2018/10/31

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrenaren baitan ospatzen ari da aurtengo Euskal Aste Nazionala. Jaia urriaren 10ean hasi zen mota askotako ekintzekin, tartean pilota txapelketak, literatura ekitaldiak, mus eta kanasta lehiaketak eta hitzaldiak. Gaurko proposamena, ostera, dantzarien eskutik dator: Euskal Herriko ‘Akelarre’ Taldeak eta Mar del Platako ‘Beti Alai’k ...
Gehiago irakurri...
2018/10/31

Munduko Pilota Batzarrak zesta puntako espezialistarik onenak biltzen dituen txapelketa hori antolatzeko jasoko du aipatu diru-laguntza zuzena. 65.000 euroko diru-saila atzoko bileran onartu zuen Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuituaren antolakuntza sostengatu eta lehiaketa horren aurtengo edizioa babestearren. ...
Gehiago irakurri...
2018/10/30

Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak bultzatutako ‘Futbolak batzen gaitu-Euskal Herria ezagutu’ ekitaldiaren bigarren edizioa urriaren 19an egin da hiriko Kirolen Plazan. Bost eskolatako ikasleek, bost taldetan banaturik, Bilboko Athletic, Real Sociedad, Eibar, Alaves eta Osasuna euskal futbol taldeen izenean jokatu zuten ‘Euskal Liga imajinatuz’ lelopean eta irabazlerik lortzeko ...
Gehiago irakurri...
2018/10/30

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) 30 urtetan plazaratutako kanpainetako materiala biltzen duen 'Begiradak Eraldatzen' erakusketa azaroaren 7ra arte egongo da ikusgai Arrecifesen, bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Erakusketaren inaugurazioan, eta anfitrioiek gonbidaturik, ‘Genero berdintasuna agendan. Indarkeria matxistarekin ...
Gehiago irakurri...
2018/10/29

Euskal musika panoramaren erakuslehio garrantzitsua den Bartzelonako EH Sona jaialdia azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean gauzatuko da aurten, ekimenaren 21. edizioan. Besteak beste honako taldeak hartuko dute parte: Glaukoma, Smoking Souls, Doctor Deseo, Su ta Gar, Kepa Junkera, Willis Drummond, Zizel, Aneguria eta Liher eta kontzertuokin batera AlterEHsonako ekitaldi paraleloak, haurrentzako ...
Gehiago irakurri...
2018/10/29

Bidaia hasiko du bihar Urkullu lehendakariak Argentinara. Buenos Aires hiriburuan programa betea izango du eta ondoren Buenos Aires probintzia hegoaldeko Mar del Plata kostaldeko hirira aldatuko da, bertan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionalean parte hartu eta kontaktu zuzena eta lehenengo eskukoa izateko herrialde honetako euskal etxe eta gizataldeko partaideekin. Baita Hego eta Ertamerikako euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/10/29

Urteko bere hitzordu nagusia izan du San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak urriaren 13tik 15era. Eta azken urteetan gertatu bezala 2018 honetan ere bertako euskaldunek ez diote bakarrik eutsi eurentzat garrantzitsua den hitzordu oihartzuntsu honi. Izan ere, gutxienez beste hiru euskal etxe izan dituzte lankide, esan nahi baita San Nicolaseko Euzkal Etxea, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat eta Buenos ...
Gehiago irakurri...
2018/10/27

Datorren asteazkena azken eguna da Etxepare Euskal Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileak nazioartean jarduteko bidaia-poltsa laguntzak eskatzeko, 2018 urteari dagokionez. "Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak" deialdiak urriaren 31 du azkeneko aurkezpen eguna, Etxepare ...
Gehiago irakurri...
2018/10/26
Mundu-Batzar arteko bilera datorren ostiralean, azaroaren 2an, egingo da Mar del Platan, 2019an Bilbon egingo den Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarrarerako bidean. Hamar bat herrialdeko ordezkariek baieztatu dute orain arte euren partaidetza Mar del Platan, bilkuraren itxieran Urkullu lehendakaria partaide. Izan ere ondoren eta dagoeneko Mar del Platako Euskal Etxean, Lehendakariak Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionalaren asteburuko programa inauguratuko du.
Gehiago irakurri...
2018/10/26

FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak bultzatutako ekitaldia urriaren 12 eta 14 bitartean egin zen, Canelones departamentuko La Tuna hondartzan, Villa Bautistan. San Joseko Euskaldunen Taldea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako 5 eta 17 urte arteko 30 neska-mutilek mota askotako aktibitateetan hartu zuten parte, tartean euskara klaseetan, Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleekin; eta ...
Gehiago irakurri...