euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oreka TX eta Kukai gaur eta bihar arituko dira Bruton Ingalaterran Chillidaren obren erakusketa bat testuinguru

2021/10/22

Erakusketa 2022ko urtarrilera arte egongo da zabalik. Irudian bertan ikusgai dagoen Chillidaren 'Consejo al Espacio IX' obra
Erakusketa 2022ko urtarrilera arte egongo da zabalik. Irudian bertan ikusgai dagoen Chillidaren 'Consejo al Espacio IX' obra

PUBLIZITATEA

Bruton, Ingalaterra. Oreka TX musika taldea eta Kukai dantza taldea Brutonen arituko dira urriaren 22an eta 23an 'Basque Cultural Festival' delakoaren baitan, Hauser & Wirth Somerset galeriak 2022ko urtarrilera arte zabalik daukan erakusketa testuinguru. Horrekin batera, Lurra Café Chillida Lekuko jatetxeko sukaldari-burua Hauser & Wirth Somerset-i lotutako Roth Bar & Grill-ekin elkarlanean arituko da Euskal Herriko produktu eta zapore bereizgarriak dituzten menuekin, pintxoak eta aire irekieko parrilla eta euskal ardo sorta zabala barne.

Oreka TX-k eta Kukaik elkarrizketa artistiko aberatsak sortu dituzte, euskal tradizio historikoak eragin garaikide bereizgarriekin bat egiteagatik ezagunak.

Musika eta dantzaren bidez, Chillidaren obran funtsezkoak izan diren gai garrantzitsuekin topaketa berriak sortzera animatu nahi dira bisitariak.

Bere ibilbide artistikoan zehar, Eduardo Chillidak lotura estua izan zuen bere jaioterriaren nortasunarekin. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza duen ekitaldi honek adin guztietako entzuleak gonbidatu nahi ditu euskal esperientzia batean murgiltzera eta bere ondare kultural aberatsa ezagutzera.

Chillidaren erakusketa igeltsuz, egurrez, altzairuz, burdinaz, granitoz, buztin txamotaz eta paperez egindako funtsezko lanek osatzen dute, 1949tik 2000ra bitartekoak, eta Chillidaren obraren eta Hauser & Wirth Somerset-en ingurunearen arteko topaketa berrietara gonbidatzen du, artistak berak Chillida Leku, museo eta bere bizitzan sortutako eskultura-parkerako duen ikuspegiarekin paralelismoa ezarriz.

-Eduardo Chillida Hauser & Wirth Somerset-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia