euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zazpiak Bat' Frontoiaren 120. urteurreneko dokumentalak itxi zuen Saint Pierre eta Mikeluneko 2026ko Euskal Besta

2026/09/03

Saint Pierre eta Mikeluneko 2026ko Euskal Bestan Zazpiak Bat Frontoia izan zen protagonista nagusia
Saint Pierre eta Mikeluneko 2026ko Euskal Bestan Zazpiak Bat Frontoia izan zen protagonista nagusia

PUBLIZITATEA

St Pierre, St Pierre eta Mikelune. "Frontoia gure bizitzaren bihotzean" ('Un fronton au cœur de notre vie’ jatorriko bere izenburuan) du izena ‘Zazpiak Bat’ bere frontoiaren 120. urteurrena ospatzeko Saint Pierre eta Mikeluneko (SPM) euskal gizataldeak egin eta estreinatutako dokumentalak. Saint Pierre uhartearen bihotzean, Richard Briand Plazan kokatua, mende luzea duen frontoia gertaera askoren lekukoa izan da —kontuan hartu gabe aurreko egurrezko frontoi bati ordea hartu ziola— eta pilota partidez gain:beste hainbat ekitaldi abegitu ditu, tartean herri kirolak, Téléthon-en erronkak, petanka txapelketak, Uztailaren 14ko jaiak… eta pasarte horiek guztiak dira dokumentalak bildu duena. Filma, Udal Liburutegiko Mediatekak eta SPMeko Euskal Etxeari zor zaio, honakoen irudiak baliatuta: Studio Briand, SPM la 1ère, Denise Télétchéa, Frédéric Fouchard, Saint-Pierre Series eta L’Écho des Caps.

Urteurreneko ospakizunak, Saint Pierren urtero abuztu erdialdean egiten den Euskal Bestaren baitan gauzatu ziren, aurten 10etik 16ra, tarte horretan pilota paleta goi mailako bi txapelketaren egoitza bilakatuz Zazpiak Bat: "Euskal Besta" Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta Frantziako Euskal Pilota Federazioarekin batera antolatutako gizonezkoen ‘Challenge France 2026’ txapelketa, azken 30 urteetan lehen aldiz egina bertan. Kaledonia Berriko Chantal Larrondok eta Mirentxu Eyherabidek bereganatu zuten txapela emakumezkoen lehian eta ‘Challenge France 2026’n lehenengo saria Saint Pierre bertako Dimitry eta Cédric Choik. Pilotariak besteak beste Frantzia kontinentaletik, Quebec, Kaledonia Berria, Reunion Uhartea edo SPM bertatik etorriak ziren.


"Frontoia gure bizitzaren bihotzean" dokumentalaren estreinaldia, frontoian bertan


Kaledonia Berriko Chantal Larrondo & Mirentxu Eyherabide txapeldun SPMko Amélie & Albane Poulain ahizpei irabazirik


Dimitry & Cédric Choi txapeldun, Jean-Christophe Visentin & Axel Didier Couzarde bigarren Challenge France txapelketan


Sain Pierre bertako euskal abesbatza, Bankuen Korua, 2026ko Euskal Bestan kantari


Eta bertako dantza taldea, Orok-Bat, dantzari. Gogoratu 2025eko Diasporaren Egunean aritu zirela Markinan


Propio Euskal Herritik etorria, Karma taldeak euskaraz eskaini zituen bere kantak


Txikienek ere euren lekua izan zuten, joko eta jolasekin eta, irudian bezala, soka-tiran gogor

Kirol arlotik kanpo ere mota askotako proposamenak bildu zituen Euskal Bestako programak, tartean, musika eta dantza emanaldiak, umeentzako jolasak, bilerak, jateko eta edateko bereziak… Dantza erakustaldiak exteko taldea den Orok-Batek eskaini zituen eta musika errezitalez bi talde arduratu ziren: etxeko Banken Korua abesbatza eta jaian abestera propio etorritako Euskal Herriko Karma taldea (gogoratu Frantziako parte bada ere, Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoa Ipar Amerikan, Ternua aldean dagoela, Kanadatik 20 km eskasera, eta bere banderak ikurrina baitaratzen duela)..

- Jaialdiaren antolatzaileak sareetan: Pelote Basque, Orok-Bat SPM, Bankuen Korua



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia