euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eñaut Elorrietaren kontzertua eta EHko bertsolaritza eta Katalunia eta Galiziakoak entzungai aste honetan Berlinen

2025/06/30

Uztailaren 1ean eta 2an Berlinen —sarrera doan— Eñaut Elorrieta, eta Uxue Alberdi eta EHko, Galiziako eta Kataluniako bapatekotasuna
Uztailaren 1ean eta 2an Berlinen —sarrera doan— Eñaut Elorrieta, eta Uxue Alberdi eta EHko, Galiziako eta Kataluniako bapatekotasuna

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Programa interesgarria euskal kulturari dagokionez, astearte eta asteazken honetan, uztailak 2 eta 3, Berlinen, euskal musikaren arloan aurkezpenik behar ez duen Eñaut Elorrieta kantariak kontzertua eskainiko baitu asteartean, eta bertsolaritzak ere leku berezitua izango baitu asteazkenean, Uxue Alberdi bertsolariarekin, lagun izango dituela Galizia eta Kataluniako inprobisatzaileak. Berlingo Gernika Euskal Etxearen eta Freie Universität-eko Euskarako, Galegoko eta Katalaneko irakurleekin eskutik, Xunta de Galicia, Etxepare Euskal Institutua eta Ramon Llull Institutua sustatzaile.

Eñaut Elorrietak asteartean Berlin Kreuzberg-eko Milchbar tabernan eskainiko du bere kontzertua, 18:30etan. Lehenik, asteazkeneko emanaldiko proposamena iragarriz, bertsolaritza aurkeztuko du Uxue Alberdik lagunekin, eta euren ondotik jendaurretuko da Ken Zazpi talde famatuko abeslari izan zen kantari eta kantugile gernikarra. Ez ahaztu bi egunotako emanaldiak doan izango direla, beraz garaiz joatea gomendatzen dute antolatzaileek.

"Pensa, rima, bota!"

Asteazkenean, euskal bertsolaritzaritzak eta Katalunia eta Galizian bapatekotasuna lantzen duten tradizioek hartuko dute protagonismoa, hiru emakumeren eskutik: Lupe Blanco (Galicia), Maribel Servera (Katalunia) eta Uxue Alberdi (Euskal Herria), "Pensa, rima, bota!" izenpean, proposamena goizeko 10:00etan hasiko da, bapatekotasuna eta kantu inprobisatua ardatz. Euren burua eta euren artea aurkeztuko dituzte, mahai inguru batekin "Emakumeak ahozko literaturan" gaiaz (10-12). Ondoren, tailer batean parte hartzeko gonbidatzen dute (12-14), "Zu ere gurekin kantari!" izenburupean. Freie Universität Berlin-en, 2.2051 gela, Holzlaube (Fabeckstr. 23/25).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia