euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik euskal elkarteko '¿Lo Viste?' antzerki taldeak emanaldia gauzatu du Paranako emakumeen espetxean

2010/01/04

Augusto Carballal, Urrundik-en hiru antzerki tailerretako koordinatzaile eta zuzendaria
Augusto Carballal, Urrundik-en hiru antzerki tailerretako koordinatzaile eta zuzendaria

PUBLIZITATEA

Paranako Urrundik euskal elkarteko '¿Lo viste?' antzerki taldeak, Argentinako Entre Rios probintzian, elkartasun emanaldi bat eskainiz bukatu zuen 2009. urtea, Entre Rios-eko hiriburuko 6 zenbakidun Zigor Unitateko egoiliarren aurrean antzeztuz hain zuzen, probintzian emakume presoentzako dagoen espetxe bakarrean. Emanaldi honekin, amaitu berria den urteko bere lanaldia itxi zuen. Hiru antzerki tailer garatu ditu urtean zehar euskal etxearen baitan, hiruak Augusto Carballal-en zuzendaritzapean.

Paraná, Argentina. Urrundik Euskal Etxearen baitan lanean ari den '¿Lo viste?' antzerki taldeak abenduaren 18an eskaini zuen emanaldia Paraná hiriburu entrerriostarreko emakumeentzako 6 zenbakidun Zigor Unitatean, probintzia osoan emakume espetxe bakarra den honetan. Ekitaldiarekin, Augusto Carballal-ek zuzentzen duen taldeak 2009ko emanaldiei amaiera egokia ipini nahi izan zien, espetxe horretako egoiliarrei une goxo batzuk eskaini eta taldeak urtean zehar daramaten lan ildoa eta aurrerapenak erakutsi nahian, adierazi du ohar batean euskal etxe paranatarrak.

Emanaldiaren ondotik, bisita ogi gozo eta turroiz hornitutako ekitaldi batekin amaitu zen, hau ere antzerki taldekoek ekarririk, eguberri giroko mahaiaren inguruan aktoreekin batera Urrundik-eko zuzendaritzakoak eseri zirelarik, hauek ere bisitako partaide. Egoiliarrek azken txalo bero batekin eskertu zuten emanaldia eta aktore gazte hauek bertan gauzatutako ekimena.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia