euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara, ZeroØ3, dokumental & solasak, eta Ozen i Fort-eko musikariak Bartzelonako Euskal Etxearen kurtso hasieran

2026/09/02

Bartzelonako Euskal Etxeak ZeroØ3 eta  Vic-eko 38. Mercat de Música Viva jaialdietara gonbidatzen du
Bartzelonako Euskal Etxeak ZeroØ3 eta Vic-eko 38. Mercat de Música Viva jaialdietara gonbidatzen du

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Bukatu da berotasun boladak lagun/etsai izan dituen udako pausaldia —ea beroaldiak ere eztitzen diren— eta Bartzelonako Euskal Etxeak indarberrituta iragartzen du ikasturte berriaren abiatzea, zehaztuz 2026-27 zikloko bere kultur programan lehenengo ekitaldiak. Izan ere, irailaren 11an irekiko du Elkarteko Txokoa eta urriaren lehenengo astean hasiko dira aurrez aurreko euskara eskolak. (gogoratu zena emateko epea irailaren 18an itxiko dela, ordutegiei edo prezioei buruzko informazioa, hemen). Berrikuntzak ere badakartza eta, konparazio, Sant Pere, Santa Caterina eta la Ribera auzoan hainbat proposamen artistiko biltzen dituen ZeroØ3 jaialdiarekin bat egingo du aurten Euskal Etxeak eta lankide izango da Bartzelonako Argazki Artxiboarekin, Francesca Bonnemaison Liburutegiarekin eta ‘Convento de Sant Agustí’ Gizarte Etxearekin, aktibitateen antolatzaile eta egoitza ibilakatuz.

Irailaren 9an, asteazkena, "Txillarreko Sukaldaria" dokumentalaren pantailaratzera biltzera gonbidatzen du, 19:30ean 'Centre Civic Convent Sant Agusti' delakoan. Filmaren ostean, publikoarekin solaskide izango dira Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin dokumentalaren zuzendariak, baita ikus-entzunezkoko protagonista nagusia den Pello Rubio, eta Rosa Lluch eta David Fernández bertako kultur erreferenteak ere. Irailaren 17an, osteguna, 20:00etan, Ana Rubió Jiménez eta Paula Padilla Argelich zuzendarien “El més petit de tots” filma proiektatuko da Euskal Etxean eta ondotik solasaldia aurreikusten da ikusleen artean, Foxy Ramblers taldearen emanaldi batekin bururatuz. Bi proposamen hauek, ZeroØ3 jaialdiaren baitan (jaialdiaren programa osoa, hemen).

Ozen i Fort

Euskal Etxearen babesa duten jardueren programekin jarraituz, Xabier Badiolak (Eibar) eta Magalí Datzirak (Bartzelona) euren kantu eta sormen berriak estreinatuko dituzte, Musika Bulegoak eta Fabra i Coats: Fàbrica de Creació-k sustatutako Ozen i Fort lankidetza euskal-katalaneko bigarren edizioan. Propio sortutako errepertorioa zuzenean aurkeztuko dute Vic-eko 38. Mercat de Música Viva jaialdian. Bikotearen emanaldia Kataluniako musika-ekitaldi garrantzitsuenetakoa den Mercat-en izango da, irailaren 17an, 19:45ean, Vic-eko Dolors elizan (sarrerak hemen eskura daitezke).



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia