euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako bi egilek, Alberto Irigoyen eta Xabier Irujok, Gernikari bestela begiratzen dion eleberria kaleratu dute

2021/10/25

Alberto Irigoyen eta Xabier Irujoren ‘Un regalo para Hitler’ eleberria, Diasporako bi idazlek idatzia eta plazaratu berria
Alberto Irigoyen eta Xabier Irujoren ‘Un regalo para Hitler’ eleberria, Diasporako bi idazlek idatzia eta plazaratu berria

PUBLIZITATEA

Irun, Gipuzkoa. Aurkeztu berri dute Alberto Irigoyenek eta Xabier Irujok euren emaitza berria, ‘Un regalo para Hitler’ (Oparia Hitlerri) eleberria. “Bertan Gernikako Bonbardaketa  eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko bestelako hausnarketa bat proposatzen dugu, alemaniarren ikuspuntutik, honako gai hauek sartuta: zergatik zeuden alemaniarrak penintsulan, Wolfram von Rochthofen teniente koronelaren ahalegina bonbardaketa perfektoa lortzeko, Hitlerren ondorengoa izateko Herman Göring-en grina eta pilotuen pentsamendu, sentimendu eta asmoak eta baita biktimen aurrean izan zuten bihozgabetasuna ere”, azaltzen digu Irigoyenek.

55 atalek osatzen dute ‘Un regalo para Hitler’, gehienak Espainian eta Alemanian kokatuta, XX. mendeko urte erabakiorretan. Bonbardaketaren eta Gerraren gaia ‘nobela’ bilakatzeko erabakiari dagokionez, helburu zehatza duela jakinarazi dute egileek: “Normalean gure lioburuak ikasleek eta ikertzaileek irakurtzen dituzte eta guk jende gehiagorengan iritsi nahi genuen, Gernikan gertatutakoari buruzko ezagutza areagotu dadin, batez ere Euskaditik kanpo”.

Alberdania Argitaletxe giouzkoarra argitaratzailke, eleberria online ekitaldi batean aurkeztu zuten Jorge Gimenez editoreak eta Irigoyenek.


[Jorge Gimenez editorea eta Alberto Irigoyen aurkezpenean solaskide. Arazo tekniko batek Irujoren partaidetza eragotzi zuen]

Gogora dezagun euskal gaietan aditu diren Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo historialariak Diasporako seme direla, Irigoyen Montevideon eta Irujo Caracasen jaioa. Atera dute aurretik ere libururik elkarrekin, tartean ‘La Hora Vasca del Uruguay, Génesis y desarrollo del nacionalismo vasco en Uruguay (1825-1960)’ eta ‘La hora vasca de Venezuela. La Administración del Gobierno de Euskadi y el exilio político vasco de Caracas (1939-1979)’.

Honako ‘Un regalo para Hitler’ Alberdania Argitaletxearen webgunean eros daiteke, paperez zein euskarri digitalean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia