euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak etenik gabeko emanaldiko 18. urteurrena ospatuko du biharko saioan

2008/04/05

Federico Borras eta Mikel Ezkerro, iragan urtean 'Presencia Vasca' irratsaioaren 17. urteurrena ospatzeko antolatu zuten programan
Federico Borras eta Mikel Ezkerro, iragan urtean 'Presencia Vasca' irratsaioaren 17. urteurrena ospatzeko antolatu zuten programan

PUBLIZITATEA

Federico Borrasek gidatu eta astero emititzen den irratsaioak etenik gabeko 18 urte bete ditu Argentinako Parana herrialdean. Ospakizunerako 'Presencia Vasca' irratsaioak programa berezia prestatu du biharko --Urrundik Euskal Elkarteko egoitzatik transmitituko den irrati ireki bat--. Ekintza 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da. Bi ordu horietan programaren historiako zenbait momentu errepasatuko dira, gonbidatuen presentzia egongo da eta euskal munduko zenbait pertsonek parte hartuko dute.
'Presencia Vasca' irratsaioaren 18. urteurreneko ospakizunak iragan martxoaren 1ean hasi ziren Paranako Urrundik Euskal Elkarteak antolatutako pilota txapelketa batekin. Partidak arrakasta handiarekin ospatu ziren Club Catamarca Centralen eta trinketeko modalitatean. Kasu honetan, irratsaioko kideek bi ordu iraungo dituen programa berezia eskainiko dute bihar --11:00etatik 13:00ra-- 'Presencia Vasca'-ren historiako zenbait momentu errepasatzeko. Omenaldiak gonbidatuen presentzia eta euskal munduko pertsonen parte hartzea edukiko ditu ere. Emisioaren tokia Urrundik Euskal Elkartearen egoitza izango da (calle España 430, Parana). Saio berezia amaitzerakoan, gainera, parte hartzaile guztiek hamaiketako bat edukiko dute.

Azken urteetan zenbait aldaketa eman dira 'Presencia Vasca' irratsaioan. Martxoan emisioak ordubete aurreratu ziren, gaur egun 11:00etatik 12:00etara eskainiz Radio Universidad 105.7 Mhz-tik (Universidad Tecnológica Nacional delakoarena izanda), orain arte egiten zuen modu berean. Beste alde batetik, kideek internet bidezko emanaldiak berritu zituzten. On line bidez entzun daitezke igandero eta munduko toki guztietatik www.fmuniversidad.com webgunearen bidez.

'Presencia Vasca'-k zenbait proiektu dauzka etorkizunerako. Izan ere, irratsaiotik adierazten duten moduan, 'Presencia Vasca-k adin nagusitasuna lortu zuen. Konpromiso gehiago adierazi nahi duen heldutasuna, baina berritzearen ekimena, norabidearen seinalea eta ibiliz bidea eginez esanahia galdu gabe. Eta ibiliz jarraituko dugu burua goian eramanda. Zahar baina beti berria den herri baten gazte zabaltzaileak gara'. Horregatik, datozen egunetan aurkezpenak, mozketak eta sekzio berriak eduki dituen irrati-artistiko berri bat martxan ipiniko da. Hizlariei dagokienez, programak Mikel Ezkerro irakaslearen kolaborazio iraunkorrarekin kontatzen du (Buenos Airesetik), historiako eta gaurkotasunezko gaien inguruko zutabegile modura. Teknikari partean, ordea, Sandro Lenart eta Daniel Carletti daude lanean.


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartearen web orrialdea
www.urrundik.com.ar

Urrundik Euskal Elkartearen ekimenak Emakumearen Astean
2008ko martxoaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana

Dilenque-Maidana, 'Presencia Vasca'-ren ospakizuneko irabazleak
2008ko martxoaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana

Victoria Aja pianojole bilbotarrak Paraná-n joko du
2007ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Urrundik-eko 'Emakumeen bakarrizketak' txalo ugari jaso zituen
2007ko martxoaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete ditu
2007ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia