euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskal etxeek sare sozialetan egin zuten bat Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenarekin

2020/04/28

 Gernikako Bonbardaketa, 2020an, sare sozialetan
Gernikako Bonbardaketa, 2020an, sare sozialetan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta orain Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrenarekin.

Ekitaldiak sare sozialetan eta prentsa artikuluetan. Joan den igandean, apirilaren 26an, Gernikako sarraskia gogoratzeko ahalegina egin zuten diasporako lagun eta euskal etxeek: Urteurrenarekin bat egiteko edo biktimei omenaldia egiteko, sareetan argitaratu zituzten adierazpenak.

Hona hitzordu gutxi batzuk baizik ez ditugu bildu, Argentina eta Uruguaitik egindako deiak, bitarteko berriekin egin eta oraingoan mundu osora zabaldu direnak.

Honela, Euskal Etxe askok argazki edota testuak zabaldu zituzten. Beste batzuek, berriz, ikus-entzunezko tresnez baliaturik, eduki berriak sortu zituzten. Hau da Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxearen kasua. Bertako Euskal Dantza Tailerreko bigarren hezkuntzako 6. mailako ikasleek bideo hau sortu eta zabaldu zuten:

Chascomusetik, Lucas Etchegoyen dantzariak Aurreskua eskaini zien Gernikari eta bertako biktimei:

Buenos Airesko Laurak Bateko Jose Gabriel Anituak Bonbardaketari buruzko gogoeta batzuk bildu zituen bideo honetan:

Mendozako Denak Bat-ek lagun berri bat du. Gotzon Batikon trikitilari bizkaitarra Mendoza hirian bizi da orain eta Andeen magaletik ‘Gernikako Arbola’ren bertsio bitxi bat egin eta zabaldu zuen.

Hitzaldiak eta zinema

Gero eta ohituago gaude hitzordu birtualetan parte hartzera eta ildo horri jarraituz Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek, Facebook bidez eta Teresa de Zavaleta hizlari, Gernikako Bonbardaketari buruzko hitzaldia antolatu zuen ostiralean. San Nicolaseko Euzkal Etxearen kasuan, 'Ni Etxean Geratzen Naiz' zikloaren barruan eskaini zuten Lapridako Euskal Etxeko Silvia Azpiazuren Guernica koadroaren txostena. Eta Uruguaiko Montevideon, FIVUk ere modalitate birtualarekin bat egin eta igande eguerdian 'omenaldi' batera deitu zituen bazkide eta lagunak.

Gernikak pairatutako erasoak Zazpigarren Arteko pantailetan ere izan du isla. Eta horren inguruan mintzatzeko La Platako Euzko Etxeak Carlos Gabilondo gonbidatu zuen, on line elkarrizketa batean, igandean bertan Gernika eta zinemaren gaiak hainbat argibide emateko..



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia