euskal diaspora eta kultura
2018/08/08
Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izango ditu: abuztuaren 11an, larunbata, pilota erakustaldia eskainiko da herriko Centro Democratico klubean. Igandean, eguerditik aurrera, Gastronomia Azoka muntatuko dute Vasconia Taldeko lagunek Esnegileen Elkartean. Abuztuaren 16an, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko Kultur Gunean. Erakusketa hilabetearen azken egunera arte egongo da bisitagai.
2018/07/31
Azken urteotan bezala aurten ere ekintza egitarau oparoa antolatu du Misiones probintziako Corpus Christi herriko Euskal Etxeak Inazio Santuaren omenean. 2018ko egitaraua uztailaren 28an hasi zen ‘Kontaketa Harrigarriak’ literatur lehiaketaren 10. edizioaren sari banaketarekin. Sari eta aipamen bereziak entregatzeko ardura Olga Leiciaga Eusko Etxeko lehendakariak eta Julio Markiewicz ...
2018/07/20
Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta ...
2018/07/14
2018/07/12
2018/06/27
Holandako Frisian kokaturik dagoen Leeuwarden hirian euskararen inguruko astea egingo da 2018ko Europako kultur hiriburua dela eta antolatu duten jarduera programa zabalaren baitan. Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen erakundea), Euskaltzaleen Topagunea eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker uztailaren 1etik 8ra euskara izango da protagonista Language Pavilionen (Hizkuntzen Pabilioia). Egitasmoak Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea ditu helburu.
2018/06/22
National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...
2018/06/20
EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.
2018/06/06
Dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta Rosariokoek ezin izan dute irailera arte itxaron Euskal Etxeak orduan ospatzen duen Dantzari Eguneko festara arte. Dantzarako grina lagun, Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia deitu duten hitzorduan bildu ziren, joan den ostiral gauean, garai guztietako dantzariak partaide. Berri honekin batera, berbegiratua eman diegu Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetako azken boladako jarduerei.
2018/05/16
Euskal kulturaren hainbat gai jorratuko dituzte ‘Eguzkia’ aldizkarian idazten duten kolaboratzaileek. Eta euskal etxearen komunikazio-tresna ere izango denez, Euzko Etxeak garatzen dituen proiektu guztiek izango dute euren lekutxoa argitalpenean. Lehenengo alea bertsio digitalean bakarrik kaleratu da eta elkarteak Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan hartzeko antolatutako ekitaldian aurkeztu zuen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus