euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren AEBko Ordezkaritzak elastiko berezi bat oparituko die New Yorkeko Maratoiko euskal korrikalariei

2021/10/25

Elastiko hau oparituko die Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko Ordezkaritzak Maratoian parte hartuko duten euskal korrikalariei
Elastiko hau oparituko die Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko Ordezkaritzak Maratoian parte hartuko duten euskal korrikalariei

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak dei bat egin die datorren astean New Yorkeko Maratoian arituko diren euskal korrikalariei, azaroaren 6an, larunbata, goizeko 9:30ean, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave Suite 13B, New York, N10017) eurei eta euren familia eta laguntzaileei egingo dien harrera ekitaldian parte har ezaten. Aurreko urteetan bezala, Ordezkaritzak Euskadi-Basque Country hitzak eta New Yorkeko zilueta daraman elastiko oroigarri bat banatuko die.

Aurtengoa 50. edizioa izango du munduko herri maratoietan ezagunenetakoa den honek eta, aurreko ekitaldietan bezala, Euskadiren Ordezkaritzak, egun Unai Telleria Jauregialzo oñatiarra buru, keinu hau egin nahi izan du kirol hitzordu herrikoi honetara bildutako euskal partaideekin. Horien artean badira Euskal Herritik etorritako jendeak, baina baita ere New York bertako eta Diasporako beste leku batzuetako kideak.

Harrera ekitaldian partte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute azaroaren 4aren aurretik USA@euskadi.eus helbidera, izena, elastiko-taila eta zenbat legunekin datorren adieraziz. laguntzaileen zenbakia adieraziz. Gure arnasa animatu diren euskal partaideei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia