euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euzko Alkartasunak 2022ko Euskal Aste Nazionalerako voucher eta abonamenduen prezioak plazaratu ditu

2022/08/11

2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala urriaren 3tik 10era izango da La Pampako Macachinen. Voucherra
2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala urriaren 3tik 10era izango da La Pampako Macachinen. Voucherra

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Argentinako 2022ko Euskal Aste Nazionaleko —urriaren 3tik 10era egingo da Macachinen— antolatzaile den herri pampatar honetako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak plazaratu berriak ditu bertan parte hartzeko voucher eta abonamenduen prezioak. Gogoratu aurten voucher kategoria bakarra egongo dela, eta ez direla sailkatuko laguntzaileak, dantzariak, euskara, abesbatzetakoak eta musikariak; baina beste itizpide batez hiru voucher mota antolatu direla, bakoitzak bere baitan zer hartzen duen gogoan hartuta. hauek dira:

  • Voucher gorria: barne ditu gosari guztiak, ostiraleko bazkari eta afaria, larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, erromerietarako sarrerak, gaualdiko emanaldirako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrerak;. 7, 8, 9 eta 10erako voucherra: 18.500 peso
  • Voucher berdea: barne ditu larunbat, igande eta astelehenetako gosariak, ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, erromerietarako sarrerak, gaueko emanaldirako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrerak. 7, 8, 9 eta 10erako voucherra: 16.000 peso
  • Voucher zuria: barne ditu larunbat, igande eta asteleheneko gosariak, larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, larunbateko erromeriarako sarrera, gaueko emanaldirako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrera... Voucher 8, 9 eta 10erako: 13.000 peso

OHARRAK

  • Larunbat eta igandeko afariak ez daude barne. Bi hau horietan, bakoitzak nahi duena erosi ahal izango du bertan ipiniko diren txosnetan
  • 4 urte arteko haurrek (4 urtekoak barnebarne) ez dute voucherrik ordainduko
  • 5 urtetik gorakoek eta 11 urtera artekoek (biak barne) voucherraren % 50 ordainduko dute.
  • 12 urtetik gorakoek voucherraren % 100 ordainduko dute
  • Barne dago lo egiteko lekua ikastetxe/aterpetxeetan
  • Ordezkaritza bakoitzak ekartzen dituen gidariei doako ostatua eskainiko zaie aterpetxeetan
  • Otordu guztiek barne daukate sarrera, plater nagusia, postrea eta alkoholdun eta alkoholik gabeko edariak
  • Osteguneko otordu estrek 2.500 pesoko prezioa izango dute, eta aldez aurretik beharko dira baieztatu

Ordaintzeko modua

Argentinan gertatzen ari den produktuen eta zerbitzuen prezioen igoera handia kontuan hartuta, hemen adierazten diren prezioak soilik errespetatuko dira erreserba egin eta froga-agiria abuztuaren 31eko bertako 24: orduak arte helarazten dutenentzat. Data hori igaro ondoren, prezioek aldaketak izan ditzakete, gertatzen diren igoeren arabera.

Ezarritako epean ehuneko txikiago bat ordaindu nahi duten pertsonek hala egin dezakete. Ordaintzeke uzten duten gainerakoak prezioek izan dezaketen igoera izango dute. Alegia, orain % 50 ordaintzen badute eta epe horren aurretik ez badute gainerako % 50a ordaintzen, honen balio osoaren gainean egin daitekeen igoeraren mende egongo dira.

Banku-kontuaren datuak

- Titularra: Asoc. Unión Vasca Euzko Alkartasuna
- Ezizena: CVMACACHIN
- CUIT: 30-59951908-0 
- Kontu korrontea (pesotan): 261723/1 CBU: 0930324710100026172314
- Bankua: Banco de La Palma

Egiaztagiri guztiak semanavasca2022 @gmail.com helbidera bidali beharko dira, eta garrantzitsua : egindako transferentzia guztietan adierazi zeri eta nori dagokion

Euzko Alkartasuna Euskal Etxea
E. F. Parodi 340
Macachin, La Pampa, Argentina
@cvmacachin
+5492954239092
Centrovascoea@gmail.com

Oharra: hona bildu ditugun datuak kontu handiz bildu eta ezarri ditugu, baina balio loteslea dutenak antolatzaileek euren ohar eta agirietan adierazten dituztenak dira



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia