euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Unai Telleria Jauregialzo ekonomilari oñatiarra izendatu du Euskadiren Ordezkari berria Estatu Batuetan

2020/11/10

Unai Telleria Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte New Yorken
Unai Telleria Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte New Yorken

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari izendatu du gaur goizean astearteetako bere ohiko bileran. Telleria Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zen orain arte eta 2018ko ekainetik Ordezkari zen Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, honek aldi berean ordura arteko Ander Caballero Bartureren lekua harturik.

Unai Telleria Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Kudeaketa Informatikan ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatetik, eta New Yorken bizi da duela bost urtetik. Bertako euskal etxeko kide eta idazkaria da eta euskara eskolak ematen ditu boluntario gisa.

Izendapena datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia