euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Jose C. Pazeko Toki Eder-ek euskara eta dantza klaseekin ekingo dio larunbat honetan planez betetako urte bati

2020/03/05

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxearen 2020ko egitaraua Buenos Aires probintziako Jose C Paz herriko euskal etxea da Toki Eder eta plangintza zabala aurkeztu du 2020. Izan ere berehala hasiko da burutzen, larunbat honetan hain zuzen, Dario Rodriguez irakasleak eskainiko dituen euskara eskolekin, batetik, eta baita ere bestalde Agustina Olaizolak eta Agustina Etcheberryk emango dituzten dantza klaseekin. Literatur eta Sukaldaritza tailerrak ere martxoan ...

Euskaldunak Uruguain 5. Mintegia, gaur Xabier Irujo Gernikako Bonbardaketaz hizlari CLAEH unibertsitatean

2020/01/21


Ikus bideo hunkigarria: 'Gernika', Buenos Airesen Etxe Arrosa ondoko Gernikako Arbolaren mendeurreneko urtean

2019/12/16

Pablo Sorozabalen ‘Gernika’ CCK Kultur Gunean, Xabier Iñaki de Arza Blanco zuzendari Omenaldi batzuk egin zaizkio aurten Argentinako Gobernu Etxearen ondoko Gernikako Arbolaren Kimuari, landatu zutela mende bat bete denean. Gogora dezagun haritzaren kimua 1919ko maiatzaren 11an landatu zela hain leku esanguratsu honetan, Errepublika Argentinarreko presidente Victorino de la Plaza eta Buenos Airesko alkate Arturo Gramajo partaide izan zituen ekitaldi batean. Mendeurreneko omenaldien artean ...

Hegazkin batek Berlingo zeru puska bat ekarriko du Gerniako zerura Nazio Batuen Bakearen Nazioarteko Egunean

2019/09/21


Itxaropen Euskal Etxeak historia eta gastronomia saioez biribildu zuen Cesar Arrondoren liburu aurkezpena Saladillon

2019/09/04

Cesar Arrondo Polvaredas herriko Agusto Cicare Liburutegian Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak ekintza anitzeko programa bat antolatu zuen Cesar Arrondo irakasleak Saladilloko partidura abuztuaren 23tik 26ra FEVAren kultur eskaintzaren programa barruan egindako bisitaren inguruan. Polvaredas-ko Agusto Cicare Liburutegiarekin batera, Arrondoren “Hipólito Yrigoyen (1916- 2016) Primer centenario de la soberanía popular” liburuaren aurkezpena ...

Meza eta bazkari batek amaiera jarriko dio gaur Corpus Christin Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaiari

2019/07/31

Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia Joan den asteburuan abiatu zuen Misiones probintziako Corpus Christin bertako Eusko Etxeak 2019ko bere Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia. Larunbatean, 'Kontaketa Harrigarriak' Literatur Lehiaketaren XI. edizioko sari banaketa egin zen eta ondoren lan esgrafiatuen erakusketa zabaldu zen, euskal elkarteko Arte Tailerreko ikasleek egindako lanez.

100 zenbaki kalean eta 12 urteko jardunbide batekin, mundu osora iristen da Santiagoko Euzko Etxeko ‘Berriketari’

2019/06/06

‘Berriketari’ren 101. zenbakia ‘Berriketari’ buletinak bere 101. zenbakia argitaratu du orain aste gutxi. Ohi bezala, zenbakiak euskal etxeak gazutatutako azken jarduera eta ekimenen berri  biltzen du, hala nola honakoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiei eta Txileko hiriburuan egin zen 21. Korrikaren atalari buruzko informazioa. Horrez gain, hiriburu euskal elkarte ...

Xabier Irujok "Gernika, Genealogy of a Lie" liburua aurkeztu du, frankistek Gernikaz zabaldutako 31 gezur bilduz

2019/05/23

Xabier Irujo atzo Donostian, 'Gernika, Genealogy of a Lie' liburua aurkezten Koldo Mitxelenan (arg. Maialen Andres / Foku / Berria) Frankismoak eta enparauek Gernikaren bonbardaketaz esan zituzten 31 'gezur' bilduz liburua plazaratu du ingelesez Xabier Irujo (Caracas, 1979) Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendariak, Sussex Academic Press argitaratzaile. Liburua, aurretik gaztelaniaz argitara emaniko La verdad alternativa (2017) lanaren ingelesezko bertsio moldatua da eta atzo aurkeztu zen Donostian. Hona gaiari ...

Publiko partaidetza handia Chascomuseko Euskal Etxeak antolatutako ‘Gernikako Bonbardaketa’ erakusketan

2019/05/17

Udal Eskolako ikasleak 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa bisitatzen Maiatzaren 4tik 11ra egon da irekia Chascomuseko Geltoki Zaharra Kultura Gunean 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa, Eusko Jaurlaritza, Gernikako Bakearen Museoa eta Argentina-Mercosurrerako Euskadiren Ordezkaritza lankide osatua. Inaugurazio egunean ‘Aurreskua’ dantzatu zuten Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek eta segidan Bonbardaketaren gertakaria aurkeztu eta ...

Bonbardaketaren inguruan Gernika eta Berlingo zeruak elkartzen ari den proiektua segitu nahi? Hona bideo ikusgarria!

2019/05/07

Gernikako zeruaren bannerra daraman hegazkina Berlingo epizentroa den Alexanderplatz gainetik pasatzen "Himmelstausch" edo "Zeru-trukaketa" du izena Bonbardaketaren 82. urteurreneko egunean, bere lehenengo partea Berlingo zeruetan gauzatu zuen proiektu honek. Friburgoko Michael Klant artistaren eskutik eta Berlingo Euskal Etxea laguntzaile, zenbait partaide izan ditu artikulu honetan xehetasunez azaltzen denez. Ideia, Gernikako zerua biltzen duen margolan bat Berlingo ...

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia