euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrena gogoan Argentina, Txile eta Venezuelako azken saioak: Itziar Rodriguez

2021/04/30

Tres Arroyoseko 'Guernica' murala berria
Tres Arroyoseko 'Guernica' murala berria

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aste honetan zehar Diasporan Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrena gogoratzeko egin diren ekitaldien berri eman dugu. Bigarren urtez segidan, pandemia egoerak baldintzatu arren ez du eragotzi oroimenaren garrantzia nabarmenduz eta sarraskietan biktima izandakoen aldeko aldarrikapen mezua. Berriro ere sare sozialak eta online jarduerak izan dira nazioartean barreiatutako euskal etxe eta elkarteek munduaren aurrean agertu eta euren hitza zabaltzeko erabilitako derrigorrezko bidea.

Leku gutxi batzuetan izan dira posible ekitaldi presentzialak, neurriekin, egiteko baimena. Kasu horietan, deiak kanpoan, bereziki enparantzetan, elkartzeko izan dira.

Segidako honekin ixten dugu 84. urteurrena dela-eta argitaratzen joan garen emanaldia, euskal gizataldeek Argentina, Txile, Venezuela eta Uruguain egin dituzten azken jarduera batzuk aipatuz, euren estekekin:

Ekintza birtualak

Argentina

-Buenos Airesko Laurak Batek Gernikako Bakearen Museoarekin batera antolatu zuen ekintza birtuala. Iratxe Mamoitio Museoko Zuzendariak eta Idoia Orbe Hezkuntza arloko arduradunak bi tailer eskaini zituzten: ‘Gerra zibila bineten bidez’ eta ‘Gernikako Bonbardaketa ikertuz’. Euskal etxeko bazkide eta lagun askok hartu zuten parte, tartean Gorka Alvarez Aranburu Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak. Informazio gehiago, hemen.

-Llavallolgo Euskal Echea ikastetxeak Gernikako Bonbardaketa eta gizartea pairatzen ari den Covid-19 pandemia lotu zituen Gernikaren omenezko bideo honetan, ikasleek egindako marrazkiak ere barne.

-Tres Arroyoseko Hiru Errekak Picassoren ‘Guernica’ muralaren metalezko bertsio bat inauguratu zuen herriko Plaza de los Vascos enparantzan. Muralaren aurrean Pilar Urbietak 'Agurra' abestu zuen eta Giana Mennak dantzatu. Hitz egin zuten Sara Pagola Euskadiren ordezkariak, Francisco Urbieta Euskal Etxeko lehendakariak; Cesar Arrondo irakasleak, eta Carlos Sanchez Tres Arroyosko alkateak. Ikus hemen.

Txile

-Euskadiren Txileko Ordezkaritzak duela hilabete Gernikako Bonbardaketari buruzko testuak idatzi eta bidaltzeko egindako deialdiari jarraiki, apirilaren 28an jasotako mikroipuinak, poesiak, kontakizunak… irakurriz egin zen ekitaldia. Informazio gehiago, hemen.

Venezuela

-Caracasko Eusko Etxeak Gernikako Bonbardaketaren lekuko izan zen Itziar Rodríguez Seijó-ren testigantza zabaldu zuen sareetan. Itziar Eusko Etxeko kide aktibo eta lehendakari ohia da. Bere istorioak Gernikan abiatzen den bizipena eta guraso eta familiarekin batera Venezuelara erbesteratzea biltzen du, Sareen bidez elkarrizketa egin zion 26an zuzenean EEko egungo lehendakari Ibane Azpiritxagak  Bideoa, hemen. Bukatzen da Gorka Alvarez Aranbururekin online kontaktatuz eta solasaldia izanez elkarren artean. Alvarez Aranburuk, izan ere, Buenos Airesko Laurak Batekin eta Caracaseko Eusko Etxearekin bat egin ondoren, FIVUk Montevideon egindako online ekitaldian parte hartuz bukatu zuen apirilaren 26ko eguna.

Plazetako ekintzetako irudiak, argazki galerian: 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia