St Pierre, St Pierre eta Mikelune. "Frontoia gure bizitzaren bihotzean" ('Un fronton au cœur de notre vie’ jatorriko bere izenburuan) du izena ‘Zazpiak Bat’ bere frontoiaren 120. urteurrena ospatzeko Saint Pierre eta Mikeluneko (SPM) euskal gizataldeak egin eta estreinatutako dokumentalak. Saint Pierre uhartearen bihotzean, Richard Briand Plazan kokatua, mende luzea duen frontoia gertaera askoren lekukoa izan da —kontuan hartu gabe aurreko egurrezko frontoi bati ordea hartu ziola— eta pilota partidez gain:beste hainbat ekitaldi abegitu ditu, tartean herri kirolak, Téléthon-en erronkak, petanka txapelketak, Uztailaren 14ko jaiak… eta pasarte horiek guztiak dira dokumentalak bildu duena. Filma, Udal Liburutegiko Mediatekak eta SPMeko Euskal Etxeari zor zaio, honakoen irudiak baliatuta: Studio Briand, SPM la 1ère, Denise Télétchéa, Frédéric Fouchard, Saint-Pierre Series eta L’Écho des Caps.
Urteurreneko ospakizunak, Saint Pierren urtero abuztu erdialdean egiten den Euskal Bestaren baitan gauzatu ziren, aurten 10etik 16ra, tarte horretan pilota paleta goi mailako bi txapelketaren egoitza bilakatuz Zazpiak Bat: "Euskal Besta" Emakumezkoen Pilota Txapelketa eta Frantziako Euskal Pilota Federazioarekin batera antolatutako gizonezkoen ‘Challenge France 2026’ txapelketa, azken 30 urteetan lehen aldiz egina bertan. Kaledonia Berriko Chantal Larrondok eta Mirentxu Eyherabidek bereganatu zuten txapela emakumezkoen lehian eta ‘Challenge France 2026’n lehenengo saria Saint Pierre bertako Dimitry eta Cédric Choik. Pilotariak besteak beste Frantzia kontinentaletik, Quebec, Kaledonia Berria, Reunion Uhartea edo SPM bertatik etorriak ziren.
.jpg)
‘Un fronton au cœur de notre vie’ dokumentalaren proiekzioa

Chantal Larrondok eta Mirentxu Eyherabidek Saint-Pierreko Amélie eta Albane Poulain ahizpei irabazi zieten finalean

Dimitryk eta Cédric Choik Jean-Christophe Visentinek eta Axel Didier Couzardek osatutako bikoteari irabazi zioten 2026ko Challenge France txapelketako finalean
.jpg)
Bankuen Koruaren emanaldia 2026ko Euskal Bestan

Etxeka dantzariak, Orok-Bat taldean bilduta, ere luzitu ziren jaialdian

Karma taldeko kideek euskaraz abestu zuten Bestan

Haurrak ere gozatzen dira frontoiaz
Kirol arlotik kanpo ere mota askotako ekintzak antolatu zituzten anfitrioiek, tartean, musika eta dantza emanaldiak, umeentzako jolasak, bilerak, otorduak… Dantza erakustaldiak etxeko Orok-Bat taldeak eskaini zituen eta musika errezitalez bi talde arduratu ziren: etxeko Banken Korua abesbatza eta jaian abesteko propio etorri zen Euskal Herriko Karma taldea. Gogora dezagun Frantziako parte izanik Saint-Pierre eta Mikelune artxipelagoa Ipar Amerikan dagoela, Kanadatik 20 km eskasera, eta bere banderak ikurrina ere baduela.
- Jaialdiaren antolatzaileak sareetan: Pelote Basque, Orok-Bat SPM, Bankuen Korua

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


