euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorken bazabiltza eta hiriko euskaldunekin konektatu nahi baduzu, ez ahaztu: larunbat honetan 'Pintxo-Pote'

2021/10/22

New Yorkeko Euzko Etxearen kanpoaldea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.eus)
New Yorkeko Euzko Etxearen kanpoaldea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

New York, AEB. New York edo inguruan bizi zarela (edo bertatik zabiltzala une honetan) eta gustatuko litzaizukeela bertako euskaldun gehiago ezagutzea tarteka momentu batzuk partekatzeko? Larunbat honetan daukazu aukera, hiriko Euzko Etxeak, Euskadiren AEBko Ordezkaritzarekin batera 'Pintxo-Pote' baterako deia egin baitu. adieraziz egundoko aukera dela "euskal komunitateko kide berriekin biltzeko eta New Yorken bizi diren lagun gehiago ezagutzeko, baita ere aspaldi ikusi gabeko lagun zaharrekin berriro ere topatzeko".

Hona ezaugarriak:

Non: Euzko Etxea of New York-en
Helbidea: 307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222
Noiz: Urriaren 23an, larunbata, 19:30etan
Dirulaguntza: 20 dolar

Ekitaldian zehar pintxoak eta edariak zerbitzatuko dira 19:30etatik 21:30etara. Ondoren Euzko Etxeko taberna zabalduko da,mahi duenak bere traguak eros ditzan.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi nyeuzkoetxea2013@gmail.com helbidera lehenbailehen, malgutasunez jokatuko bada ere izen-emate epea gaindituta baitago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia