euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Venezuelan, bere 103. urtebetetzea ospatu du Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak: Zorion bero-beroak amuma!

2020/09/21

103 urte bete ditu irailaren 14an Mari Cruz Diez Lazcanok (mila esker Jazoerari lankidetzagatik) Venezuelako euskal komunitatearen efemeride berezia joan den astelehenean, Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak 103 urte bete baitzituen, gehienak Venezuelan bertan emanak. 1917an Elorrion (Bizkaia) jaioa, Felipe Diez eta Maria Fernanda Lazkanoren alaba, gerra zibila eta Durangoko bonbardaketak pasa zituen. Donostian bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Vicente Alberro Echeverria bermeotarrarekin, ...

101 urte zituela Txileko Algarrobon hil den Antonio Andres Urbieta gudari plentziarraren istorioa, berak kontatua

2020/04/30

Antonio Andres Urbieta Txileko Eusko Abesbatzako kide gisa ateratako talde-argazki  batean (Berriketari eta EEren politesia) Bizitza luze eta oparoa bizi izan zuen Antonio Andres Urbieta plentziarrak. 1918ko irailaren 22an jaioa, Francok estatu-kolpea eman zuenean 17 urte egiteko zegoen eta irail hartan Bilbon, Molaren hegazkinen bonbardaketa batean zauritu zuten. 1937ko apirilean Irrintzi bataloi jeltzalera batu zen gudari. Preso hartu zuten Urduñan, Konzentraziogunea Burgosen, "langileen ...

Diasporako euskal etxeek sare sozialetan egin zuten bat Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenarekin

2020/04/28

 Gernikako Bonbardaketa, 2020an, sare sozialetan Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta ...

Berlin 1937-2020, oroipen ekitaldi eta lore eskaintza soil eta hunkigarria Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrenean

2020/04/27

Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga bere senar Atilla Özer-ekin Guernica Platz-en zeremoniaren ondotik EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren ...

Hitzaldia online Jose Gabriel Anituak emana Gernikako Bonbardaketaz gogoeta eginez Laurak Bat antolatzaile

2020/04/26


Omenaldi birtuala Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrena kari FIVU antolatzaile Zoom bidez

2020/04/26


Gernikako Bonbardaketa gogoan online, "Markak" filma Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiaren programapean

2020/04/26


Neurriak hartuz baina baimena eman diote Berlingo EEari Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko Guernica Platz-en

2020/04/24

Koronarirusak eragindako egoera bideratuz, Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratuko du datorren igandean Urtero antolatzen du Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko ekitaldia hiriko Guernica Platz-en eta aurtengoan, Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, erabateko komentzimendurik gabe eskatu zuten baimena. Gaur goizean jakin berri dute baimena eman dietela, eta ekitaldia egin ahal izango dutela, elkarren arteko tartea zainduz eta hamar pertsonako kopuru-mugarekin. "Oso ...

Gorka Hermosa akordeoi jotzaile urretxuarrak bere CD berria Facebookez aurkeztu eta doanik ipiniko du sarean

2020/04/24


“Bonbardaketak gogoratuz”: Teresa de Zavaletak online hitzaldia emango du Euskaltzaleak antolatzaile

2020/04/24


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia