euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Dantzarien Biltzarra Buenos Aires eta Mar del Platan izango da Argentinako 2018ko Euskal Asteko partaide

2018/10/26

EDBko lehendakariaren datorren asteleheneko hitzaldia iragartzen duen afixa, Buenos Aires hirian Euskal Herri osoko euskal dantza taldeen bilgarri den Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Argentina bisitatuko du datozen egunetan, federazioko lehendakari Joseba Altube bertara bidaiatu eta gutxienez bi hitzaldiren emaile izango baita "Euskal dantza tradizionala" izenpean beste hainbeste euskal etxetan. Hitzaldiotan gai horri buruzko aurkezpena egingo du eta Euskal Herriko dantza ...

Gehiago irakurri...


Paraguaiko Asunciongo Jasone Euskal Etxeko agintariek FIVUko lehendakariaren bisita jaso dute

2018/10/25

Galo Egüez, Juan Pedro Arin (FIVU), Jose Ma. Vargas Peña Apesteguía (Asunciongo Euskal Etxeko lehendakaria) eta Daniel Elicetche Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxeko lagunek FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioko lehendakari Juan Pedro Arin-en bisita jaso dute aste honetan. Jose Mª Vargas Peña Apesteguia etxe anfitrioiko lehendakariak, Galo Egüezek eta Daniel Elicetchek euskal elkartearen egoitzako bilera aretoan egin diote harrera gonbidatuari eta beste gai batzuen artean, datorren asteko ostiralean, ...

Gehiago irakurri...


Bolivar herri argentinarreko nafar dantzariek La Pampako Colonia Baron-en desfilatu eta dantzatu dute

2018/10/25

Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala) La Pampa probintziako Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdiaren 23. edizioa urriaren 14an gauzatu da, bi zatitan banatua: Immigranteen Plazan egin dira goizeko omenaldia eta desfilea, eta herriaren erabilera anitzeko aretoak baitaratu ditu arratsaldeko musika eta dantza ikuskizunak. Herriko alkate Sonia Luengo eta bere gobernu taldea izan dira ekitaldietako buru, lau mila bat lagunen ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek laguntzaile bat hartuko luke, sare sozialetan moldatzen den pertsona bi/hirueleduna

2018/10/24

Diasporatik edo Euskal Herritik, bere eguneroko martxan laguntzeko kolaboratzaile baten bila ari da EuskalKultura.com EuskalKultura.com laguntza beharrean dago eta berehala hasteko pertsona baten bila ari da. Gogoan izanda ez direla baldintza itxiak, sare sozialetan moldatzen den gazte bat beharko luke, euskara eta gaztelania menperatu eta frantsesez/ingelesez ere moldatzen den pertsona. Idaztea eta eguneroko lanetan laguntzea izango luke betebeharra. Euskal Herrian edo Diasporan bizi daiteke, eta ...

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko dantzariak eta Joseba Gotzon kantari gonbidatua protagonista Paranako 2018ko Euskal Jaialdian

2018/10/24

Urrundik Elkarteko dantzariak 2018ko Dantzaldian, 3 de Febrero Antzokian Urriaren 7an egin da aurten, hirian dagoeneko klasiko bat den Paranako Euskal Dantza eta Musika Ikuskizuna, Urrundik elkartea antolatzaile, hiriko 3 de Febrero Antzokian.  Nobedadea ere bildu du aurtengo programak, Euskal Herritik etorritako gobidatuarekin, Argentinako euskal etxeetan –eta joan den irailean Mexikon– 'Desiraren Kaia' (El puerto del deseo) bere azken lan diskografikoa ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria Argentina eta Txikera doa datorren astean eta partaide izango da Mar del Platako Euskal Aste Nazionalean

2018/10/23

Mar del Platako Euskal Etxeko kantxa Euskal Aste Nazionaleko ospakiunetarako prestatzen (arg. Denak Bat EE)

Urkulluk kargua hartu zuenetik Argentinara eta Hego Konora egiten duen lehenengo bidaia da. Urriaren 31etik azaroaren 6a bitartean luzatuko da eta aukera emango dio Lehendakariari bi herrialdeotako euskal gizataldeekin elkarrizketatzeko, baita Hego Amerika eta Karibekoekin ere, Mundu-Biltzar arteko euskal gizataldeen eskualde-bilkura egingo baita datorren ostiralean Mar del Platan, Urkulluk parte hartuko duen Argentinako Euskal Aste Nazionala 2018ko programarekin batera.

Gehiago irakurri...


Cnel. Moldes eta Villa Mercedesen mintzatu ostean, Agirre lehendakariaz arituko da bihar Cesar Arrondo Cordoban

2018/10/23

Cesar Arrondo irakasle eta idazlea San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean Bihar asteazkena, urriaren 24a, ‘Eusko Jaurlaritzaren lehenengo Lehendakariaren bila’ izenburuko jardunaldian hartuko du parte Cesar Arrondok Cordoba hiriburuan. Bertako Gerora Elkartea antolatzaile duen programan hitzaldi batekin aurkeztuko du Arrondok Agirre lehendakariari buruzko dokumentala eta horren ostean debatea zuzenduko du. Mintzaldia arratsaldeko 6etan da, Cordobako Unibertsitate ...

Gehiago irakurri...


Azkenean eguraldia ere lagun egin zen Donostian Heredad de Unanue hotelaren irekiera ofiziala

2018/10/22

Euskal diaspora bereziki aintzakotzat hartuko du bere kultur programan Unanue hotel zabaldu berriak. Irudian, hoteleko koordinazio taldeko Arantxa Liceaga hizketan (arg, Pastain) Arrakasta biribila. Eguraldi iragarpena haizea eta euria bazen ere, azkenean eguraldia ere lagun burutu zen joan den ostegunean Donostian Heredad de Unanue hotelaren irekiera ofiziala. Gogoratu behar da Unanuek engaiamendu zuzena daukala euskal diasporarekin, zubilana egiteko, Donostiako eta Euskal Herriko jendeei Diaspora hurreratu eta erakusteko, eta Diasporako jendeei eta sortzaileei leku bat eskaintzeko ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxea Centenarioko Liburu Azokan partaide herriaren 96. urteurreneko programa barruan

2018/10/22

Comahueko Euskal Etxeko kideak Centenarioko 2018ko Liburu Azokan Bi urte daramatza Neuquen hiriko Comahueko Euskal Etxeak euskal kultura zabaltzen, probintziako hiriburuan ez ezik, inguruko herrietan ere. Langintza horretan, Neuquendik 15 kilometrora dagoen Centenario herriko Udalak askotan gonbidatzen du Euskal Etxea euren ekitaldietan parte hartzera. Azken hitzordua Centenariok bere 96. Urteurrena ospatzeko antolatu zuen Liburu Azoka izan da, urriaren 12tik 14ra. Azoka, ...

Gehiago irakurri...


Oso giro oneko ekitaldi batean atzo inauguratu zen Donostian Heredad de Unanue, "Euskal Diasporaren Hotela"

2018/10/19

Heredad de Unanue Hoteleko fatxada nagusjko detailea Eguraldiak dezente errespetatu zuen, eta azkenean eguraldia ere lagun, atzo inauguratu zen ofizialki Donostian Heredad de Unanue hotela, "Diasporaren Hotela" ere deitzen hasia diren hotela, gure diasporak bertan daukan eta izango duen protagonismo berezia kari. EuskalKultura.com ere partaide duen hotel berria berez irail hondarrean hasi zen bezeroak errezibitzen, baina atzokoa izan zuen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia