euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Osasun aurrezainketa arloko hitzaldi batek berrabiatu du Paranán 'Urrundik komunitatean' zikloa

2009/07/06

Hector Baigorria doktorea joan den ostiralean, Urrundik-eko egoitzan hitzaldia ematen ari zela
Hector Baigorria doktorea joan den ostiralean, Urrundik-eko egoitzan hitzaldia ematen ari zela

PUBLIZITATEA

Paranáko Urrundik Euskal Etxearekin urtetan kolaboratzaile ari den Hector Baigorria doktorearen hitzaldi batek berrabiarazi du Paranán, Argentinako Entre Rios probintzian, 'Urrundik komunitatean' ekitaldi zikloa. Power point batek lagundurik, Baigorriak kutsatuta egon daitezkeen janari eta edariekin hartu beharreko aurrezainketa neurriez aritu zen. Lehenengoz 2005ean eratu zen ziklo honen hurrengo hitzorduak Argentina A gripeari dagokionez bizitzen ari den larrialdiaren eboluzioaren arabera iragarriko dira.

Paraná, Argentina. Hector Baigorria doktorea joan den ostiralean mintzatu zen Paranáko Urrundik Euskal Etxearen egoitzan. Entre Rios-ko Mediku Albaitarien Elkargoko zuzendaritzakoa den Baigorria, elikagaien bidez transmititutako gaitzez (ETAs, Argentinan ezagutuak diren bezala) mintzatu zen, power pointeko azalpen eta irudiez lagundurik. Aurrezainketa neurriak aipatu zituen kutsatutako ura edatea edota kutsatutako janariak jatea ekiditeko.

Hitzaldi honekin berriro ere jarri da abian 'Urrundik komunitatean' zikloa, Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak bultzatua, Paranáko herri osoari eskainia eta gai euskaldunak eta ez-euskaldunak ukitzen dituena, euskal etxeak txertatuta dagoen herriarekin daukan konpromisoaren adierazle. Gaiak komunitaterengan eragina izan edota gisa batez edo bestez eragiten diotenak dira eta sarrera libre eta kitorik da.

Zikloak datzoen  asteetan izango du segida, beste bi hitzaldi baitaude prestatuta, eurak iragartzea Argentinan A gripea dela-eta bizi den osasun arloko larritasun egoeraen garapenak baldintzatuko duelarik, jakinarazi Urrundik-ek ohar batez.

Lotura interesgarriak

-Paranáko Urrundik Euskal Argentinar Elkartea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia