euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlin 1937-2020, oroipen ekitaldi eta lore eskaintza soil eta hunkigarria Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrenean

2020/04/27

Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga bere senar Atilla Özer-ekin Guernica Platz-en zeremoniaren ondotik
Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga bere senar Atilla Özer-ekin Guernica Platz-en zeremoniaren ondotik

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren euskaraz eta alemanez, lore-sorta utzi zen eta biolontxeloaren musikak edertu zuen ekitaldia.

Euskal Etxeko Ainhoa Añorga lehendakariarekin eta EEko buruzagiekin batera, Zehledorf barrutiko alkateordea, gobernu katalaneko Alemaniako ordezkaria eta Espainiako enbaxadako kultura ordezkaria bertaratu ziren, besteak beste, baimendutako hamabiak bete arte. Ekitaldiari Facebookez eman zitzaion isla.

Atzoko oroitzapen eta omenaldia Berlingo Euskal Etxeak urtero antolatzen dituen ekitaldien artean berezia da hiriko euskal egitarauan bertako euskaldun eta euskaltzaleenzat, euretako asko euskaldunen lagun diren alemanak. Izan ere euskal etxearen aurrekari izan zen Gernika elkarteak urtero antolatzen zuen ekitaldi bat euren elkartasunaren adierazgarri gernikarrei eta euskaldunei oro har.



Komentarioak

  • Ohore Gernikari

    Malko bat atera zait bideoarekin Gernikak beti hunkitzen nau. Beti gogoan

    Bego Martinez (New York, AEB), 2020/04/28 00:32

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia