euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHko gazte bat zara eta prest zaude zure euskal kultura Argentinako Diasporako gazteekin partekatzeko? Anima zaitez!

2022/08/01

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko. ´Anima zaitez!´ programak Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea du xede. Gazte elebidunei, euskara eta gaztelania hiztunei, 20 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta dago.  Euskal kulturaren hainbat arlo jorratuko dituzten tailerrak ematera animatu behar dute, hala nola dantza, musika, sukaldaritza edo kirola. Hautatuei janaria eta ostatua eskainiko zaie gazte anfitrioien etxeetan tailerrak egiten diren hamabost egunetan. Txartela eta bidaia asegurua interesdunen kontura izango dira.

Proposamena berritzeko, eta urriaren 3tik 10era Macachínen (La Pampa) ospatuko den Argentinako Euskal Aste Nazionalera bertaratzea errazteko asmoz, bosgarren edizio honek ohiko egutegian aldaketa bat aurkezten du. Jarduera Villa Marían egingo da irailaren 24tik aurrera, amaiera aldera Argentinako euskal komunitatearen ekitaldi nagusiarekin bat egiteko.

Interesatuek cvascovm@gmail.com edo animazaitez.cvascovm@gmail.com helbideetara, edota IG edo Facebookera idatzi beharko dute. Proposamenak 2022ko abuztuaren 12ra arte jasoko dira eta hautaketaren emaitzak sare sozialetan argitaratuko dira. Anima zaitez esperientzia bizitzera! Jarri harremanetan Anima zaitez-eko kideekin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia