntzak Antzinako Erromatik XIX. mendera arte izan duen agerpena jasotzen du eta irailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da hiriburu europarrean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia