euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Museoak euskara ikastaroak iragartzen ditu online irailaren 12ko astean hasita. Inori gomendatu nahi?

2022/08/10

Boiseko Euskal Museoko euskara klaseak irailaren 12ko astean abiatuko dira. Norbaiti oparitu nahi?
Boiseko Euskal Museoko euskara klaseak irailaren 12ko astean abiatuko dira. Norbaiti oparitu nahi?

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Ezagutzen duzu inor euskara ikasi nahi bai, baina ez dakienik nola edo nondik hasi? Agian interesatuko zaio Boiseko Euskal Museoak egiten duen eskaintza, online edo aurrez aurreko klaseena, irailaren 12ko astetik hasita. Euskal hizkuntzan sakondu nahi duten pertsonentzat 12 asteko ikastaroa iragartzen du, eta 'Euskara Gaur' bere ikasketa-programako hiru maila, baita elkarrizketa aurreratuko klase bat ere.

Ikastaro laburrago baten bila ari denarentzat, mini-ikastaroak eskatzen ditu online. Zortzi aste irauten dute eta gai jakinetara bideratuta daude, hala nola euskara bidaiatzeko, euskal gastronomia, eta euskal jaiak. Eta beste urrats batez lagundu nahi dituztenek elkarrizketa mini-ikastaro bat har dezakete, ikasleei gaiak errepasatzeko baliagarri izatearekin batera mintza praktikan aurreratzeko. Seguru badagoela zuretzat edo zure lagunarentzat egokia den euskara klasea. Eskatu argibideak!

Izena emateko epea abuztuaren 16an zabalduko da. Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Museoaren webgunean eta ikusi maila eta ordutegiak. Edo, bestela, idatzi zuzenean Edurne Arostegui-ri edurnea@basquemuseum.eus helbidera eta galdetu zure zalantzak.

[EuskalKultura.eus-ek bat egin kanpaina honekin Boiseko Euskal Museoak hala eskatuta]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia